Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1987. urteko Literatura Sariak


portada libro

La carcel de las palabras
Jesús Manuel de Miguel Rodríguez
"Unamuno" saiakera-saria

La carcel de las palabras. Laburpena

Azkenaldi honetan hitzek heriotza eragiten dute. Hitzen bidez botoa eman eta esplotatu egiten da, askatu eta espetxeratu, komunikatu eta eskomunikatu, motibatu eta aspertu. Dirudienez, arrazionaltasunak -XX. mendean patentatuak- burdinazko kaiola sozial batera eraman gaitu, "hitzen benetako gartzela" batera.

Liburu honek hizkuntzak gizarte-desberdintasunak sorrarazten eta iraunarazten duen modua aztertzen du. Bi egileok bi diziplina osagarri aurkezten dituzte: "Soziologia" eta "Hizkuntzalaritza". Liburuki honetan bi zientzia horiek konbinatzen dira gizarte-desberdintasunen eta hizkuntza-aldaketen arteko erlazioak ondoen azaltzen dituzten hiru faktore aztertzeko: "gizarte-klaseak, generoak"(gizon/emakume), eta "adinak" (haurtzaroa eta helduaroa alderatuz). Hasieran, ibilbide azkar bat egiten du hizkuntzalaritza klasikotik hasi eta hizkuntzaren soziologia modernoraino. Horrez gain, hizkuntzari eta gizarte-desberdintasunei buruzko teoriak eztabaidatzen ditu. Bukaeran, ideia berritzaile batzuk aurkezten ditu etorkizuneko gizartearen hizkuntza-plangintzari buruz. Liburuaren tonua garratza eta argia da, zehatza eta adibidez betea. Ohar bibliografikoak baliagarriak dira edonork Hizkuntzalaritzaren eta Soziologiaren arteko muga oparoan aurrera jarraitu ahal izateko.

Liburu honek lehenengo saria lortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Saiakera Sarian, hain zuzen ere 1987ko "Euskadi Literatur Sariak Gaztelaniaz" deialdian.