Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Munduko 50 jatetxe onenetako bost Euskadin daude

  •  The World’s 50 Best Restaurants
    The World’s 50 Best Restaurants
2019/06/28

Munduko 50 jatetxe onenetako bost Euskadin daude

Axpeko (Atxondo) Asador Etxebarri jatetxeen munduko sailkapeneko hirugarren postura igo da

Atxondoko Axpe auzoko Asador Etxebarri munduko jatetxe onenen podiumean sartu da. Horixe jakinarazi zuten ekainaren 25ean Singapurren egin zen ekitaldian. Víctor Arginzoniz chefak zuzentzen duen erretegia munduko hirugarren jatetxe onena izendatu dute, Frantziako Mirazur eta Danimarkako Noma jatetxeen atzetik.

 

Euskal gastronomia zorioneko dago. Izan ere, World’s 50 Best sarien hemezortzigarren edizioko protagonista handietako bat izan da. Etxebarrirekin batera, euskal sukaldaritzako beste lau handik lortu dute hautatuen zerrendan sartzea: Andoni Luis Adurizen Mugaritz, zazpigarren postuan; Eneko Atxaren Azurmendi, hamalaugarren postuan; Aitor Arregiren Elkano, hogeita hamargarren postuan; eta Josean Alijaren Nerua, hogeita hamabigarren postuan.

 

Gainera, Azurmendik aipamen berezia jaso du aurreko ediziotik zerrendan gorakada handiena izan duen jatetxea izategatik, 43. postutik 14. postura jauzi egin baitu

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea