Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Santa Maria Katedralak 2019ko Europako Arkeologia Ondarearen Saria jaso du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Santa Maria Katedralak 2019ko Europako Arkeologia Ondarearen Saria jaso du

  • Irekita obrengatik
    Irekita obrengatik
2019/09/05

Santa Maria Katedralak 2019ko Europako Arkeologia Ondarearen Saria jaso du

Sariak “ondarea lantzeko modu berria eta hunkigarria” gizartearen esku jartzeagatik egindako lanari gorazarre egiten dio 

Gasteizko Santa María Katedrala Fundazioak Arkeologoen Europako Elkarteak ematen duen 2019ko Europako Arkeologia Ondarearen Saria jaso du, “bikaintasun zientifikoa eta proiektuak epe luzera dituen emaitzen ondorioz, baita hiri kudeaketa, turismo eta lurralde berriztatze politika arloetan izan duen eragiagatik ere”.

 

Gazteiztarrentzako Katedral Zaharra bezala ezaguna den eraikinaren berriztatze lanak saritzerako orduan, hainbat faktore azpimarratu ditu Arkeologoen Europako Elkarteak:

 

  • Ondarearen babesa eta kontserbazioa
  • Zaharberritze Plan Zuzendariaren izaera berritzailea
  • Inguruko hiri eta gizarte ingurunea berreskuratu izana
  • Vitoria-Gasteizko hiriaren eta bere jatorriaren ezagutza historikoa ahalbidetu duen ikerketa
  • "Irekita obrengatik" ekimenaren ikuspegi paregabea, bisitariei zaharberritze lanak eta denboran zehar izan duten bilakaera zuzenean ikusteko aukera eman diena.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea