Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko irailaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita deialdi publikoa egingo dela Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistemarako kudeaketako eta ikerketako arduradun-lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4066
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/11
- Argitaratze-data: 2026/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Kudeaketako eta Ikerketako arduradun lanpostua erretiroagatik hutsik dagoenez 512501 kodea, 1 dotazioa EAEko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sisteman, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 eta 102.2 artikuluetan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duenez, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistema erabiliz hornitzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdian, honako egoera hauetan izan ezik:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).
Bigarrena. Eskabideak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira parte hartzeko eskabideak.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/
Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, helbide honetara: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.
Eranskinean dator zehazturik lanpostu-zerrendaren arabera zer baldintza eskatzen diren goi-kargudunaren idazkari 512501/1 lanpostua betetzeko.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
Tituluak.
Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
Hizkuntza-gaitasunak.
Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.
Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, baldin eta EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.
Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.
Laugarrena. Ebazpena.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindu hori EHAAn argitaratu beharko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak esleipen-aginduan ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren baldintzak eta zehaztapenak bete dituela, badagoela izendapena egiteko eskumena, eta lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.
Bosgarrena. Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 11.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
Lanpostuaren datuak:
Deitutako lanpostua: Barneko Inform. Sistemaren Kud. Iker. arduraduna.
Kodea: 512501.
Dotazioa: 1.
Kidegoa/Eskala: EA111 Fakultatiboen Kidegoa Fakultatiboen Esk. Juridikoa.
Lanpostu-mailako osagarria: 28.
Berariazko osagarria: I-A.
Kokapena:
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernua.
Arau-hausteen Informaziorako Barne Siste.
Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteizko egoitza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 4.
Derrigortasun-data: 2024-01-22.
Lanpostu-zerrendako betekizunak edo berariazko ezagutzak: 10 urteko esperientzia EAEko Administrazio Orokorrean.
Hizkuntza-eskakizuna: Arestian aipatutakoa.
Lan-baldintzak: