Euskal Baserriaren Ekomuseoa
Euskal Baserriaren Ekomuseoa Artean kokatzen da, N-240 (Bilbo-Vitoria-Gasteiz) errepidearen 26 Km.-an.
Eraikina, XVI. mendeko amaieraren tankerako ur bitarako baserri bat da, garai hartan, etxebizitza-mota honetan gehien erabiltzen zen materiala haritzako zura zelarik.
Barrukaldean, behetxean taberna-denda bat dago, lehen solairuan gure baserritarren bizitza, ohitura eta lanaren ikuspegi osoa, sukaldaritza, logelak, herri-medikuntza, artilea, kirrua, zurgintza, ganbara, sagardo-txakolia ... dagoela, espazio ezberdinetan banatuta.
Kanpoaldea, nekazaritza, uzta eta garraioko lanabes mota guztiak daudeneko loragune bat da.
Ekomuseo honek, gure arbasoei omenaldia eskainiz, izan zuten jakituria, jasan zuten nekea eta egin zuten lana jendaurreratu nahi ditu, mendeetan zehar, gure herriaren aberastasun eta kulturaren kimua den euskal baserria erakunde buruaskea egiten jakin zutelako.
Helbidea:
Herriko Plaza
48142 Artea
Web: euskalbaserria.com
Ordutegia:
Astelehenak eta asteazkenak: 10:30etatik 13:45etara
Ostiralak: 13:30etatik 13:45etara eta 17:00etatik 19:00etara
Igandeak eta jaiegunak: 11:00etatik 13:00etara
Harrera:
ordianpekoa