Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 9koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Legazpiko udalak aurkeztutako 2018. urterako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1583
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/09
  • Argitaratze-data: 2018/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2018ko martxoaren 9an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Legazpiko Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2018. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduak xedatutakoaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2018. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Legazpiko udalak aurkeztutako 2018. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

(3) Gutxieneko tarifak 2,3 kilometroko ibilbidea eta 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

Bigarrena. Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete bateko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JORDI CAMPÀS VELASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik