Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Bilbon ospatuko da munduko 50 jatetxe onenak iragartzeko gala

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilbon ospatuko da munduko 50 jatetxe onenak iragartzeko gala

  • Bilbo
    Bilbo
2018/03/23
Bilbon ospatuko da munduko 50 jatetxe onenak iragartzeko gala
Ekainaren 19an banatuko dira Euskalduna Jauregian

Bilbok alfonbra gorria luzatuko du gastronomia munduko Oscar sariak jasotzeko, The World´s 50 Best Restaurants sarien gala hain zuzen ere. Ekitaldi honen ondorengo festa San Mames estadioan ospatuko da. Gastronomia jai honek urtero munduko onenak biltzen ditu. Zerrenda horretan aurkitzen diren euskal jatetxeak Mugaritz, Etxebarri Erretegia, Azurmendi jatetxea eta Arzak jatetxea dira. Ekitaldia bost egunekoa izango da ekainaren 16tik 20ra. Programa barruan, 50 Best-ek edizio berezia egingo du ekainaren 17an, #50BestTalks hitzaldiak eta sukaldaritzako mugimenduak eskainiz Donostiako Basque Culinary Centerren. Ekainaren 18an, Bilboko Guggenheim Museoan artea eta gastronomia uztartzeko ekitaldia antolatuko da. Gau horretan Chef-en Festa antolatuko da, Atxondoko bailaran kokatuta dagoen Etxebarri jatetxean, gaur egun zerrendako seigarren postuan dagoen jatetxean. Sarien gala zuzenean emitituko da Facebooken Fine Dinig Lovers bitartez.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak