Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1988. urteko Literatura Sariak

portada libro

Iñigo Aranbarri Alberdi
Poesiako akzesita
Dordokak eta elurrak

Iñigo Aranbarri Alberd

63ko irailen jaio nintzen, Azkoitian. Harrez gerokoak, nola esan. Dortoken ibilbideak mapen azaletan seinalatzen eman ditut egunak, urteak. Elurra zer den kanta zaharren bitartez ikasi dut.

"Dordokak eta Elurrak" nere bigarren poema liburua da. "Jonas Poisson" izan zen estrainekoa, 86ko negu bedatsean aterea. Ez dut uste izkribatuko nukeenik.

"Dordoka" hitza hapaxa izan daiteke, ez dakit. "Dortoka" da erabilia. Apo harmatua Laburdiko marinelen mintzairan. Apoarmatuak, hegaztiak, bestiarioak. Larrazkenak, neguak, ukatuak, bedatsak. Maite ditudan irakurketak, koadroak, grabatuak. Itsasoak, gartzelak, zoroetxeak, amapolak, memoriak. Izugarria da memoria galtzea.