[POSDOC]  Ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko 2013-2014 deialdia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Beka berrien ebazpena informazio gehiago

Beka berrien ebazpena argitaratu da (2013/11/27)

LABURPENA
Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntza gauzatzen ari diren eta denbora baterako atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako 2013-2014 ikasturterako bekak arautzeko oinarriak ezarri nahi dira, bai eta beka horietarako deialdia egin ere. Deialdian, beka berriak ematea jasota dago, bai eta 2012-2013 ikasturtean emandakoak berritzea ere.

Eskaera onartuak eta baztertuak, behin behineko eta behin betiko zerrendak, elkarrizketak, e.a.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Ikerlariak informazio zehatza
    Betekizunak:
    • Egoitza-baimena

      Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.

    • Doktoretza-titulua edukitzea

      Doktoretza-titulua edukitzea, 2010eko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa.

      Salbuespen gisa, eskatzaileak titulu hori ez badauka, baina 2013ko irailerako edukitzea espero badu, horren eskaera onartu ahal izango da, eta horren behin-behineko ebaluazioa egin ahal izango da. Horretarako, eskaerako gainerako agiriekin batera aurkeztu beharko du bere tesia gordailuan erregistratua izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea 2013ko irailaren 14rako doktoretza-titulua eskuratzeko gai dela ziurtatuko duena. 2013ko irailaren 18a baino lehenago edo egun horretan ere bai egiaztatu beharko da, agiri bidez egiaztatu ere, titulu hori eskuratu dela. Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak agiri bidez egiaztatu beharko du titulu hori lortu duela; horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideak ordaindu izanaren jatorrizko egiaztagiria edo horren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

      Doktoretza eskuratu zeneko data 2009ko urtarrilaren 1a ere izan daiteke, betiere, egiaztatzen bada honako arrazoi hautako baten ondorioz etenaldi bat egon zela:

      1. Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.
      2. Gaixo egon edota istripu larria izanagatik. Kasu horretan, hiru hilabeteko edo hortik gorako gaixo-agiria izan behar du ikasleak.
      3. Mendeko pertsonak zaindu izanagatik, betiere, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoaren arabera.

      Betiere, 2009ko urtarrilaren 1aren eta eskabideak aurkezteko mugaegunaren artean gertatu badira etenaldi horiek. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.

    • EAEko udalerri batean erroldatuta egotea

      Eskabidea aurkezten den unean, EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, eta gutxienez 2008ko urtarrilaren 1az geroztik.

      EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskaera aurkezteko unean eta eskaera aurkezteko epea amaitzen den data baino 5 urte lehenagotik gutxienez. Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egon izanda, doktoretza-tesia doktoretza-programa batean egiteagatik antzinatasun-baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean beren ikerketa eten ez dutenak ere.

Prozeduraren betekizunak
  • Doktoreen hobekuntzarako programetako laguntzarik jasotzen ez egotea edo ez jaso izatea 2013ko ekainaren 1a baino lehenago, atzerriko ezarpen-zentroetan bi urteko edo denbora gehiagoko egonaldirik barne hartzen duenik.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Diru kopurua
2.543.534,00 (euro)
Araudi aplikagarria
ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak