Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zarautzen (Gipuzkoa) dagoen «Oteitza Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4070
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/06/25
- Argitaratze-data: 2026/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
«Oteitza Politeknikoa» ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasitako espedientea aztertu da; bertan, ikastetxeari lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko emandako baimena aldatzeko eskatzen da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Egiteko Teknikari titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); azaroaren 27ko 50/2012 Dekretua (otsailaren 4ko EHAA), mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena, martxoaren 15eko 6/2016 Dekretuak aldatua (apirilaren 1eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 013380 (EAE) eta 20013618 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Oteitza Politeknikoa».
Titularra: Bitoriano Gandiaga Fundazioa.
Helbidea: Gipuzkoa, 5.
Udalerria: Zarautz.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko erdi mailako heziketa-zikloa emateko baimena ematen da.
Familia: Elektrizitatea eta elektronika.
Instalazio elektriko eta automatikoetako erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Automatizazio eta robotika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Fabrikazio mekanikoa.
Mekanizazioko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Informatika eta komunikazioak.
Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Instalazioa eta mantentze-lanak.
Mekatronika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Osasungintza.
Erizaintzako zaintza osagarrietako erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, eta baita emandako baimenetan izandako aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.