Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko apirilaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Kontratazio Mahaiaren osaera ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2457
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/04
  • Argitaratze-data: 2017/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bidez (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua) Eusko Jaurlaritzako sailetan egindako berregituraketaren ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontratazio-organoei laguntzen dieten kontratazio-mahaia edo -mahaiak berreratu behar dira, egun dauzkan eskumenen eremura egokituz.

Bestalde, 2016ko urriaren 1az geroztik indarrean dagoen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzen duen Dekretua) zazpigarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, hura indarrean jarri eta sei hileko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek, administrazio publiko direnek, dekretu horren 8. artikuluko xedapenetara egokituko dute kontratazio-mahaien egitura.

Haren arabera, Kontratazio Publikoko Aholku Batzordearen txostenaren ondoren,

  1. Mahaiburua: Zerbitzu Zuzendaritzako Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Arloko arduradunak izango dira kontratazio-mahaiaren buruak, batzuk zein besteak, eta elkar ordezkatuko dute postua hutsik geratzen bada edo mahaiburua agertzen ez bada, gaixotzen bada edo besterik gertatzen bada.

  2. Mahaikideak:

    Kontratazioa eskatu duen zuzendaritzaren ordezkari bat, kontratazio-organoak izendatu beharrekoa; kontratazio-organoaren aholkularitza teknikoaren ardura izango du.

    Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari bat, bulegoaren titularrak izendatua, kontratazio-organoaren ekonomia eta aurrekontuak kontrolatzeko eginkizunarekin.

    Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari bat, zuzendaritzako titularrak izendatu beharrekoa, otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuak (informazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituena) hala aurreikusten duen kasuetan.

    Kontratazio-organoak hala eskatuz gero, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat ere izan daiteke mahaikide. Zuzendaritza horren titularrak proposatuko du eta kontratazio-organoak izendatuko du.

  3. Idazkari, mahaikide eta lege-aholkularia: Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan diharduen legelari bat; kontratazio-organoaren aholkulari juridiko eta Kontratazio Mahaiaren idazkari jardungo du, hizpidea eta botoa dituela.

Indargabetuta geratzen da 2014ko uztailaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Kontratazio Mahaia sortzekoa.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.