Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Amaitu dira eskailerak egokitzeko obren ondorioz Gaztelugatxera igotzeko ezarritako murrizketak

Ezagutu Euskadi

Berriak

Amaitu dira eskailerak egokitzeko obren ondorioz Gaztelugatxera igotzeko ezarritako murrizketak

  • Gaztelugatxeko San Joan
    Gaztelugatxeko San Joan
2019/06/12

Amaitu dira eskailerak egokitzeko obren ondorioz Gaztelugatxera igotzeko ezarritako murrizketak

Lanak egiten aritu diren bitartean, 10:00ak eta 20:00ak artean bakarrik igo zitekeen, eta goranzko eta beheranzko fluxuak kontrolatuta zeuden

Gaztelugatxerako eskailerak egokitzeko lanak amaitu ostean, ez dago haitzera igotzeko inolako mugarik. Nolanahi ere, komenigarria da Gaztelugatxen sartzeko doako tiketa eskuratzea, bereziki jende gehiago dagoen eta sarbidea kontrolatu egiten den uneetan bisitarik gabe geratuko ez garela bermatzeko.

 

Gaztelugatxeko San Juan ermitara sartzeko zubian eta eskaileretan egin dira lanak, eta helburua eremu horren alboko ezpondan antzemandako harkaitzezko gune ezegonkorrak finkatzea izan da.

 

Obrak aurreikusi bezala gauzatu dira, maiatzak 10 eta ekainak 8 bitartean, eta Aste Santuaren eta uda hasieraren artean egonik, bisitari kopuru oso handiak izan dituen denbora tarte bat izan da.

 

Hobekuntzak errepide bidezko sarbidean

 

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak Urizarretatik (Eneperi) errepide bidezko sarrera hobetzeko plan bat onartu du, horretarako sartzeko bidegurutzean erdiko errei bat sortuta.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea