Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Time aldizkariak Chillida Leku aipatzen du munduko 100 leku hoberenen artean

Ezagutu Euskadi

Berriak

Time aldizkariak Chillida Leku aipatzen du munduko 100 leku hoberenen artean

  • Chillida Leku Museoa
    Chillida Leku Museoa
2019/09/02

Time aldizkariak Chillida Leku aipatzen du munduko 100 leku hoberenen artean

Zerrenda osatzen da bisitariek leku horietan izaten dituzten sentsazioen arabera, batez ere, ohiz kanpoko toki batekin topatu direlako sentsazioa izaten dutenean

TIME aldizkariak Hernaniko Chillida Leku Museoa munduko 100 leku hoberenen zerrendan kokatu du 2019. urtean. Eduardo Chillidak bere artelanentzako egokitutako Hernaniko Zabalaga baserria, 2019. urtean berriz irekia, “bisitatzeko” kategoriaren barruan sartu du, beste hainbat espazio kulturalekin batera; esaterako: Dakarreko Beltzen Zibilizazio Museoa, Calgaryko Liburutegi Zentrala edo Tokioko Mori Building Digital Art Museoa. 

 

Aldizkariak Chillida Lekuren lorategiak nabarmentzen ditu; izan ere, horietatik pasea daiteke bertan finkatuta dauden 40 piezak edota erakusketa berriak ikusi ahal izateko.

 

Munduko leku hoberenen zerrenda osatzeko, TIMEk eskatu die mundu osoan sakabanatuta dituen bere editore eta korrespontsalei museo, parke, jatetxe eta hotel gailenak proposatzeko ondoren zenbait alderdiren arabera ebaluatu ahal izateko, besteak beste: kalitatea, originaltasuna, jasangarritasuna, berrikuntza eta eragina.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea