Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Espainiako Vuelta Euskadira dator

  • Espainiako Vuelta Euskadira dator
    Espainiako Vuelta Euskadira dator
2018/03/13
Espainiako Vuelta Euskadira dator
Oiz mendiak 2018ko Espainiako Itzuliko 17. jardunaldia hartuko du, ohi den bezala mendi etapei eta ikuskizunari apustu eginez.

Irailak 12an, Itzuliko hirugarren astean, lasterketak une garrantzitsuenetako bat hartuko du “Bizkaiko Balkoian”. Begiratoki honek Euskadiko ikuspegi politenak erakusten ditu Kantauri itsasotik Demanda mendilerrora eta Reinosatik Piriniotara. 166 kilometroko etapa honek Euskadiko paraje ederrak erakutsiko ditu eta etapa amaierari ikusmin ikaragarria eman ere. Etapa Getxoko Kirol Portuan hasiko da eta Oizko mendi tontorrean bukatu, Zugaztieta, Bilbo Berria eta Gaztelugatxe bezalako paraje ikaragarrietatik pasatuz; azken hau, “Juego de Tronos” telesaileko eszenatoki ospetsua. Telebistako kamerek paraje zoragarriak eskainiko dituzte, Bermeo, Gernika eta “Bizkaiko Balkoiko” irudiak beste batzuen artean. Lehenengoz “Bizkaiko Balkoitik” pasata Aulestira joko dute Munitibarrera bueltatuz, Urdaibaiko Biosferaren barrena pasatuz. Une garrantzitsuenetako bat Oiz Mendian izango da, %20 baino gehiagoko desnibela duten maldak igoz azken bost kilometroetan. Ikusleek euskal kostaldeko irudi ikaragarriez gozatzeko aukera izango dute eta errepide bazterrak jendez beterik espero dira, oroitzapenean geratuko den etapa polit honetan.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea