Arautegia

Inprimatu

125/2005 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2827
  • Xedapen-zk.: 125
  • Xedapen-data: 2005/05/31
  • Argitaratze-data: 2005/06/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

1998ko apirilaren 7ko 66. zenbakiko EHAA aldizkarian argitaratutako adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuak zerbitzu horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan duten erregulazioa ezartzen du.

Dekretu honen bidez, zehaztasun handiagoz biribildu eta egokitu nahi dira adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuek bete beharreko gutxieneko baldintza teknikoak, materialak eta funtzionalak, era horretan erabiltzaileen eskubideen erabilera zuzena bermatzeko. Arreta berezia eskaintzen die egoiliar bakoitzak behar duen espazio fisikoari eta jaso behar duen asistentziaren kalitateari.

Martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren 7. artikuluan, titulartasun pribatuko adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuek Administrazio eskudunaren aldetik behar duten baimena erregulatzen da eta, bertan adierazten denez, zerbitzu horiek dekretuaren I. eranskinetik IV.era bitartean ezarritako baldintza materialak eta funtzionalak bete beharko dituzte baimen hori lortzeko. Halaber, baldintza horiek titulartasun publikoko zerbitzuek ere bete beharko dituztela xedatzen da.

Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren lehen puntuan, dekretua indarrean sartzen denetik urtebeteko epearen aurreikuspena ezartzen da funtzionatzen ari diren adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen titular diren erakundeek Administrazio eskudunari funtzionamendurako aginduzko baimena eskatzeko, betiere aldez aurretik dagokien sailkapenaren arabera aplikagarri zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak beteta badituzte.

Xedapen iragankor horren bigarren puntuan, gainera, bost urteko gehieneko epea ezartzen da Administrazio eskudunak adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuei behin-behineko baimena emateko, eraikuntza-arrazoi teknikoengatik edo beste arrazoi batzuengatik dekretuan ezarritako baldintza materialak eta funtzionalak betetzen ez dituztenean, betiere ikuskapen-txostenak egoera horrek osasunaren edo segurtasunaren arloko alderdiak eraginpean hartzen ez dituela eta erabiltzaileen bizi-kalitatean kalte larririk eragiten ez duela zehazten badu.

Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren bigarren puntu horretan bertan gaineratzen denez, bost urteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuek beren tipologiaren arabera aplikagarri zaizkien baldintza teknikoak bete ez badituzte, edota, beteta izanda ere, aginduzko behin betiko funtzionamendu-baimena eskatu ez badute, administrazio eskudunak itxi egingo du zerbitzu horiek ematen dituen zentroa.

Martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren 8. artikuluan, titulartasun pribatuko adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen homologazioa arautzen da eta, bertan adierazten denez, zerbitzu horiek dekretuaren V. eranskinean ezartzen diren irizpideak bete beharko dituzte horretarako.

Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren lehen puntuan, dekretua indarrean sartzen denetik urtebeteko epea ezartzen da dekretuaren lehen xedapen iragankorraren 1. idatz-zatian aipatzen diren eta EAEko edozein herri-administraziorekin itunduta dauden adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen erakunde titularrek administrazio eskudunari aginduzko homologazioa eskatzeko, betiere dekretuaren V. eranskinean ezarritako irizpideak betetzen badituzte.

Bigarren xedapen iragankorraren bigarren puntuan ezartzen denez, adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen behin-behineko baimenaren indarraldian administrazio eskudunak behin-behinean homologatu ahal izango ditu, betiere aurrez itunduta badaude.

Puntu horretan bertan adierazten denez, bost urteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen erakunde titularrek behin betiko homologaziorako irizpideak bete ez badituzte, edota, beteta izanda ere, homologazioa eskatu ez badute, administrazio eskudunak hautsi egingo du itun-erregimena.

Bestalde, 1998ko apirilaren 3an Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretua sartu zen indarrean. Dekretu hori, martxoaren 10eko 41/1998 Dekretua bezalaxe, gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legea garatzeko egin zen.

Martxoaren 10eko 40/1998 Dekretua indarrean sartzean, herri-administrazio eskudunek gizarte-zerbitzuak ikuskatzeko zerbitzuak martxan jarri zituzten. Zerbitzu horietako teknikariek martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuak araututako adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzu guztien azterketa zorrotza, dokumentala, materiala eta funtzionala egin dute, araudi horrekin duten egokitzapen-maila zehazteko. Lehen aldiz, ikuskapenaren xede diren zerbitzuen egoera zehatza ezagutu ahal izan da. Ikuskapen-jardueraren ondorioz, martxoaren 10eko 41/1998 Dekretua indarrean sartu zenean funtzionatzen ari ziren adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuei dekretuaren II. eranskinean barne hartutako baldintza teknikoren bat zorrotz aplikatuz gero (arkitekturako eta hirigintzako oztopoei buruzko 2 zk. zehaztapen teknikoa eta/edo gelei buruzko 6 zk. zehaztapen teknikoa, zehazki) zenbait kasutan betetzea ezinezkoa dela egiaztatu da. Osterantzean, gainerako baldintza teknikoak ongi betetzen dituztela ikusi da eta, zenbaitetan, adierazitako dekretuak exijitutako gutxienekoak gainditu dira. Halaber, beste kasu batzuetan egokitze-obrak bideragarriak direla, eta horien bidez oraingoz betetzen ez diren baldintza tekniko jakin batzuk bete ahal izango direla ikusi da (arestian aipatutakoak, funtsean).

Horrela, beraz, administrazio eskudunen ikuskapen-zerbitzuek martxoaren 10eko 41/1998 Dekretua indarrean sartu zenetik metatutako praktikak lehen xedapen iragankorraren enuntziatua aldatzea (indarraldia amaitu delako), eta eraginkorrago bat idaztea gomendatzen du. Ildo horretan, lehen xedapen iragankorraren testua, hiru idatz-zatitan bereizia, dekretua indarrean sartu aurretik funtzionatzen ari ziren adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen baimenari buruzkoa da. Arrazoi beragatik, testuan lehen xedapen iragankorraren beharrezko aldaketa sartzeak martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuan homologazioa aipatzen duen bigarren xedapen iragankorrari dagokionez antzeko neurri bat hartzea (testu berria bi idatz-zatitan egituratuta dago) eta herri-administrazioekiko itunari buruzko xedapen gehigarri bat gaineratzea eskatu du.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2005eko maiatzaren 31n egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

¿Lehen Xedapen Iragankorra ¿ Funtzionamendurako baimena:

  1. ¿ 1998ko apirilaren 8a baino lehen funtzionatzen ari ziren eta eraikuntza-arrazoi teknikoengatik edo beste arrazoiren batengatik martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren II. eranskineko 2 zk. zehaztapen teknikoa (arkitekturako eta hirigintzako oztopoei buruzkoa) eta 6 zk. zehaztapen teknikoa (gelei buruzkoa) betetzen ez dituzten adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen kasuan, administrazio eskudunak funtzionamendurako behin betiko baimena eman ahal izango die, betiere ikuskapen-txostenak:

    • Adierazitako zehaztapen teknikoetako bat edo biak ez betetzeak eragiten duen arazoa konpontzeko obrak egitea bideraezina dela, edota, eskuragarri dagoen aurrekontu ekonomikoa kontuan hartuta, egokitzapenak neurriz kanpoko gastua dakarrela ezartzen badu.

    • Gainerakoan adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuak dekretuaren gainerako baldintza teknikoak betetzen dituela eta erabiltzaileei arreta egokia eskaintzen diela adierazten badu.

    • Baldintzak ez betetzearen arrazoiak erabiltzaileen bizi-kalitaterako kaltegarriak izan daitezkeen osasunaren edo segurtasunaren arloko, eta erabiltzaileen arretaren arloko alderdiei lotuta ez daudela zehazten badu.

  2. ¿ Nolanahi ere, martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren II. eranskineko bigarren eta/edo seigarren zehaztapen teknikoetara egokitzeko ezintasuna dokumentu bidez justifikatuko duten txosten teknikoak aurkeztu beharko dizkiote administrazio eskudunari aurreko idatz-zatian ezarritakoari heldu nahi dioten adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuek, dekretu hau indarrean sartu eta 6 hilabeteko epearen barruan.

  3. ¿ 1998ko apirilaren 8a baino lehen funtzionatzen ari ziren, eta administrazio eskudunaren ustez adierazitako zehaztapen teknikoak osorik betetzeko berrikuntza egiteko modukoa eta beharrezkoa delako xedapen iragankor honen lehen idatz-zatian kontuan hartutako kasuaren barruan ez dauden adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuek obrak egiteko proiektua aurkeztu beharko diote administrazio eskudunari, obren egutegia barne hartuta. Proiektu hori 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera kontatzen hasita. Zerbitzu horien funtzionamendurako behin-behineko baimenaren epea 3 urtekoa izango da, egun beretik aurrera kontatzen hasita.

    Behin-behineko baimenaren 3 urteko epea igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen titular diren erakundeek beren tipologiaren arabera aplikagarri zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak bete ez badituzte, edota, beteta izanda ere, aginduzko behin betiko funtzionamendu-baimena eskatu ez badute, administrazio eskudunak itxi egingo du zerbitzu horiek ematen dituen zentroa¿.

¿Bigarren Xedapen Iragankorra.¿ Homologazioa.

  1. ¿ Lehen xedapen iragankorraren 1. idatz-zatian barne hartutako adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuek behin betiko homologazioa lortu ahal izango dute, funtzionamendurako behin betiko baimena eskatzen dutenean, administrazio eskudunak ematen dienean, eta martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren V. eranskinean ezarritako homologazio-irizpideak betetzen dituztenean.

    Dekretu hau indarrean sartzen denean zerbitzu horiek EAEko edozein herri-administraziorekin itunduta dauden kasuan, itun-erregimenarekin jarraitu ahal izango dute homologazio-eskaera ebatzi arte.

  2. ¿ Dekretu honen lehen xedapen iragankorraren hirugarren puntuan aipatutako adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen behin-behineko baimenaren indarraldian, administrazio eskudunak behin-behinean homologatu ahal izango ditu, betiere aurrez itunduta badaude.

    Behin-behineko baimenaren 3 urteko epea igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuen titular diren erakundeek behin betiko homologaziorako martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren V. eranskinean ezarritako irizpideak bete ez badituzte, edota, beteta izanda ere, homologazioa eskatu ez badute, administrazio eskudunak hautsi egingo du itun-erregimena¿.

Oro har, herri-administrazioekiko itunaren ondorioetarako, eta gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki, lehentasuna izango dute martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren I. eranskinetik IV.era bitartean ezarritako baldintzak betetzen dituzten adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuek, behin betiko baimena dekretu honen lehen xedapen iragankorraren 1. idatz-zatian zehaztutako berariazko bidetik lortu dutenekiko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Gernika-Lumon, 2005eko maiatzaren 31n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.