Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa

Eraketa:

Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen ildotik sortu zen, arlo horretako ekintzen ardatza izateko. Autonomia Estatutuan eta Ekonomia Itunean beraietan aipatzen dira koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetza fiskala euskal zerga-sistemaren printzipio gisa, lurralde historikoetako erakundeek horrela joka dezaten, Eusko Legebiltzarrak horren inguruan ematen dituen arauei jarraiki.

Osakera:

Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari, eta foru aldundietatik ordezkari bana.

Eginkizunak:

Foru aldundiek harmonizazio, koordinazio eta lankidetza bidez burutu ditzatela eskumeneko lanak, zerga-kudeaketa hobetzeari begira.
Era berean, txostenak egitea du eginkizun, zerga-arloko foru xedapenei buruzkoak, kontsulta lotesleei buruzkoak, eta erkidegoko zein foru-erakundeek azaltzen duten zerga-arloko beste edozein gairi buruzkoak

Organoak burutzen dituen beste jarduera batzuk

Argitalpenak:

  • Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratua, hor euskal ogasunen jarduerari buruzko argibideak ematen dira jakiteraa.
  • Zergak, Zergak aldizkaria 1993tik argitaratzen du Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak (EZKO), eta fiskalitatearekin lotutako gaiak jorratzen ditu nagusiki, Euskadiko fiskalitatera bereziki bideratuta.
  • EI (testu bateratua), Ekonomia Itunaren eta Kupoa zehazteko Metodologiaren hirueleko bertsioa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ingelesezko azalpen didaktikoa eta bere euskarazko eta gaztelaniazko terminologia baliokidea duen Ekonomia Itunari buruzko terminoen Glosarioarekin osatua. Euskarazko bertsioa IZOk itzulitako bertsio harmonizatua da, Alberto Atxabal Radak, Zuzenbidean Dr. eta Deustuko unibertsitateko Finantza eta Zerga zuzenbideko irakasle titularrak, gainbegiratutakoa. Terminoen glosarioa (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)gaian aitortutako lan-eskarmentua duen Gemma Martínez Barbarak, Bizkaiko Foru Ogasuneko Zerga Politikako zerbitzuburuak, egin du. 

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa

Gaztelako Atea 1501007 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 01 67 70
Fax. 945 01 67 71
E-mail: hac-tributos@euskadi.eus