Arautegia

Inprimatu

56/2019 DEKRETUA, apirilaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1751
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2019/04/02
  • Argitaratze-data: 2019/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez, 2006ko urriaren 10ean, EAEko Erakunde Ordaintzailea baimendu zen. Erakunde hori urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren bidez eratu zen, Kontseiluaren nekazaritza politika bateratuaren finantziazioari buruzko ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren 6.2 artikulua aplikatuz. Erregelamendu horren arabera, estatu kideek nahitaez baimendu behar dituzte erregelamendu horretan ezarritako zenbait baldintza betetzen dituzten zerbitzu edo erakundeak, FEAGA eta LGENF funtsen kargura finantzatutako gastuak ordain ditzaten, eta, era berean, erregelamenduan ezarritakoaren arabera, estatu kide bakoitzean erakunde ordaintzaile bat baino gehiago izan daiteke.

Arestian aipatutako baimenari eutsiz, eta Europar Batasuneko araudi berrira egokitzeko asmoz (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, zeinak indarrik gabe uzten baititu Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak), urriaren 3ko 194/2006 Dekretua aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen dekretua aldatzen duen maiatzaren 31ko 81/2016 Dekretuaren bidez.

Aipatutako dekretua aplikatzearen ondorioz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako laguntzen ordainketaren gainean garatu behar dituen eginkizunen esleipenari argitasun gehiago emateko asmoz, aldatu egin da urriaren 3ko 194/2006 Dekretua; zehazki, bere 12. artikulua.

Dekretu hau prestatzerakoan, kontsulta egin zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru erakundeei.

Horren ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako foru erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen Bulego Likidatzaile Ofizialak diren aldetik laguntzen diru-sarrerak egingo dizkiete onuradunei, eta hala jakinaraziko diete onuradunei, EAEko Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak igorritako ordaintzeko ebazpena betez, dekretu honen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.