Arautegia

Inprimatu

203/2010 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Goi Mailako Kirolari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3872
  • Xedapen-zk.: 203
  • Xedapen-data: 2010/07/20
  • Argitaratze-data: 2010/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Autonomia Estatutuaren 10.36 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio kirol-arloko eskumen esklusiboa. Eskumen horretaz baliatuta, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea onartu zuen; lege horren 68. artikuluak «Goi Mailako Kirola» interes publikokoa dela deklaratzen du eta berau arautu, sustatu eta kontrolatzeko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurrekoarekin bat, aipatutako legearen 4. artikuluko 2.c) idatz-zatiak Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeei ematen die goi-mailako kirola arautu eta sustatzeko eskumena.

Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, erregelamendu-ahalaz baliatuz, Kirolaren Legeko zenbait alderdi garatu egiten ditu eta, orobat, lege horren 2. artikuluko 3.c) idatz-zatian ezarritako legezko manua betetzen du; manu horren arabera, botere publikoek, dagozkien eskumenen arloan, bermatu behar dute kirola egiteko eskubidea egoki betetzen dela, eta horretarako, goi-mailako kirola arautu eta sustatzeko kirol-politika gauzatu behar dute.

Jakina denez, administrazio publikoaren eginkizun nagusietako bat sustapen-lana da, eta, funtsean, honetan datza: pizgarri eta bestelako abantailak eskaini, norbanakoek interes orokorreko jarduerak euren kabuz egin ditzaten. Kirol-arloan ere, era horretako jarduerak sustatzera bideratutako politika agintzen da legedian; ez da kasualitatea, beraz, goi-mailako kirolari buruzko aipamena aurkitzea ekainaren 11ko 14/1998 Legearen VII. tituluko II. kapituluan, «Kirolariak Laguntzea eta Babestea» izenekoan. Hau da, laguntza eta babes berezia behar dutenen artean, goi-mailako kirolariak aipatzen dira Kirolaren Legean.

Babes-ildo horri jarraiki, Euskal Kirolaren 2003-2007 Planak egiaztatu zuen, goi-mailako lehiaketetan parte hartzen duten euskal kirolarien kopuruak behera egin duela pixkanaka, eta, joera hori zuzentzeko, lehentasunezko helburutzat hartu zuen goi-mailako kirolari-taldeen beharrizanak asetzera zuzendutako ekintza zehatzak egitea.

Legean eta Planean goi-mailako kirolaren arloan sustatzen den babes hori arautu nahi da orain; babes horren jatorria edo zergatia ageri-ageriko errealitate batean oinarritzen dira, hain zuzen ere, bi alderdi desberdin dituen errealitatean: batetik, goi-mailako kirola interes publikokoa dela deklaratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-garapenaren funtsezko faktorea den aldetik; izan ere, oinarrizko kirola sustatzeaz gain, lehia ofizialetan erkidegoa ordezkatuta egoteko eginkizuna betetzen du; bestalde, goi-mailako kirolak maila handia ematea eskatzen die kirolariei. Abiapuntuan, kirolarien artean hautaketa zorrotza egin beharra dago; kirolari horiek arrisku handiko apustu pertsonala egin behar dute, euren bizitzako urte garrantzitsu batzuk horretara emanda, ahalegin pertsonal handia eginda, etorkizuna bermatuko dien emaitza lortuko ote duten jakin gabe, betiere. Bestalde, kirolari horiek baliabide garestiak eta sofistikatuak behar dituzte, goi-mailara iritsiko badira.

Horrenbestez, goi-mailako kirola arautzerakoan, dekretu honen helburu nagusia da goi-mailako kirola laguntzea eta babestea, eta helburu horren barruan sartzen dira, arlo horretan jarduten dutenen oinarrizko beharrizanak asetzea, hau da, goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileenak. Aldi berean, goi-mailako kirol-zentroak eta goi-mailako kirola egiteko egokiak diren gainerako azpiegiturak sustatu behar dira, bai eta maila horretako kirol-ekitaldi eta lehiaketak antolatu ere.

Goi-mailako kirolean aritzen direnek nolako laguntzak behar dituzten zehazteko, kirol-jarduera bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartu behar dira. Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 73. artikuluan ezarritakoaren haritik, onuren eta laguntzen katalogo bat egon badago, baina orain zehaztu egin behar da. Katalogo hori zerrenda ireki bat da, eta Jaurlaritzak zabaldu dezake arau bidez. Jakina, nolako eta zenbaterainoko laguntzak eman zehazteko, kirol- eta kirolari-motak hartuko dira kontuan. Ezin da ahaztu, goi-mailako kirolaren arloan, profesionaltasun-maila handiko kirolariak nahiz halako mailarik ez daukatenak aritzen direla, kirol-modalitatearen arabera, betiere. Hori dela-eta, onuren katalogoa denentzako berdina bada ere, laguntza ekonomikoak edo bekak ez dira berdin banatuko, eta bereziki profesionalak ez diren goi-mailako kirolariei emango zaizkie.

Dekretu honen xedea, lehenik, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirolariak zein diren identifikatzea da. Halako izaera aitortzeak goi-mailako kirolariaren estatutua eskuratzea ekarriko du berekin; hain zuzen ere, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 74. artikuluak aurreikusten du estatus hori eta Eusko Jaurlaritzari erregelamendu bidez garatzeko agintzen dio. Estatutu horretan jasoko dira, batetik, halako kirolariek eskuratu ditzaketen eskubideak eta laguntzak, eta, bestetik, laguntza eta babes horren truke, gizartearen aurrean onartzen dituzten betebeharrak edo konpromisoak.

Dekretu honen bigarren xedea goi-mailako kirol-zentroak sustatzea da; bertan, kirolariei bermatuko zaie kantitate eta kalitateko entrenamenduak egiteko aukera. Horrekin batera, goi-mailako kirola egiteko kirol-azpiegiturak sortu eta goi-mailako kirol-ekitaldiak eta lehiaketak antolatu nahi dira, eta halakoetan euskal kirolarien parte hartzea lehenetsi.

Horiek horrela, dekretu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak erregelamendu bidez garatuko du gizartean garrantzi handia duen alderdi bat, interes publikokoa deklaratutakoa, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirola. Eta hala egingo du, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen azken xedapenetatik hirugarrenean ezarritakoaren babesean, zeinak Eusko Jaurlaritzari berariazko ahalmena ematen baitio lege hori garatzeko beharrezko xedapenak emateko.

Horregatik guztiagatik, Kulturako sailburuaren proposamenez, Kirolaren Euskal Kontseiluak emandako aldeko txostena izanik, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, nahitaezko txostenak emanda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 20an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honen helburua da goi-mailako kirola arautu eta sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

  2. Dekretu honen xedea, halaber, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordea sortzea da, bai eta haren izaera juridikoa, osaera eta eginkizunak arautzea ere.

Dekretu hau kirolari, teknikari eta epaileei aplikatuko zaie, baldin eta, dekretu honetan ezarritako irizpideen arabera, kirol-arloan goi-mailara edo bikaintasunera iritsi badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren arabera euskal herritar izaera politikoa badute eta dekretu honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte.

  1. Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako kiroltzat jotzen da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesekoa den kirol-jarduera oro, Erkidegoan kirola garatzeko funtsezko faktorea den aldetik, oinarrizko kirola sustatzeko bultzada emateagatik eta goi-mailako kirol-lehiaketa ofizialetan Erkidegoa ordezkatzeko eginkizuna betetzeagatik.

  2. Goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile izateko, dekretu honen II. kapituluan ezarritako baldintzak, kasuan-kasuan aplikagarri direnak, bete beharko dira, bai eta Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez horretarako onartuko diren zerrendetan agertu ere.

  3. Era berean, goi-mailako kirol-zentrotzat, goi-mailako kirol-ekitaldi eta lehiaketatzat eta goi-mailako kirol-azpiegituratzat jotzen dira, hurrenez hurren, dekretu honetako III., IV. eta V. kapituluetan ezarritako baldintzak bete eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez halakotzat deklaratzen direnak.

1. ATALA

GOI-MAILAKO KIROLARI, TEKNIKARI ETA EPAILEAK.

  1. Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako kirolari izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. 16 urte edo gehiago beteta izatea; alde horretatik, baloratzen diren kirol-merezimenduak lortu dituen momentuan kirolariak duen adina hartuko da aintzat.

    2. Euskal herritar-izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera, interesdunak edo dagokion federazioak eskaera aurkezten duen eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

    3. Euskal kirol-federazio batek emandako kirol-lizentzia baliatuta lehiatzea.

    4. Dekretu honetako I. eranskinean eskatzen den kirol-merezimenduren bat egiaztatzea.

    5. Dagokion kirol-jarduera egiten jarraitzea, goi-mailako kirolari deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

    6. Administrazio-zehapen irmorik ez izatea, dopin-arloko arauak hautsi izanagatik.

    7. Zehapen irmorik ez izatea, kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egin izanagatik.

    8. Administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmorik ez izatea, sexu-arrazoiengatik bereizkeria egin izanagatik.

  2. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako kirolariaren izaera emango die euren kirol-modalitate eta -diziplinan munduko edo Europako onenen artean daudenei, betiere, dekretu honetan eta haren I. eranskinean ezarritako hautaketa-irizpideekin bat etorriz, eta jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

  1. Kirolariak goi-mailakoak direla aitortzeko, lau talde hauetan sailkatuko dira:

    1. A taldea: modalitate olinpikoetako kirolariak, kategoria gorenean lehiatzen direnak.

    2. B taldea: kirol-modalitate olinpikoei dagozkien diziplina ez-olinpikoetako kirolariak, eta modalitate ez-olinpikoetako kirolariak, kategoria gorenean lehiatzen direnak.

    3. C taldea: edozein modalitate eta diziplinatako kirolariak, kategoria gorenaren aurreko kategorian lehiatzen direnak.

    4. D taldea: desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten kirolariak.

  2. Dekretu honen ondorioetarako, kategoria gorena honako hau da: kirol-modalitate edo -diziplina bakoitzean, maila altueneko kirol-lehiaketak garatzen diren adin-kategoria.

  3. Aipatutako taldeetako kirolariak goi-mailako direla deklaratzeko Ebaluazio Batzordeak erabiliko dituen kirol-irizpide teknikoak dekretu honetako I. eranskinean jasota daude. Oro har, nazioarte-mailako kirol-emaitzak egiaztatu beharko dira, betiere aurreko atalean zehaztutako taldeen arabera.

  1. Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako teknikari izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Euskal herritar-izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera, interesdunak edo dagokion federazioak eskaera aurkezten duen eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

    3. Euskal kirol-federazio batek emandako kirol-lizentzia izatea.

    4. Titulu akademiko hauetakoren bat izatea egiaztatzea: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien lizentziatura, edo Kirol Errendimenduko Unibertsitate Masterra edo urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako Goi Mailako Kirol Teknikari titulazioa, edo horiek ordezten dituen edozein titulazio akademiko (1363/2007 Errege Dekretua, erregimen bereziko kirol-irakaskuntzen ordenamendu orokorra ezartzen duena).

    5. Eskatzaileak egiaztatu beharko du goi-mailako kirolari deklaratutako pertsona baten kirol-prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia dela, eta horretarako, kirolariak egindako zinpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du. Kirolari bakoitzak arduradun tekniko bakar bat akreditatu ahal izango du.

    6. Dagokion kirol-jarduera egiten jarraitzea, goi-mailako kirolari deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

    7. Administrazio-zehapen irmorik ez izatea, dopin-arloko arauak hautsi izanagatik.

    8. Zehapen irmorik ez izatea, kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egin izanagatik.

    9. Administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmorik ez izatea, sexu-arrazoiengatik bereizkeria egin izanagatik.

  2. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako teknikariaren izaera emango dio, dekretu honetan ezarritakoaren arabera goi-mailako kirolari deklaratu den pertsona baten edo gehiagoren arduradun tekniko nagusiaren eginkizuna betetzen duenari.

  1. Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako epaile izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Euskal herritar-izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera, interesdunak edo dagokion federazioak eskaera aurkezten duen eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

    3. Euskal kirol-federazio batek emandako kirol-lizentzia eta dagokion nazioarteko federazioak emandakoa izatea.

    4. Eskatzailea nazioarteko epailea dela eta nazioarteko lehiaketa ofizialetan benetan parte hartu duela egiaztatzea, dagokion nazioarteko federazioak edo nazioarteko liga profesionalak egindako ziurtagiri bidez.

    5. Epaile-jardueran jarraitzea, goi-mailako epaile deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

    6. Administrazio-zehapen irmorik ez izatea, dopin-arloko arauak hautsi izanagatik.

    7. Zehapen irmorik ez izatea, kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egin izanagatik.

    8. Administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmorik ez izatea, sexu-arrazoiengatik bereizkeria egin izanagatik.

  2. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako epailearen izaera honako hauei emango die: nazioarteko kirol-lehiaketetan maila horretan aritu, eta kirol-modalitate bakoitzaren nazioarteko federazioaren organoek egindako zerrendetan nazioarteko epaile-aitorpena jaso dutenei.

    2. ATALA

    KIROLARI, TEKNIKARI EDO EPAILEAK GOI-MAILAKOAK DIRELA DEKLARATZEA

  1. Kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez, eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak egindako proposamenari jarraiki, deklaratuko da kirolari, teknikari edo epaile bat goi-mailakoa dela. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu hori, eta interesdunari jakinaraziko zaio.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera kirolari, teknikari edo epaile batek goi-mailako izaera duela aitortzeak eskubidea ematen du kapitulu honetako 3. atalean ezarritako onurak eta laguntzak eskuratzeko.

  3. Kapitulu honetako 3. atalean jasotzen diren eskubideak errazago baliatze aldera, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendariak, edo horrek izendatutako ordezkariak, idatziz egiaztatuko du kirolari bat goi-mailakoa dela, baldin eta maila hori aitortua duenak hala egiteko eskatzen badio.

  1. Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaeraren deklarazioa, dekretu honen arabera egindakoa, bateragarria izango da Kirol Kontseilu Gorenak pertsona beraren alde egindako aitorpen berdinarekin.

  2. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei dagozkien onurak, dekretu honetan ezarritakoak, bateragarriak izango dira estatuko araudiaren arabera halakoei ematen zaizkien onura eta laguntzekin; nolanahi ere, gastu jakin bat ordaintzeko emandako diru-laguntzei dagokienez, ez da gainfinantzaketarik onartuko.

  1. Oro har, goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaeraren indarraldia lau urtekoa izango da, aitorpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

  2. Ikasteko eta ikasketak bateragarri egiteko dekretu honetan ezarritako erraztasunak baliatze aldera, salbuespen gisa deklarazioaren indarraldia beste urtebetez luzatu daiteke, betiere, kirolariak, teknikariak eta epaileak kirol-jarduerarekin jarraitzen badu eta kalifikazio hori eskuratzeko eskatu zitzaizkion baldintzak oraindik betetzen baditu, honako hauek salbu: kirolarien kasuan, kirol-emaitzak; teknikarien kasuan, goi-mailako kirolari baten arduradun tekniko nagusia izatea; eta, epaileen kasuan, nazioarteko kategoria izatea.

  3. Halaber, kirolariak, teknikariak edo epaileak haurdun egonez gero, salbuespen moduan lehenengo paragrafoan ezarritako indarraldia luzatu egingo da, urtebetez, erabat burututako haurdunaldi bakoitzeko.

  1. Deklarazioaren indarraldi-epea bukatzeagatik, dekretu honen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera aitortzeko dekretu honetan ezarritako baldintzak gerora ez betetzeagatik, hau da, euskal herritar-izaera politikoa galtzeagatik, edo euskal kirol-federazio batek eta, epaileen kasuan, kasuan kasuko nazioarteko federazioak emandako kirol-lizentzia ez izateagatik.

  3. Dopin-arloko arauak haustearen ondorioz, administrazio-zehapen irmoa izateagatik.

    Kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egitearen ondorioz zehapen irmoa izateagatik.

  4. Sexu-arrazoiengatik bereizkeria egitearen ondorioz, administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmoa izateagatik.

  5. Kapitulu honetako 5. atalean ezarritako baldintzaren bat arrazoirik gabe ez betetzeagatik.

  6. Kirol-jardueran ez jarraitzeagatik, goi-mailako kirolari deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

    1. Aurreko paragrafoko b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan adierazitako edozein arrazoirengatik goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera kentzeko, administrazio-espedientea eta ebazpen arrazoitua beharko dira. Espedientea kontraesaneko erara izapidetuko da, hau da, interesdunari entzunaldia emanez ebazpen-proposamena egin aurretik. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak ebatziko du espedientea agindu bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta interesdunari jakinaraziko zaio.

    2. Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera galtzeko arrazoia desagertzen denean, berriro eskatu daiteke aitorpen hori. Nolanahi ere, 1. paragrafoan adierazitako zehapenen ondorioz gertatu bada galera, ezin izango da beste eskaerarik egin harik eta zehapen horiek bertan behera gelditu arte.

      3. ATALA

      GOI-MAILAKO KIROLA LAGUNTZEKO ETA SUSTATZEKO NEURRIAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Euskadi Kirola Fundazioak euskal sektore publikoko fundazioak urtero deitutako bekak eta diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek; halaber, administrazio orokor horrek finantzatutako beste edozein beka eta laguntza eskuratzea ere izango dute.

  2. Beka eta diru-laguntza horien urteroko deialdian zehaztuko dira goi-mailako kirolean aritzen direnek halakoak eskuratzeko bete beharreko baldintzak, eta eskaerak egiteko eta onartzeko epeak eta prozedurak. Nolanahi ere, deialdi horien oinarrietan, erakunde deitzaileak aipatu beharko du profesionalak ez diren kirolariei lehentasuna emango zaiela. Kirolari profesionalaren kontzeptua zehazteko, Kirolari Profesionalen Lan-harreman berezia arautzen duen ekainaren 26ko 1006/1985 Errege Dekretuan ezarritako beteko da.

  3. Era berean, elbarritasun fisiko, psikiko, sentsorial edo mistoak izan eta euren egoerari dagozkion goi-mailako lehiaketetan aritzen diren kirolariek ere eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.

  4. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Euskadi Kirola Fundazioak kirol-emaitzak aintzat hartuta eskaintzen dituzten sariak ere eskuratu ahal izango dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek.

Dekretu honetan ezarritakoaren arabera kirolari bat goi-mailakoa dela aitortzeak berekin dakar onura eta salbuespen fiskalak aplikatzea, indarrean dauden zerga-araudietan ezarritakoari jarraiki.

  1. Unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloko eskumena duen sailak erraztasunak emango dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek ikasketak egin ditzaten, eta, bereziki, ikasketak entrenamenduen ordutegiekin nahiz lehiaketa ofizialetan parte hartzearekin bateragarri izan daitezen ahalbidetuko dute.

  2. Horretarako, unibertsitate-ikastegiek nahiz unibertsitateaz kanpokoek tutore akademikoak izendatuko dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileentzat. Laguntza akademikoa emateaz gain, tutore horiek bitartekariak izango dira dekretu honetan aipatzen diren ikasleen eta hezkuntza- edo unibertsitate-administrazioaren artean, eta bitartekaritza horren bidez erraztu egingo dute dekretu honetako edukiak, irakaskuntza-maila guztiekin lotutakoak, praktikan errespetatu eta betetzea.

  3. Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak ekintzak eta ekimenak sustatuko ditu eta beharrezko hitzarmenak eta protokoloak izenpetuko ditu hezkuntza-esparruko erakunde pribatu eta publikoekin, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile guztiek bateragarri egin ditzaten kirola eta jarduera akademikoa.

  1. Euskal Herriko Unibertsitateak irakaskuntza-maila bakoitzean eskaintzen dituen plazen ehuneko hiru eta, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizentziaturan edo Goi Mailako Tituluan, plazen ehuneko bost gordeko ditu Euskal Autonomia Erkidego goi-mailako kirolarientzat, betiere, gainerako baldintza akademiko orokorrak betetzen badituzte.

  2. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizentziaturako ikasketetan plaza lortzeko ezarritako proba eta kirol-betekizunei dagokienez, goi-mailako kirolariek ez dute euren kirol-modalitateko proba espezifikoa egin beharrik izango, eta euren espezialitatearekin lotutako kirol-baldintzak betetzetik salbuetsita egongo dira.

  3. Kirol-jarduera eta jarduera akademikoa bateragarri egiten laguntze aldera, unibertsitate-ikasketak egiten dituzten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek honako onura hauek baliatu ahal izango dituzte:

    1. Ordutegi, txanda edo talde egokiena aukeratzea, hain zuzen, klasera joatea eta kirola egitea bateragarri egiteko.

    2. Asistentzia-falten justifikazioa, nahitaezko irakastorduen ehuneko 25era arte, lehiaketa ofizialetan parte hartzeagatik, baldin eta dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatutako lehiaketak badira.

    3. Malgutasuna, azterketak egiteko egutegiari dagokionez, baldin eta azterketak lehiaketa ofizialekin bat badatoz eta lehiaketak dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatuta badaude.

  4. Unibertsitateek goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei arreta eta laguntza emateko programak garatu beharko dituzte, halakoei unibertsitate-ikasketak egiten laguntzeko, ikasketak entrenamenduekin eta goi-mailako kirol-jarduerekin bateragarri egiteko eta ikasle horiek gizartean, unibertsitatean eta lan-arloan erabat integratzeko.

  5. Aukera libreko kredituekiko baliokidetasunez, unibertsitateek ikasturte bakoitzeko 6 kreditu eskaini diezaiekete hala eskatzen duten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei.

  1. Kirol-jarduera eta jarduera akademikoa bateragarri egiten laguntze aldera, unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek honako onura hauek baliatu ahal izango dituzte:

    1. Ordutegi, txanda edo talde egokiena aukeratzea, hain zuzen, klasera joatea eta kirola egitea bateragarri egiteko.

    2. Asistentzia-falten justifikazioa, nahitaezko irakastorduen ehuneko 25era arte, lehiaketa ofizialetan parte hartzeagatik, baldin eta dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatutako lehiaketak badira.

    3. Malgutasuna, azterketak egiteko egutegiari dagokionez, baldin eta azterketak lehiaketa ofizialekin bat badatoz eta lehiaketak dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatuta badaude.

  2. Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek goi-mailako kirolari diren adingabeko ikasleentzat irakasle bat jarriko dute, tutore akademikoaren eginkizuna izango duena eta ikasle horien ikasketetan laguntza- eta segimendu-lana beteko duena; halaber, kirolarien guraso eta tutoreekin harremanetan egongo da etengabe. Dekretu honen 14. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den pertsona bera izan daiteke tutore akademiko hori.

  3. Goi-mailako kirolariek, halaber, eskubidea izango dute goi-mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat beste araudi batzuetan ezarritako onurak eskuratzeko.

  1. Kirol-teknikariaren titulua eskuratzeko ikasketak urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak araututakoak edo horiek ordezkatzen dituzten titulazioak egin nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolarientzat plazen ehuneko bost gordeko ditu ikasturte bakoitzean, Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloko eskumena duen sailak, betiere, kirolari horiek gainerako baldintza akademiko orokorrak betetzen badituzte (1363/2007 Errege Dekretua, erregimen bereziko kirol-irakaskuntzen ordenamendu orokorra ezartzen duena).

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren erregimen orokorreko nahiz erregimen bereziko kirol-irakaskuntzen edozein mailatan plaza lortzeko probarik eta kirol-baldintzarik eskatzen bada, goi-mailako kirolariek ez dute euren kirol-modalitateko proba espezifikoa egin beharrik izango, eta euren espezialitatearekin lotutako kirol-baldintzak betetzetik salbuetsita egongo dira.

  3. Kirol-jarduera eta jarduera akademikoa bateragarri egiten laguntze aldera, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan ezarritako kirol-teknikariaren titulua eskuratzeko ikasketak egiten dituzten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek honako onura hauek baliatu ahal izango dituzte:

    1. Ordutegi, txanda edo talde egokiena aukeratzea, hain zuzen, klasera joatea eta kirola egitea bateragarri egiteko.

    2. Asistentzia-falten justifikazioa, nahitaezko irakastorduen ehuneko 25era arte, lehiaketa ofizialetan parte hartzeagatik, baldin eta dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatutako lehiaketak badira.

    3. Malgutasuna, azterketak egiteko egutegiari dagokionez, baldin eta azterketak lehiaketa ofizialekin bat badatoz eta lehiaketak kasuan kasuko federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatuta badaude.

  4. Goi-mailako kirolariek, halaber, eskubidea izango dute goi-mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat beste araudi batzuetan ezarritako onurak eskuratzeko.

  1. Administrazio publiko guztiek goi-mailako kirolari-kalifikazioa aintzat hartuko dute, kasuan kasuko kirol-jarduerarekin lotutako plazak esleitzeko hautaketa-probetan nahiz jarduera horrekin lotutako lanpostuak betetzeko lehiaketetan, betiere, merezimendu espezifikoak baloratzea aurreikusita baldin badago.

  2. Zehazki, maisu-maistren kidegoetarako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetarako lehiaketa-oposizioetan, gorputz-hezkuntzaren espezialitatean, hartuko da aintzat goi-mailako kirolari izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek lehentasunezko eskubidea izango dute zenbait programa eta planetan parte hartzeko, zehazki, dekretu honetako III. kapituluan zehazten diren goi-mailako kirol-zentroek, administrazio publikoek nahiz euskal kirol-federazioek kirol-teknifikazioren eta prestakuntzaren inguruan lantzen dituzten programetan eta plan berezietan.

Eusko Jaurlaritzaren Teknika Hobekuntzarako Zentroak eskaintzen dituen aholkularitza eta kontrol biomedikoko eta teknikoko zerbitzuak erabili ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek, betiere, prozedura eta zentroak berak horretarako ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

  1. Aurreko artikuluetan adierazitakoez gain, goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek beste abantaila hauek izango dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-instalazio publikoak erabiltzeko lehentasuna, baldin eta erabilgarri badaude eta, betiere, araudi aplikagarriarekin bat etorriz.

    2. Goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen baldintzak hobetze aldera, erakunde pribatu eta publikoekin izenpetutako hitzarmen eta akordioen ondorioz, aurrerago ezarri daitezkeen beste abantaila batzuk.

Kirol-arloko eskumena duen sailburuak erakunde pribatu eta publikoekin hitzarmenak eta akordioak izenpetzea sustatuko du baldin eta beharrezko edo komenigarriak baldin badira, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei kapitulu honetan onartu zaizkien onurak hobeto betetzeko.

4. ATALA

GOI-MAILAKO KIROLARI, TEKNIKARI EDO EPAILEEN BETEBEHARRAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzea lehiaketa ofizialetan, eta euskal selekzioen deialdietara joatea, halakoetara deitua izanez gero.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko ikur bereizgarriak kasuan kasuko euskal federazioak kirolarientzat ezarritakoak eramatea, halakoak erabiltzea baimenduta dagoen lehiaketetan.

  3. Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzea oinarrizko kirola eta, oro har, kirol-jarduera sustatzeko proiektu eta kanpainetan, hala egiteko eskatzen zaien guztietan.

  4. Arloko organoek eskatutako dopin-kontrolak egitea, lehiaketa barruan zein kanpoan.

    1. Betebehar horiek justifikaziorik gabe ez betetzeak berekin ekar dezake goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera galtzea; horretarako, aurretik, dekretu honetako 11.2 artikuluan ezarritako administrazio-espedientea tramitatu beharko da.

      5. ATALA

      DEKLARAZIOA EGITEKO PROZEDURA

  1. Kirolari, teknikari edo epaileek goi-mailako deklarazioa eskuratu nahi badute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak; horretarako, dekretu honetako II., III. eta IV. eranskinetan jasotzen diren eskabide-ereduak bete beharko dituzte, hurrenez hurren. Eskabide bakoitzarekin batera, eranskinetan zehazten den jatorrizko agiriak aurkeztu behar dituzte; kirol-emaitzak eta sailkapenak egiaztatzeko, berriz, kirol-modalitate bakoitzari dagokion federazioak egindako jatorrizko ziurtagiria erantsiko da.

  2. Urte osoan zehar aurkeztu daitezke aurreko paragrafoan aipatutako eskabideak.

  1. Halaber, Euskal kirol-federazioek, interesdunek aurretik baimena emanda, kasuan kasuko kirol-modalitateetan goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera merezi duten lagunen zerrenda bat proposatu dezakete urtero, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzan. Zerrendarekin batera, eskaera horren oinarri diren arrazoiak eta kirol-emaitzak jasotzen dituen txostena aurkeztuko da.

  2. Euskal federazioek denboraldian behin eta edozein momentutan bidali dezakete aurreko paragrafoan aipatutako zerrenda.

  3. Euskal kirol-federazioek goi-mailako deklarazioa eskuratzeko eskatzen diren baldintza eta izapideen berri jakinaraziko diete aldiro euren kirolari, teknikari eta epaileei, eta, gainera, halakoen eskabideak izapidetzen lagundu behar dute, hala egiteko eskatzen badiete.

  1. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak (hurrengo artikuluan aipatzen denak) baloratuko ditu eskabide guztiak. Gutxienez, urtean bitan bilduko da batzorde hori, eta eskatzaileak goi-mailako kirolari, teknikari edo epaile deklaratzea onartzen duen ala ez ebatziko du; horretarako, dekretu honetan eta I. eranskinean ezarritako baldintzak zenbateraino betetzen dituzten eta egiaztatutako merezimenduak zein diren aztertuko du.

  2. Kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez, eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak egindako proposamenari jarraiki, onartuko du Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrenda. Zerrendak urtean bitan onartuko dira: bata maiatzean, eta azaroan bestea; interesdunei horren berri jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dira.

  3. Interesdunaren eskabidea ebazten duen edo ofiziozko prozedura amaitzen duen agindua jakinarazten den egunetik sartuko da indarrean kirolari, teknikari edo epaile bat goi-mailakoa dela adierazten duen deklarazioa; nolanahi ere, deklarazio hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar guztiak jakitun egon daitezen.

  4. Eskabideak izapidetzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako administrazio-prozedurari buruzko arauak aplikatuko dira; ebazteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da.

    6. ATALA

    GOI-MAILAKO KIROLAREN EBALUAZIO BATZORDEA

Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordea sortzen da, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzari atxikitako kide anitzeko organo gisa. Batzordearen osaera eta eginkizunak hurrengo artikuluetan zehazten dira.

  1. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeko kideak honako hauek izango dira:

    1. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuordetzako titularra; batzordeko lehendakaria izango da.

    2. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzako titularra.

    3. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzaren aholkularitza juridikoko arduraduna; idazkari jardungo du eta hitza eta botoa izango ditu.

    4. Euskal kirol-federazioen izenean, Euskadiko Kirol Federazioen Batasunak proposatutako pertsona bat; kirol-arloko eskumena duen saileko titularrak izendatuko du.

    5. Beste bi kide, kirol-arloan ospe handia duten lagunen artean aukeratutakoak eta euskal kirolaren egoera ondo ezagutzen dutenak; kirol-arloko eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu.

  2. Batzordea osatzerakoan, emakume- eta gizon-kopuru orekatuta egotea sustatuko da, betiere, goi-mailako kirolaren arloan kapazitate, gaitasun eta prestakuntza nahikoa badute.

  3. Aurreko ataleko d) eta e) idatz-zatietan aipatutako kideak lau urteko eperako izendatuko dira. Hala ere, epe hori bukatu aurretik utzi beharko dute kargua honako arrazoi hauek direla-eta:

    1. Eurek hala eskatuta.

    2. Ordezkatzen duten organo edo erakundeak proposatuta.

    3. Izendatu zituztenean zeukaten izaera galtzeagatik.

  4. Batzordeko kide izateak ez du eskubiderik ematen inolako ordainsaririk eskuratzeko, nahiz eta kideek dietak edo kalte-ordainak eskura ditzaketen, betiere, zerbitzua betetzeagatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuarekin eta indarrean dauden gainerako arauekin bat etorriz.

  1. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile izateko eskatzaileek aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa ebaluatzea.

    2. Zenbait kirolari, teknikari eta epaile proposatzea kirol-arloko eskumena duen saileko titularrari, goi-mailakoen zerrendan sartu ditzan.

    3. Dekretu honetako eranskinak aldatzeko proposatzea kirol-arloko eskumena duen saileko titularrari.

    4. Kirol-arloko eskumena duen saileko titularrak agintzen dion beste edozein eginkizun, betiere goi-mailako kirolarekin lotuta badago.

  2. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordea urtean bi aldiz bilduko da, gutxienez: bata lehenengo hiruhilekoan, eta bigarrenean bestea. Bilera horietan, aurreko sei hilabeteetan jasotako eskabideak ebaluatuko ditu. Nolanahi ere, egoki eta beharrezko irizten dion guztietan bildu ahal izango da.

  3. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak genero-ikuspegia hartuko du kontuan bere jarduera guztietan, eta bereziki, kirolirizpide teknikoak landu eta proposatzerakoan. Horrela, gizon eta emakumeen aukera-berdintasuna bermatuko da, dekretu honetan aipatutako onura eta eskubideak eskuratzeko garaian. Horretarako, kirol-arloko eskumena duen sailean berdintasun-politikak sustatu eta koordinatzen dituen administrazio-ataleko aholkulari adituen laguntza jasoko du Ebaluazio Batzordeak.

  4. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak kide anitzeko organo moduan jardungo du, printzipio demokratikoei jarraiki, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoetarako ezarritakoaren mende egongo da.

  1. Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroa Eusko Jaurlaritzaren administrazio-zerbitzu bat da eta kirol-arloko eskumena duen sailari atxikita dago. Zentroaren egitekoak honako hauek dira: EAEko federazioetako kirol-jardunari eta, bereziki, goi-mailako kirolari, eta dekretu honen arabera goi-mailako aitorpena jaso duten kirolari, teknikari eta epaileei aholkularitzak ematea eta ebaluazio eta kontrolak egitea, modu integralean.

  2. Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroak prestakuntza- eta teknifikazio-programak garatuko ditu kirol-federazioekin batera, eta gainera, honako eginkizun hauek izango ditu goi-mailako kirolaren arloan:

    1. Goi-mailako kirolari, teknikari edo epaileei aholkularitza eman, ebaluazioa egin eta kirol-segimendu tekniko eta biomedikoa egitea.

    2. Hurrengo artikuluan zehazten diren goi-mailako kirol-zentroak koordinatzea, halakoetan garatzekoak diren teknifikazio-programak gainbegiratuz eta aholkularitza emanez.

    3. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatearekin eta Kirolaren Euskal Eskolarekin etengabeko lankidetzan aritzea, kirolari aplikatutako zientzien gaineko prestakuntza, dokumentazio eta ikerketaren arloan.

    4. Goi-mailako kirolariak modu intentsiboan prestatzea, kontzentrazioak antolatuz.

    5. Eusko Jaurlaritzan kirolarloko eskumena duen sailak goi-mailako kirolaren arloan agintzen dion beste edozein eginkizun tekniko.

  1. Era berean, goi-mailako kirolariak prestatzeko, Eusko Jaurlaritzak goi-mailako beste kirol-zentro batzuk sortu eta abian jartzea sustatuko du, zuzenean edo entitate publiko eta pribatuekin hitzarmenak izenpetuz.

  2. Ezaugarri teknikoak kontuan hartuta, goi-mailako kirol-zentroak bi eratakoak izan daitezke:

    1. Goi Mailako Zentroak (GMZ): diziplina anitzeko kirol-instalazioak dira, titulartasun publiko edo pribatukoak; haien helburua kirol-errendimendua hobetzea da, kantitate eta kalitateko entrenamenduak egiteko baldintzarik onenak eskainiz goi-mailako kirolariei.

    2. Kirol Teknifikazio Zentroak (KTZ): titulartasun publiko edo pribatuko kirol-instalazioak dira, eta kirol-modalitate jakin batzuetarako entrenamendu-zentro izatea dute helburu; bertan, adin-taldeak eratuko dira kirol-emaitzen arabera, kasuan kasuko kirol-modalitatean prestakuntza intentsiboa lantzeko; helburu nagusia, kirolariak lehiaketa-maila gorenetara errazago ailegatu daitezen lortzea da.

  3. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez sailkatuko dira goi-mailako kirol-zentroak, betiere, dekretu honetan zehaztutako irizpideen arabera.

  1. Goi Mailako Zentroek (GMZ), hala sailkatuta egoteko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interes orokorrekoak diren kirol-instalazioak izatea.

    2. Diziplina anitzeko kirol-instalazioak izatea, honako hauek barne hartzen dituztenak: lehen mailako kirol-ekipamenduak, baliabide materialak, pedagogikoak eta giza baliabideak.

    3. Kirolarientzako egoitzak izatea, zaratarik gabeko inguruetan eta kirol-eremu eta ikastetxeetatik hurbil; bertan, gela zabalak eta argi naturala izango dituzte; halaber, ikasteko eta elkartzeko gelak egongo dira.

    4. Kirol-talde tekniko kualifikatu bat izatea; bertan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura, edo titulazio akademiko baliokidea, duen pertsona bat arituko da, gutxienez; zentroak eskaintzen dituen kirol-modalitateetan aditua izan beharko du pertsona horrek.

    5. Kirol-zerbitzu mediko bat izatea; zerbitzu horren egitekoa lesio eta gaixotasunak prebenitu eta sendatzea izango da, bai eta ahaleginak egitera berregokitzen laguntzea ere.

    6. Zientzia eta ikerketako departamentu bat izatea, entrenatzaileei eta kirolariei euren helburuak lortzen laguntzeko.

    7. Nortasun juridiko publiko edo pribatua duen entitate batek kudeatutakoak izatea; entitateak beharrezko administrazio-zerbitzuak jarriko ditu zentroaren esku, lehenago aipatutako zerbitzuak behar bezala kudeatzeko.

  2. Kirol Teknifikazio Zentroek (KTZ), hala sailkatuta egoteko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interes orokorrekoak diren kirol-instalazioak izatea.

    2. Kirol-instalazio espezifiko eta egokiak izatea, kasuan kasuko kirola egiteko.

    3. Kirolarientzako egoitza izatea ez da ezinbesteko baldintza. Nolanahi ere, halakorik izan ezean, egoitza bat bilatu beharko diete kirolariei hurbil dagoen zentro batean.

    4. Kirol-talde tekniko kualifikatu bat izatea; taldeko burua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura, edo titulazio akademiko baliokidea, duen pertsona bat izango da; zentroak lantzen duen kirol-modalitate nagusian aditua izan beharko du pertsona horrek.

    5. Kirol-zerbitzu mediko bat izatea; zerbitzu horren egitekoa lesio eta gaixotasunak prebenitu eta sendatzea izango da, bai eta ahaleginak egitera berregokitzen laguntzea ere.

    6. Zentroa behar bezala kudeatzeko beharrezko administrazio-zerbitzuak izatea.

  1. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez egingo da goi-mailako kirol-zentroen sailkapena, betiere, jarraian zehazten den sailkapen-prozedura izapidetu ondoren.

  2. Kirol-instalazioaren titularrak eskatuta hasiko da sailkapen-prozedura; eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzara zuzendutako idatzia; bertan, kirol-zentroaren entitate titularra zein den azaldu beharko da, eta entitate horrek sailkapen horretan sartzeko interesa duela adierazi.

    2. Lur-sailen eta instalazioen kokalekuaren planoa, eta horien gaineko titulartasuna egiaztatzen duten agiri ofizialak.

    3. Zentroaren antolamendu funtzionala eta helburuak jasotzen dituen azalpen-txostena.

    4. Kirol-erabilerari buruzko plangintza. Aurreikuspenen arabera, zentroaren erabiltzaile diren edo izan daitezkeen goi-mailako kirolarien zerrenda.

    5. Zentroak dituen kirol-instalazioen eta zerbitzuen inguruko xehetasunak, 32. artikuluan adierazitakoaren arabera.

    6. Ustiapen- eta inbertsio-aurrekontua, uneko urtekoari dagokiona.

    7. Zentroak egoki iritzitako beste edozein argibide.

  3. Eskabidea jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak egoki iritzitako agiri eta argibide gehigarriak eta osagarriak aurkezteko eskatu diezaioke zentroari.

  4. Goi-mailako kirol-zentroen sailkapen-espedientea, gehienez, 6 hilabeteko epean ebatziko da, eta izapidetze-prozeduran Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa beteko da.

  1. Kirol-zentro bat goi-mailakotzat jotzen duen deklarazioa interesdunari jakinaraziko zaio eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten; deklarazioaren indarraldia urtebetekoa izango da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.

  2. Deklarazio hori beste urtebeterako luzatu daiteke urtero, pertsona edo entitate interesdunak hala eskatuta, eta epemugarik gabe. Luzatzeko eskabidea jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak kirol-auditoria bat egingo du (erregelamendu bidez zehaztuko da auditoria horren edukia eta eragina); behin auditoria gaindituta, deklarazioa indarrean egongo da beste urtebetez.

  1. Goi-mailako kirol-zentroek goi-mailako kirolarien maila hobetzeko teknifikazio-planak eta entrenamendu-plan bereziak prestatuko dituzte,; horretarako, kirol-federazioen laguntza izango dute. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak baimendu beharko ditu plan eta programa horiek, eta sail horrek finantzatutakoak izan daitezke, erabat edo zatia batean.

  2. Kirol-zentroak goi-mailakoak direla aitortzeak baldintza hau dakar berekin: halako zentroek etengabeko komunikazio-bideak eta lankidetza-harremanak finkatu behar dituzte, bai Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroarekin (dekretu honen 30. artikuluan ezarritako moduan), bai Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzarekin; horren helburua, EAEn, kirol-maila gorenera iristeko prestakuntza-sistema koordinatu bat sortzen laguntzea da.

  3. Aurreko paragrafoan aipatutakoez gain, goi-mailako kirol-zentroek bestelako kirol-jarduera osagarriak garatu ditzakete.

  1. Goi-mailako kirola sustatzeko eskumenez baliatuta, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren goi-mailako kirol-ekitaldi eta lehiaketak babestu eta finantzatuko ditu; alde horretatik, lehentasuna emango die, gehien bat goi-mailako euskal kirolariek parte hartzen dute ekitaldi eta lehiaketei.

  2. Goi-mailako kirol-ekitalditzat hartzen da kirol-egutegi ofizialetan sartuta dagoen nazioarteko lehiaketa oro, baldin eta nazioarteko kirol-federazio eskudunak edo dagokion nazioarteko liga profesionalak baimenduta, gainbegiratuta eta arbitratuta badago.

Aurreko artikuluan aipatutako goi-mailako kirol-ekitaldi eta -lehiaketak sustatzeko diru-laguntza publikoak emateko oinarriak urtero argitaratuko dira, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez.

  1. Eusko Jaurlaritzak laguntza eta finantzazioa emango du, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirolean jarduteko kirol-azpiegitura egokiak eraiki eta mantentzeko; alde horretatik, lehentasuna emango die, gehien bat goi-mailako euskal kirolariek erabiltzen dituzten azpiegiturei.

  2. Eusko Jaurlaritzak beharrezko hitzarmenak izenpetu ditzake entitate publiko eta pribatuekin, goi-mailako kirol-azpiegiturak sustatu eta hobetzeko neurriak gauzatzeko.

Lehenengoa. Kirolariak goi-mailakoak direla deklaratzea euskal pilotan, aulki finkoko arraunean eta herri-kiroletan.

Euskal pilotako, aulki finkoko arrauneko eta herri-kiroletako modalitateetako kirolari, teknikari eta epaileek goi-mailakoak direla adierazten duen deklarazioa eskatu ahal izango dute, baldin eta euren modalitateetan kirol-bikaintasunaren maila lortu badute eta behar besteko kirol-emaitzak egiaztatzen badituzte. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak ebaluatuko ditu aurkeztutako merezimenduak eta, goi-mailako kirolariei eskatzen zaizkien kirol-bikaintasunaren irizpideak betetzen diren ala ez aztertuta, eskabideak onartzea edo ukatzea proposatuko du. Nolanahi ere, Euskal Herriko kirolaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, eskatzaileek ez dute zertan zorrotz bete, kirol-emaitzei buruz dekretu honetako I. eranskinean ezarritako irizpideak.

Euskal pilotako, aulki finkoko arrauneko eta herri-kiroletako kirolari, teknikari edo epaile bat goi-mailakoa dela deklaratzeko, dekretu honetan ezarritakoa beteko da honako hauei dagokienez: eskaera-prozedura, izapidetzea, argitaratzea, deklarazioaren ondorioak eta goi-mailako izaera galtzea.

Bigarrena. Kirolariak goi-mailakoak direla deklaratzea, araututako lehiaketa ofizialik ez daukaten kiroletan edo kirol-modalitateetan.

Araututako lehiaketa ofizialik ez daukaten kiroletako kirolari eta teknikariek kirolbikaintasunaren maila lortzen badute, goi-mailako deklarazioa eskuratu ahal izango dute, dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako; horretarako, dekretu honetan eskatzen diren gainerako baldintzak bete, eskaera arrazoitua egin eta kirol-emaitzak egiaztatu beharko dituzte. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak ebaluatuko ditu aurkeztutako merezimenduak eta, goi-mailako kirolariei eskatzen zaizkien kirol-bikaintasunaren irizpideak betetzen diren ala ez aztertuta, eskabideak onartzea edo ukatzea proposatuko du.

Araututako lehiaketa ofizialik gabeko kiroletako kirolariak eta teknikariak goi-mailakoak direla deklaratzeko, dekretu honetan ezarritakoa beteko da honako hauei dagokienez: eskaera-prozedura, izapidetzea, argitaratzea, deklarazioaren ondorioak eta goi-mailako izaera galtzea.

Hirugarrena. Goi-mailako kirol-azpiegituren zentsua.

Dekretu honetako 38. artikuluan ezarritako sustapen-jarduera errazte aldera, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak kirol-modalitate bakoitzean goi-mailako lehiaketak egiteko egokiak diren kirol-azpiegituren zentsu bat egingo du, urtebeteko epean, dekretu hau argitaratu den egunetik hasita.

Behin lan hori bukatuta, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak zentsu horri buruzko balorazio-txosten bat egingo du eta, bertan, laguntza-neurriak hartzea proposatu ahal izango du, hain zuzen ere, egun dauden azpiegiturak hobetu edo egokitzeko, edo, hala behar izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat estrategikotzat jotzen diren azpiegitura berriak eraikitzeko.

Lehenengoa. Baimenak.

  1. Kirol-arloko eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta ezartzeko behar diren xedapenak eman eta neurri egokiak hartzeko.

  2. Halaber, kirol-arloko eskumena duen sailburuari baimena ematen zaio dekretu honetako I. eranskinean adierazten diren kirol-irizpide teknikoak aldatzeko, betiere, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez eta kirolaren eta teknikaren bilakaerak hala eskatzen badu.

  3. Bereziki, kirol-arloko eskumena duen sailburuari baimena ematen zaio Euskadi Kirola Fundazioarekin akordioak eta hitzarmenak izenpetzeko, zertarako eta, fundazio horrek, goi-mailako kirola sustatzen jarduten duen euskal sektore publikoko fundazioa den aldetik, goi-mailako kirola lagundu eta sustatzeko dekretu honetan ezarritako eginkizunak eta planak gauzatu ditzan, administrazioak horretarako eskuordetuta; nolanahi ere, zenbait ahalmen, euren izaera dela-eta, ezin izango dira eskuordetu.

    Bigarrena. Indarrean jartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 20an.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

    Kulturako sailburua,

    MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko kirolari bat goi-mailakoa dela deklaratzeko, interesdunak Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aurrean egiaztatu beharra dauka, ondoko taulan adierazten diren sailkapenak berdindu edo hobetzen dituen kirol-emaitza bat gutxienez lortu izana, eskaera egin duen urtean edo aurrekoan:

A taldea B taldea C taldea D taldea

Banaka Taldeka Banaka Taldeka Banaka Taldeka Banaka Taldeka

Olinpiar Jokoak / Paralinpiar Jokoak Parte hartzea Parte hartzea -- -- -- -- 3 3

Munduko txapelketa (1) 32 Parte hartzea 16 8 16 8 3 3

Europako txapelketa (2) 16 Parte hartzea 8 4 8 4 3 3

Munduko sailkapena (3) 20 -- 15 -- 8 -- -- --

Nazioarteko beste lehiaketa batzuk (4) Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak baloratuko ditu horrelako lehiaketetan egiaztatutako emaitzak

Oharra: A, B, C eta D taldeak bat datoz dekretu honetako 5. artikuluan goi-mailako kirolariak sailkatzeko ezarritako taldeekin.

Taulari buruzko oharrak:

Ebaluazio Batzordeak, munduko txapelketa batean lortutako emaitza baloratu dezan, txapelketak forma-betekizun hauek guztiak bete behar baditu: a) Nazioarteko federazio batek antolatukoa izatea; b) Gutxienez 20 lehiakidek parte hartzea; c) Gutxienez 10 herrialdek ordezkaritza izatea; d) Gutxienez 3 kontinenteren ordezkariek parte hartzea (irizpide hau ez da kontuan hartuko taulako D taldeari dagozkion lehiaketetan).

Paragrafo honetan ezarritako baldintzak (1) ez zaizkie aplikatuko munduko txapelketetan lortutako emaitzei, baldin eta olinpiar programan sartuta dauden kirol-modalitateetan lortutakoak badira.

Ebaluazio Batzordeak, Europako txapelketa batean lortutako emaitza baloratu dezan, txapelketak forma-betekizun hauek guztiak bete behar baditu: a) Europako edo nazioarteko federazio batek antolatukoa izatea; b) Gutxienez 15 lehiakidek parte hartzea; c) Gutxienez 6 herrialdek ordezkaritza izatea (irizpide hau ez da kontuan hartuko taulako D taldeari dagozkion lehiaketetan).

Era berean, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak aintzat hartuko ditu nazioarteko federazioek argitara ematen dituzten sailkapen edo ranking ofizialak, betiere, taulan adierazitakoari jarraiki.

Zenbait kiroletan kirol-bikaintasuna egiaztatu daiteke, aurretik aipatutakoez bestelako kirol-lehiaketetan lortutako emaitzak aurkeztuta, esaterako: Frantziako Tourrean, Eskiko Munduko Kopan, Europako Surf Zirkuitu Profesionalean eta abarrean; halakoen balorazioa egiteko, Ebaluazio Batzordeak kirol-emaitzaren garrantzia hartuko du aintzat, eta, ahal den kasuetan, eranskin honetako taulan adierazitako emaitzak erabiliko ditu irizpide konparatibo gisa.

Datu pertsonalak:

Izen-abizenak:

Gizonezkoa: Emakumezkoa:

NAN zenbakia: (1)

Jaioteguna:

Helbidea (2):

Ba al dauka euskal federazioren baten lizentziariK? (3) (BAI ala EZ)

Eskabidea egiten den urtean edo aurrekoan lortutako kirol-emaitzarik nabarmenena

Lehiaketaren izena:

Eguna:

Tokia:

Kirol-espezialitatea:

Zein kategoriatan lehiatu zen:

Sailkapen-postua:(4)

Beste kirol-emaitza nabarmen batzuk:

I)

II)

III)

IV)

V)

VI)

VII)

VIII)

Oharrak:

(1) NANaren kopia soila aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(2) Errolda-ziurtagiria aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(3) Euskal federazioaren lizentziaren kopia soila aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(4) Kirolariak lortutako emaitza egiaztatzeko, dagokion kirol-federazioak egindako jatorrizko ziurtagiria aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

Datu pertsonalak:

Izen-abizenak:

Gizonezkoa: Emakumezkoa:

NAN zenbakia: (1)

Helbidea (2):

Teknikariaren titulazio ofiziala (3):

Ba al dauka euskal federazioren baten lizentziarik? (4): (BAI ala EZ)

Zuzendu edo entrenatzen dituen kirolarien izen-abizenak (5)

I)

II)

III)

IV)

V)

VI)

VII)

VIII)

IX)

X)

Oharrak:

(1) NANaren kopia soila aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(2) Errolda-ziurtagiria aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(3) Tituluaren kopia soila aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(4) Euskal federazioaren lizentziaren kopia soila aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(5) Zerrendan aipatzen diren kirolari guztiek izenpetutako jatorrizko zinpeko adierazpena aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

Datu pertsonalak:

Izen-abizenak:

Gizonezkoa: Emakumezkoa:

NAN zenbakia: (1)

Jaioteguna:

Helbidea (2):

Ba al dauka euskal federazioren baten lizentziarik? (3) (BAI ala EZ)

Epaileak nazioarteko maila aitortua izatea:

Kirol-espezialitatea:

Epailearen deitura:

Epaileak maila hori duela egiaztatzen duen nazioarteko federazioa:(4)

Eskabidea egiten den urtean edo aurrekoan, epaileak jardun duen lehiaketa garrantzitsuenak:

I)

II)

III)

IV)

V)

VI)

VII)

VIII)

Oharrak:

(1) NANaren kopia soila aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(2) Errolda-ziurtagiria aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(3) Euskal federazioaren lizentziaren kopia soila aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

(4) Nazioarteko federazioak egindako jatorrizko ziurtagiria aurkeztu behar da eskabide honekin batera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (30)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.