Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa

Eraketa:

Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen ildotik sortu zen, arlo horretako ekintzen ardatza izateko. Autonomia Estatutuan eta Ekonomia Itunean* beraietan aipatzen dira koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetza fiskala euskal zerga-sistemaren printzipio gisa, lurralde historikoetako erakundeek horrela joka dezaten, Eusko Legebiltzarrak horren inguruan ematen dituen arauei jarraiki.

Osakera:

Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari, eta foru aldundietatik ordezkari bana.

Eginkizunak:

Foru aldundiek harmonizazio, koordinazio eta lankidetza bidez burutu ditzatela eskumeneko lanak, zerga-kudeaketa hobetzeari begira.
Era berean, txostenak egitea du eginkizun, zerga-arloko foru xedapenei buruzkoak, kontsulta lotesleei buruzkoak, eta erkidegoko zein foru-erakundeek azaltzen duten zerga-arloko beste edozein gairi buruzkoak

Organoak burutzen dituen beste jarduera batzuk

Argitalpenak:

  • Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratua 2015, hor euskal ogasunen jarduerari buruzko argibideak ematen dira jakiteraa.
  • Zergak 54 zk., "Gaceta Tributaria del País Vasco", lau hilik behin argitaratzen da, zerga-arloko informazioa eta prestakuntza zabaltzen da, batez ere Euskadiko lurralde-eremuari begira.

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa

Gaztelako Atea 1501007 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 01 67 70
Fax. 945 01 67 71
E-mail: hac-tributos@euskadi.eus  

EZKO akordioak:

D. bilera Zk. bilera Akordioak ZZUU Akordioak
2017/01/26 2017/01 (PDF 88 KB) (PDF 54 KB)
2017/02/23 2017/02 (PDF 83 KB) (PDF 57 KB)
2017/03/30 2017/03 (PDF 73 KB) (PDF 57 KB)
2017/05/09 2017/04 (PDF 74 KB) (PDF 58 KB)
2017/10/20 2017/05 (PDF 126 KB) (PDF 58 KB)
2017/11/24 2017/06 (PDF 105 KB) (PDF 71 KB)
2017/12/21 2017/07 (PDF 135 KB) (PDF 70 KB)