Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Diseinuko Goi-mailako Ikastetxe Baimenduari Moda-diseinuko talde bat gehitzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4072
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/01
  • Argitaratze-data: 2026/10/01

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Kunsthal Centro Superior de Diseño, S.L.», Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Diseinuko Goi-mailako Ikastetxe Baimenduaren erakunde titularrak, Moda-diseinuko talde bat gehitzeko baimena eskatu du. Dagokion espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

1/2024 Legea, ekainaren 7koa, Goi-mailako arte-irakaskuntzak arautzen dituena eta arte-irakaskuntza profesionalen antolamendua eta baliokidetzak ezartzen dituena, 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena, 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena, 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, euskal autonomia erkidegoko hezkuntzarena, 30/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak kontuan hartuta,

Lehenengoa. Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Diseinuko Goi-Mailako Ikastetxe Baimenduari Moda-diseinuko talde bat gehitzeko baimena ematea. 2026ko irailaren 1etik aurrera, Diseinuko Goi-mailako Ikastetxe Baimendu hori unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 015894 (EAE) y 48019717 (Unibertsala).

Izen generikoa: Diseinuko Goi-Mailako Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Kunsthal».

Titularra: «Kunsthal Centro Superior de Diseño, S.L.».

Helbidea: Deustuko Erribera, 17.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentutako irakaskuntzak:

Diseinu Grafikoko espezialitatea: 4 unitate, bakoitzak 20 ikaspostuko edukierarekin.

Barne-diseinuko espezialitatea: 8 unitate, bakoitzak 20 ikaspostuko edukierarekin.

Moda-diseinuko espezialitatea: 8 unitate, bakoitzak 20 ikaspostuko edukierarekin.

Produktu-diseinuko espezialitatea: 4 unitate, bakoitzak 20 ikaspostuko edukierarekin.

Bigarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.

Hirugarrena. Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeei dagokienez, bai eta emandako baimena berrikusteko eskatzera ere, ikastetxeko erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik