Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadik Michelin izar berriekin distira egiten du

  • Azurmendi
    Azurmendi
2017/11/27
Euskadik Michelin izar berriekin distira egiten du
Donostiako "Amelia" eta Eneko Atxa chefaren "Eneko" jatetxeek lehenengo izarra lortu dute, eta gainerako euskal jatetxeek eutsi egin diete zituztenei.

Michelin izar txalotuak munduko gastronomiaren aitortza handienetako bat dira eta euskal sukaldaritza goratzen igotzen jarraitzen dute. Oraingoan, Donostiako Amelia jatetxea, Paulo Airaudo chef argentinarrarena, eta Eneko jatetxea, hiru izar dituen Eneko Atxarena, sartu dira Olinpo gastronomikoan, Tenerifen egin den ekitaldian iragarri den moduan. Chef bizkaitarrak, bere erroetara hertsiki loturik jarraitzeko asmoz, Eneko jatetxean bederatzi plateren menu bat eskaintzen du, "Sutan" izeneko filosofiarekin zuzenean prestatuak. Menuak 70 euro inguru balio ditu. Bestalde, Airaudok "iraultza ekarri du Donostiara bere proposamenarekin eta txoko bat egin du plaza zail honetan", azaldu dute Michelin Gidako arduradunek. Beste euskal jatetxe batzuek aurreko edizioetako bizitasun berarekin jarraitzen dute dirdiraka. Atxaren Azurmendi, Arzak, Subijanaren Akelarre eta Martin Berasategui jatetxeek zituzten izarrei eutsi diete; are gehiago, Berasateguiren eta Eneko Atxaren taldeek 7 eta 4 izar dituzte, hurrenez hurren. Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxeak bi izarrekin jarraitzen du. Azkenik, 17 euskal jatetxek dute izar bat. Bizkaian, Eneko iritsi berria gehitu zaie hauei: Boroa, Etxanobe, Nerua-Guggenheim, Zortxiko, Mina, Etxebarri, Zarate eta Andra Mari. Gipuzkoan, Amelia jatetxe hauen taldera gehitu da: Miramon Arbelaitz, Kokotxa, Mirador Ulía, Alameda eta Zuberoa. Araban, berriz, El Marqués de Riscal eta Zaldiaran jatetxeek jarraitzen dute ahogozoa uzten.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea