Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko urriaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Berrizko udalerrian (Bizkaia) Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean hasteko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5496
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/10/26
  • Argitaratze-data: 2018/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertuta geratu da «Umerri Kooperatiba Elkartea» erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera, zeinaren bidez eskatzen baita Berrizko udalerrian Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean hasteko baimena ematea Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak emateko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (martxoaren 12ko BOE).

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode zenbakia: 48019602.

Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Umerri Eskola Aktiboa».

Titularra: Umerri Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Elizondo plaza, 2.

Udalerria: Berriz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Lehen Hezkuntza. Edukiera: 2 unitate, lehenengoak 24 ikaspostu izango ditu eta bigarrenak 25 ikaspostu.

Ikastetxea sortzeko eta jardunean jartzeko emandako baimenak 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak eta ikastetxea Ikastetxeen Erregistroan inskribatzea ekarriko du.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik