Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko eta beste batzuk kentzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2433
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/05/02
  • Argitaratze-data: 2017/05/17

Testu legala

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikuluaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen lege organiko hori), autonomia-erkidegoek erabakiko dute estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea, bai erkidegoaren beraren ekimenez Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin, bai unibertsitatearen ekimenez Gobernu Kontseiluaren proposamenaren bidez, eta, betiere Gizarte Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluan arautzen da nola egokitu Europako unibertsitate-eremura. Unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek bultzatuko dituzte ikasketa-planetako eta kreditu- eta balorazio-sistemetako nahitaezko egokitzapenak, eta, horiekin batera, behar diren gainerako neurriak hartuko dituzte euskal unibertsitate-sistema Europako unibertsitate-eremuan sartzeko eta titulazioaren Europako gehigarriaren diploma emateko.

Irakaskuntza ofizialak nola ezarri araututa dago Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak eta otsailaren 2ko 43/2015 Errege Dekretuak aldatu zuten errege-dekretu hori), eta Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan.

Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatzen duenez, estatu osoan ofizialtasuna eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitateko irakaskuntzak hiru ziklotan egituratuko dira: gradua, masterra eta doktoregoa, hain zuzen.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikuluan arautzen da zer prozedura jarraitu behar den gradu, master eta doktoregoko unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak horiek egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, agindu-proposamena prestatu behar du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osokoak aldeko txostena egin dio 2017ko martxoaren 29an, 2017-2018 ikasturterako gradu, master eta doktoregoko unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzeko eta kentzeko proposamenari, zeina Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aurkeztu baitzuen.

Unibasq-Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 25.6 artikuluan xedatuarekin bat (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatu zuten errege-dekretu hori), Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako gradu, master eta doktoregoko unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzeko eta kentzeko proposamenen aldeko ebaluazio-txostena prestatu du; I. eta II. eranskinean zerrendatzen dira ikasketok.

Unibertsitate Kontseiluak 2017ko martxoaren 21ean ebatzi du baieztatzea I. eranskinean ageri diren gradu eta masterreko unibertsitateko irakaskuntza ofizialari dagozkion ikasketa-planak.

Hori dela eta, eta gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitateko irakaskuntza ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuta, eta 2017ko apirilaren 26ko bilkuran txostena aurkeztuta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari, jakitun izan daitezen, hau

Lehenengo XEDAPEN GEHIGARRIA

  • Agindu hau Unibertsitate Politikako Biltzar Nagusiari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari jakinaraztea, azken honek proposamena Gobernuari igor diezaion tituluaren ofizialtasuna ezartzeko, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman dezan.

    Bigarren XEDAPEN GEHIGARRIA

    Baimentzen diren gradu- eta doktorego-irakaskuntza ofizialek, hurrenez hurren sei eta lau urte igaro baino lehenago izan beharko dute berrituta ziurtapena, betiere hasierako ziurtapena eman denetik aurrera. Urriaren 16ko 205/2012 Dekretuan xedatura egokituko da berriztapen hori; dekretu horren bidez xedatzen dira gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-tituluen egiaztapena berritzeko prozedura eta epeak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

II. ERASKINA

UNIBERTSITATEKO MASTERREKO TITULU OFIZIALAK KENTZEA

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.