Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3706
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/21
  • Argitaratze-data: 2017/07/21

Testu legala

Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titular «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 01001531.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Egibide».

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia kalea, 32 eta Nieves Cano kalea, 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 44 unitate kentzea.

Batxilergoko 26 unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Hezkuntza Berezia: zereginen ikaskuntzako 2 gela.

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

Administrazio-kudeaketa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

Administrazio eta finantzak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

Zuzendaritzari laguntza ematea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

Merkataritza-zerbitzuak Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Marketina eta publizitatea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Garraioa eta logistika goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila:

Eraikuntza-proiektuak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

Elektrizitatea eta elektronika Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Instalazio elektriko eta automatikoak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Automatizazioa eta robotika industriala goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Mantentze-lan elektronikoa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Sistema elektrotekniko eta automatizatuak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Telekomunikazio- eta informatika-sistemak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

Elementu metalikoen fabrikazioa Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Mekanizazioa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

Soldadura eta galdaragintza erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Fabrikazio mekanikoko diseinua goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

Okintzako eta pastelgintzako jarduerak Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Sukaldaritza eta gastronomia erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Jatetxe arloko zerbitzuak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Sukalde-zuzendaritza goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

Estetika eta edergintza erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ile-apainketa eta -kosmetika erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Estetika integrala eta ongizatea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:

Okintza, gozogintza eta konfiteria erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

Informatika eta komunikazioak Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukira: ziklo 1.

Mikroinformatika-sistemak eta sareak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Sareko informatika-sistemen administrazioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Web aplikazioen garapena goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

Mantentze-lan elektromekanikoa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Mekatronika industriala goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Arrisku profesionalaren prebentzioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Kimika:

Laborategi-operazioak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ingurumen-kimika goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Osasungintza:

Erizaintzako zaintza osagarriak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Laborategi kliniko eta biomedikoa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:

Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Animazio soziokulturala eta turistikoa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Gizarteratzea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

Ibilgailu automobilen elektromekanika erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Automozioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  1. Egibide LH-FP Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean Egibide izango du izena.

Kode zenbakia: 01007713.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: Egibide.

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia kalea, 32 eta Nieves Cano kalea, 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1.320 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 8 gela ireki.

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate, 910 ikaspostu.

Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik