Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 23koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2018. urterako tarifak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 548
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/01/23
  • Argitaratze-data: 2018/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

2018ko urtarrilaren 23an egindako bilkuran, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki bat hartu du, eta erabaki horren xedapen-zatia segidan argitaratzen da, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Metro Bilbao SA enpresak 2018. urterako tarifak berrikusteko aurkeztutako eskabideari, Urtekoa 26 tituluari dagokionez.

Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomía-erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori honako bi lege-xedapen hauetan ezarrita dagoelako: Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretua (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Agindua (uztailaren 64ko EHAA, 128. zk.).

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «Espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.

2018. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2018. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, hilabete biko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 23a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik