Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadiko lehenengo topaketa enogastronomiko jasangarria

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadiko lehenengo topaketa enogastronomiko jasangarria

  • Laguardia
    Laguardia
2017/07/05
Euskadiko lehenengo topaketa enogastronomiko jasangarria
"Bio" zigilua ardogintzara ere iritsi da eta horren erakusgarri izango da Guardian egingo den hitzordu enogastronomikoa. Ekitaldi horretan, Arabako Errioxak arlo enoturistikoan duen lekua berretsiko du.

Ardoaren ibilbideak aurkeztutako ekitaldian hainbat stand jarriko dira hiriko hainbat puntu adierazgarritan. Musikaz girotuko gune horietan produktu gastronomikoak salduko dira eta Arabako Errioxako ardoak eta produktuak dastatzeko txokoak ere izango dira. Gainera, turismo bulego bat ere jarriko da, inguruetako eskaintza nabarmenen berri emateko. Azkenik, koktel bat egingo da ilunabarrean begiratoki panoramiko batean, eskualdeak eskaintzen dituen ikuspegi magikoez gozatzeko. Ekitaldiaren ardatza filosofia jasangarria izango da; hortaz, produktu guztiak eko, bio edo kilometro 0 izango dira. Izan ere, Arabako Errioxa Biosphere nazioarteko ziurtagiria lortzeko bidean da. Ziurtagiri horrek leku bat turistikoki jasangarria dela aitortzen du, ez masifikatutzat nabarmentzen du, eta "green" funtsa duela eta bizilagunen eta bisitarien artean bizikidetza erabatekoa dela adierazten du. Hasiera batean, ekitaldiak turismoko profesionalak hartuko ditu, baina aurrerago, zehatz-mehatz, uztailaren 22an, publiko guztiarentzat irekiko da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea