Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko martxoaren 10ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren seigarren edizioaren deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1428
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/10
  • Argitaratze-data: 2017/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak «Non Ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren VI. edizioa jarri nahi du abian. Europa euskal gazteriari hurbiltzea da ekimenaren asmoa, eta, horretarako, Europak haien ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzera gonbidatzen ditu euskal gazteak.

Lehiaketa Facebook plataformaren bitartez egingo da oso-osorik. Bertan, interesa duten gazteek, beren argazkiak argitara ditzakete eta horrela Europari buruz daukaten ikuspegia gainerako gazteekin konpartitu dezakete sormenaren bidez. Gainera, beste parte-hartzaileen argazkiak zer iruditu zaizkien ere adierazteko aukera izango dute.

Lehiaketaren aurreko edizioak oso arrakastatsuak izan dira, eta agerian geratu da erkidego mailan komunikaziorako jardunbide egokia izan dela, ekimenaren helburuak lortzeko; hau da, batez ere, euskal gazteei Eskualde Garapenerako Europar Funtsen (EGEF) berri emateko.

Lehiaketaren VI. edizioaren helburua, beraz, aurreko urteetan egindako komunikazio-ekintzei jarraipena ematea da, eta, zehazki, helburu hauek lortzea:

EAEk EGEF Funtsaren garapenean duen parte-hartzeari buruzko informazioa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei. Gure autonomia-erkidegoaren garapen ekonomikoari bultzada ematen dioten inbertsio-jarduerak, proiektuak eta egindako ekimenak finantzatzen ditu funts horrek.

Europarekin loturiko alderdietan eta gaietan gazteen interesa piztea, hurbilekoa zaien hizkuntza teknologikoa erabiliz.

Gizarte-sareen erabilera finkatzea gazteen artean, Europaren berri eta Europako egituraren berri zabaltzeko, hedabide diren aldetik.

Mezu publikoen hedapenean erreferentzia bihurtzea, komunikazio-jardueretan elementu berritzaileak gehituz.

Hori dela eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. Tituluan, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenetan xedatutakoaren babestea eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 3.1 artikuluak Lehendakariaren abenduaren 15eko 24/2016 Dekretuaren 10.1 l) artikuluan eta Lehenengo Xedapen Iragankorrean aurreikusitakoarekin lotuta (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen baititu) emandako eskumena erabiliz,

«Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren seigarren edizioaren deialdia egitea, agindu honen eranskinean onartu eta zehazten diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.. Aplikatu beharreko araubidea.

Agindu honetan aurreikusita ez dagoenerako, honako hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 88/2006 Errege Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Errekurtsoak.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

«Non ikusten duzu Europa Euskadin?» ARGAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehena. Antolaketa eta xedea.

Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» gazteentzako argazki-lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan EGEF funtsaren edo Europako beste laguntza batzuen eskutik finantzaketa jaso duten ekimen edo proiektuak argazkien bidez erakustea eta komunikatzea.

Bigarrena. Partaideek bete beharreko baldintzak.

  1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurrez ikusitako egoeretakoren batean ez egoteaz gain, parte-hartzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte lanak aurkezteko egunean:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.

    2. 14 eta 25 urte bitarteko adina izatea, biak barne (1992ko urtarrilaren 1etik 2003ko abenduaren 31ra arte jaiotakoak).

    3. Sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zigor administratibo edo penala betetzen edo debeku horrekin zigortuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

  2. 18 urtetik beherako parte-hartzaileek beren amaren/aitaren edo tutorearen aldez aurreko baimena izan beharko dute (parte-hartzaileak ez badu arau hori betetzen, antolatzaileek ez dute horren erantzukizunik izango).

  3. Parte-hartzaileak espresuki aurka agertu ezean, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, bere elkarreragingarritasun-zerbitzuak erabiliz, egiaztatuko du pertsona horrek 2.1.a eta 2.1.b oinarri-arauetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela. 38/2013 Legearen 13.2.e) artikuluan ezarritakoari jarraituz, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzeko, berriz, lehiaketan parte hartzeko inprimakia betetzearekin eta datuak ematearekin baimena emango zaio Ekonomia eta Plangintza zuzendaritzari datu horiek elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez ere eskuratzeko datu horiek. Edozein kasutan ere, espresuki aurka agertzen bada, parte-hartzaileak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

    Gainerako betekizunak justifikatzeko, parte-hartzaileek II. eranskina erabili ahal izango dute erantzukizunpeko adierazpentzat.

    Hirugarrena. Aurkeztu nahi diren argazkiek bete beharreko baldintzak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan, EGEFek emandako finantzaketa edo Europako beste laguntza batzuk jaso dituzten proiektuak edo ekimenak erakutsi beharko dituzte argazkiek. Argazkiarekin batera testu bat aurkeztu ahal izango da. Ekimenaren edota proiektuaren eta Europatik jasotako laguntzen arteko erlazioa azalduko da testu horretan.

  2. Argazkiek formatu digitala izango dute, eta eskakizun hauek errespetatuko dituzte:

    1. gailu digitalarekin egindakoak izatea.

    2. jpg artxiboak izatea.

    3. artxiboaren pisua gehienez ere 5 megabytekoa (MB) izatea.

  3. Lehiaketan parte hartuko duten argazkiek originalak izan behar dute.

  4. Ez da onartuko egileak egindakoa ez den eta egilearen jabetzakoa ez den argazkirik.

  5. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.

  6. Baztertu egingo dira gustu txarreko argazkiak edo irudiko protagonistentzat iraingarriak izan daitezkeenak. Orobat, baztertu egingo dira edonolako indarkeria justifikatzen, horri garrantzia kentzen edo horretara bultzatzen duten edukiak.

  7. Baztertu egingo dira pertsonak, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela, edota sexu-objektu soil gisa ageri dituzten argazkiak.

    Laugarrena. Argazkiak aurkezteko modua eta lehiaketaren garapena.

  1. Facebook-eko EGEF Euskadiren orrian lehiaketak duen aplikazioaren bitartez edo Instagramen eta Twuitterren bitartez kargatutako argazkiek soilik hartuko dute parte lehiaketan.

  2. Lehiaketan parte hartzeko Facebook-eko «www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus» helbidean sartu behar da, eta parte hartzeko formularioa bete. Bertan erantsi ahal izango dira argazkiak. Formulario horretan, parte-hartzaileak honako datu hauek jarri beharko ditu:

    1. Lehiakidearen izen-abizenak.

    2. Jaioteguna.

    3. Helbide elektronikoa.

    4. Telefonoa.

    5. Lehiaketaren berri zer bidetatik izan duen.

  3. Twitterren eta Instagramen kasuan, #FederArgazki17 traola erabili behar da, eta @FederEuskadi aipatu. Oinarrien onarpena eta 2.a, 2.b, 2.c, 2.d eta 2.e puntuetan aipatutako datuak mezu pribatu bidez aurkeztuko dira.

  4. Parte-hartzailea adingabea baldin bada, amaren/aitaren edo tutorearen aldez aurreko baimena duela erakutsi beharko du.

  5. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak erakutsiko dira Facebook-eko orrian. Horretarako, lehiaketan parte hartzearekin, lehiakideak onartu egiten du bere argazkiak lehiaketaren kanal sozialetan ikustea: Facebook, Twitter eta Instagram.

  6. Irudiak lehiaketaren kanal sozialetan ikusi ahal izango dira, eta bisitariek libreki balioetsi ahal izango dituzte.

  7. Deialdi honetan adierazitako betekizunak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak automatikoki kanporatuko dira lehiaketatik.

    Bosgarrena. Argazkiak aurkezteko epea.

    Argazkiak 2017ko martxoaren 20tik apirilaren 23ra bitartean (egun biak barne) jasoko dira.

    Seigarrena. Sariak.

  1. Hiru sari emango dira:

    Lehen saria argazki onenari, epaimahaiak emana, lehen sailkatuarentzat: Reflex Nikon D3300 Kamera Bat (edo antzekoa, eskuragarri dagoenaren arabera), 18-55 eta 55-200 VR objektibo birekin (gehienez ere 625 eurokoa).

    Bigarren saria bigarren argazki onenari, epaimahaiak emana, bigarren sailkatuarentzat: GO PRO HERO kamera digital bat (gehienez ere, 360 eurokoa).

    Hirugarren saria argazki bozkatuenari, herritarrek emana: Facebook-eko orrian zaleen boto gehien izan duen argazkiarentzat: E-BOOK bat (gehienez ere, 120 eurokoa). 3. Argazki bozkatuena hautatzeko, lehen eta bigarren saria jaso duten argazkiak alde batera utziko dira botoen zenbaketan, hala badagokio.

  2. Pertsona bati ez zaio emango sari bat baino gehiago, eta sari horiek aurreko atalean zehaztutako ordenaren arabera emango dira.

  3. Lehenengo tokian sailkatutako argazkiaren egileak seigarren oinarri honetako 1. paragrafoan aipatutako sarietako edozein aukeratu ahal izango du; era berean, bigarren tokian sailkatutako argazkiaren egileak bigarren eta hirugarren sarien artean aukeratu ahal izango du. Bi kasu horietan, beheragoko mailako sariren bat aukeratuz gero, ezin izango da sarien arteko diru-diferentzia jaso.

  1. Hiru kidek osatuko dute epaimahaia:

    1. Lehendakari bat, Ricardo Ferreira, Programme Managerra, DG Regional and Urban Policy-ren ordezkari gisa (Europako Batzordea).

    2. Mikel Arrazola Arregui, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzako irudi-teknikaria (Eusko Jaurlaritza); epaimahaiko idazkaria izango da.

    3. Ana Iglesias Franco, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko ordezkaria.

  2. Argazkiak aurkezteko epea amaituta, oinarri-arau honetako 2. zenbakian aurreikusitako irizpideei jarraituz, lehiaketaren Facebook-eko orrian, zaleen boto gehien eskuratu dituzten 10 argazkietatik lehiaketa honen Hirugarren oinarrian ezarritakoa betetzen duten 2 argazki hautatu beharko ditu epaimahaiak. Boto gehien eskuratu duten argazkien artean, parte-hartzaile batek argazki bat baino gehiago baditu, boto gehien izan dituena hautatuko da finalerako. Boto-berdinketarik gertatzen bada, epaimahaiak hautatuko du finalera joango den pertsonaren argazkia.

  3. Argazkiak aukeratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

    1. Europar Batasunak egindako ekarpenaren garrantzia ikustea (20 puntu, gehienez).

    2. Argazkien kalitate teknikoa: konposizioa, araztasuna, esposizioa, teknika edo baliabide fotografiko berritzaileak erabiltzea (10 puntu, gehienez).

    3. Originaltasuna gaiari heltzeko orduan (10 puntu, gehienez).

    4. Eragin eta erakargarritasun bisuala (10 puntu, gehienez).

    5. Emakumeen parte-hartze aktiboa eta bi sexuen presentzia orekatua eta irudi plurala erakustea, estereotipo sexistak alde batera utziz (10 puntu, gehienez).

      Zortzigarrena. Saria ematea ebaztea, hautatutako pertsonei jakinaraztea eta sariari uko egitea.

      1. Saiak emateko erabakia Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordearen ebazpen bidez hartuko da 2017ko maiatzaren 9a baino lehen. Egun horretan egingo da sariak emateko ekitaldia. Hautatu diren pertsonek eta boto gehien jaso dituen argazkiak oinarri hauetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren egingo du bere aukeraketa epaimahaiak, eta hori hartuko du kontuan sailburuordeak ebazpena egiteko.

      2. Sariak nortzuek jaso dituzten lehiaketaren Facebook-eko orrialdearen bidez jakinaraziko dira. Era berean, hiru irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie, mezu pribatu baten bidez.

      3. Irabazleek 24 orduko epea izango dute, jakinarazpen pribatua jasotzen dutenetik, saria onartzen dutela adierazteko, II. eranskinean jasotako formularioaren bidez. Onarpen hori, era berean, lehiaketaren Facebook-eko orriaren bitartez egin ahal izango dute. Jakinarazpenaren unean emango zaie saria eskuratzeko prozeduraren berri. Aipatutako epea igaro eta lehiakideak ez badu adierazi saria onartzen duela, uko egiten diola ondorioztatuko da, eta ez da bestelako ordainik egongo.

      4. Saria jasotzeari uko eginez gero, arrazoia edozein dela ere, saridunak ez du bestelako ordainik jasotzeko eskubiderik izango. Uko eginez gero, puntuen hurrenkeran hurrengo dagoen argazkiari emango zaio saria.

      5. Partaideek emandako datuetan akatsen bat baldin badago eta, horren ondorioz, haiek identifikatzea ezinezkoa bada, Eusko Jaurlaritzak ez du izango inolako erantzukizunik.

      6. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako ondorioetarako, irabazleek saria onartzeak zera dakar: sustapen honi lotutako edozein zabalkunde edo ekintza publikotan, haien izenak eta abizenak erabiltzeko baimena ematea Eusko Jaurlaritzari, baina horrek ez du sortuko, sariaz aparte, bestelako eskubide, ordainsari edo onurarik. Baimen horri ezezkoa emateak sariari uko egin beharra ekarriko du.

        Eusko Jaurlaritzak esanbidezko adostasuna eskatuko dio saridunari, oinarri hauen III. eranskinean jasotako inprimakiaren bidez, zortzigarren oinarriko 6. atalean aurreikusitako ondorioetarako.

        Bederatzigarrena. Sari-banaketa.

      1. Sariak ekitaldi baten emango dira, eta irabazleek bertan egon beharko dute. Ekitaldirako egun eta orduaren berri garaiz emango zaie irabazleei. Justifikatutako arrazoiren bat dela-eta irabazleak ezin badu ekitaldira etorri, beste pertsona bat izendatu ahal izango du aipatutako ekitaldi horretan haren izenean saria jasotzeko.

      2. Sariak emateko ekitaldian, argazki guztiak erakusketa-areto baten izango dira ikusgai, formatu fisikoan edo digitalean. Argazkien egileei jakinaraziko zaie argazkiak zein egun, leku eta ordutegi zehatzetan erakutsiko diren.

      3. Saria emateko orduan, irabazlea adingabea bada, Eusko Jaurlaritzak esanbidezko adostasuna eskatuko die haren gurasoei edo legezko tutoreei, lehiaketako saria jaso dezaten eta horrek berekin dakartzan betebeharrak bete ditzaten; horretarako, oinarri hauen IV. eranskinean dagoen inprimakia bete beharko dute.

        Hamargarrena. Saritutako argazkien jabetza.

      1. Parte-hartzaileak, lehiaketara aurkeztu duen argazkiaren egile-eskubide guztien titular bakarra denez, erabateko erantzukizuna izango du aurkeztutako lanaren gain hirugarrenek eskubiderik ez izateko edo hirugarrenen batek irudi-eskubideen ondorioz jar ditzakeen erreklamazioen aurrean.

      2. Saritutako lanen ustiapen-eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari emango zaizkio, modu ez-esklusiboan, eta 3 urterako gehienez ere. Ustiapen-eskubide horiek saritutako lanak erreproduzitzeko, banatzeko, haien komunikazio publikoa egiteko, eraldatzeko eta egokitzeko baliatuko dira, lan horiek lehiaketa honekin lotutako zabalkunde jarduera publikoetan erabiltzeko.

  1. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri-arau hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea, bai eta Diru-laguntzen 38/2003 Legeko 14.1 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea ere. Oinarri hauek (batzuk edo guztiak) ez direla onartzen adierazteak parte-hartzailea kanporatzea ekarriko du, eta horren ondorioz, administrazioa libre da parte-hartzaile horrekiko hartutako obligazioa betetzetik.

  2. Facebook-ek ez du babesten, abalatzen edo administratzen inola ere lehiaketa hau. Eusko Jaurlaritzak jasoko du parte-hartzaileak Facebook-en edo mezu pribatuen bitartez ematen duen informazioa, eta ez beste inork, eta lehiatzailearen parte-hartzea izapidetzeko eta irabazle suertatuz gero sariaren berri emateko erabiliko du soilik.

    Hamabigarrena. Sariak errebokatzea eta itzultzea.

  1. Emandako sariak errebokatu egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan edo hori ordezkatuko duen arauan, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitakoaren arabera, baldin eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan aurrez ikusitako arrazoiren bat tarteko bada, eta, zehazki, oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira.

  2. Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordearen ebazpen bidez errebokatuko da saria, eta ebazpen horretan adieraziko da zergatik errebokatu diren eta errebokatzeak zer ondorio ekarriko dituen.

    Hamahirugarrena. Bateragarritasuna.

    Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du esan nahi ezin direla argazki berberak antzeko beste lehiaketa batzuetan aurkeztu, eta ez dago eragozpenik lan berberarengatik sariak edo aitorpenak jasotzeko.

    Hamalaugarrena. Datu pertsonalen babesa.

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, eskabidean agertzen diren datuak Ogasun eta Ekonomia Sailaren «Ekonomia arloko ekimenen hedapena» izeneko fitxategian sartuko dira. Fitxategi hori Ogasun eta Finantza Sailaren eta Euskal Estatistika Erakunde Autonomoa eta Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde Autonomoen datu pertsonalen fitxategiei buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2014ko otsailaren 28ko Aginduan dago araututa. Aldez aurretik, Datuak Babesteko Agentziari eman zaio horren berri, eta datuen segurtasun osoa bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak ezarrita ditu. Fitxategiaren datuak, bestalde, ez zaizkie beste pertsona batzuei jakinaraziko, legeak bideratutako kasuetan izan ezik Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiari jarraituz, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke. Horretarako, Ogasun eta Ekonomia Sailera jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Izen-abizenak:.........................................................................................................jaun/andreak.

NAN/AIZ/Pasaportea:....................................................................................................................

Honako hau den aldetik:...............................................................................................................

ADIERAZTEN DU, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren bigarren oinarrian jasotako ondorioetarako,

Ez dela zigor administratibo edo penalik betetzen ari sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik, eta ez dagoela debeku horrekin zigortuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

Amaren/aitaren edo tutorearen aldez aurreko baimena duela, lehiaketan parte hartzeko (*)

Ez dagoela Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2013 Legearen 13.2 artikuluan aipatzen diren ezein egoeratan.

Lekua, data eta sinadura.

(*) 18 urtetik beherako parte-hartzaileentzako ezinbestekoa.

Izen-abizenak:.........................................................................................................jaun/andreak.

NAN/AIZ/Pasaportea:....................................................................................................................

Honako hau den aldetik:...............................................................................................................

ADIERAZTEN DU, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren 8.3 oinarrian jasotako ondorioetarako, ONARTU egiten duela saria.

Lekua, data eta sinadura.

Izen-abizenak:.........................................................................................................jaun/andreak.

NAN/AIZ/Pasaportea:....................................................................................................................

Honako hau den aldetik:...............................................................................................................

BAIMENA ematen dio Eusko Jaurlaritzari «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketarekin erlazionatutako jarduera-publiko edo hedapen-jardueretan bere izena eta abizenak erabiltzeko, sariaz aparteko bestelako eskubiderik, ordainketarik edo onurarik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

Lekua, data eta sinadura.

Izen-abizenak:........................................................................................................jaun/andreak.

NAN/AIZ/Pasaportea:...................................................................................................................

....................................................................................... adingabekoaren aita/ama/turore denak

BAIMENA ematen dio «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren saria jasotzeko, eta adierazten du ezagutzen dituela lehiaketaren oinarriak eta oso-osorik onartzen dituela.

Lekua, data eta sinadura.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik