Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Bilboko Aireportuak Europako Aireporturik Onenari saria jaso du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilboko Aireportuak Europako Aireporturik Onenari saria jaso du

  • 15 Best Airport Awards
    15 Best Airport Awards
2019/06/27

Bilboko Aireportuak Europako Aireporturik Onenari saria jaso du

Aireportuen Nazioarteko Kontseiluak azken urteotan kalitatearen parametroak hobetzeko xedearekin eginiko lanak goraipatu ditu

Aireportuen Nazioarteko Kontseiluak (ACI) Europako Aireporturik Onenari saria eman dio Bilboko Aireportuari, 5 eta 10 milioi bitarteko bidaiari kopurua duten aerodromoen mailan.

 

Aireportuen Nazioarteko Kontseiluak azken urteotan kalitatearen parametroak hobetzeko xedearekin eginiko lanak goraipatu ditu. Besteak beste, honako hobekuntza hauek burutu dira: VIP areto berria, bidaiarien segurtasunerako filtroaren bateratzea eta handitzea, bozgoragailuen eta seinaletikaren hobekuntza, komunen berriztapen eta handitzea eta terminalaren altzarien berriztea.

 

ACIk aintzat hartu duen beste gai bat aireportu-marketingaren arloan erakutsitako proaktibitatea. Halaber, ingurugiroarekin eta gizarte-testuinguruarekin duen konpromisoa azpimarratu dituzte. Azken hauekin lotuta aipatzekoak dira kontsumo energetikoa murrizteko argiztapen sistema berria alde batetik eta, bestetik, ikastetxeentzako bisitak, argazkigintza aeronautikoaren zale direnentzako antolatutako ate irekien jardunaldiak eta hegaldi-anbulantziak, kasu.

 

Ekainaren 26an Txipren ospatutako galan eman zuten sariaren berri eta berau eskuratzeko bertan izan ziren Aenako Aireportuen zuzendari orokorra eta Bilboko Aireportuko zuzendaria den Cristina Echeverría.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea