Arautegia

Inprimatu

41/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1505
  • Xedapen-zk.: 41
  • Xedapen-data: 1998/03/10
  • Argitaratze-data: 1998/04/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

INGRESOS FINANCIEROS

0203 BESTE SARRERA FINANTZARIO BATZUK 4.018

OTROS INGRESOS FINANCIEROS.

03 HARTUTAKO AGIZKO TRANSFERENTZIAK ETA SUB. 20.023

TRANSF. Y SUBV. CORRIENTES RECIBIDAS

0301 ARLO PUBLIKOKOAK, ERAKUNDERAKO BERTARA.

DEL SECTOR PUBLICO PARA LA PROPIA ENTIDAD 10.212

  1. Ustiapen gastuak finantzatzeko SPRItik, jasoko diren 10.212

    transferentzia arruntak.

    Transferencias corrientes a recibir de SPRI, S.A.

    para financiar gastos de explotación.

    0303 BESTELAKO ERAKUNDETAKOAK, ERAKUND.BERT. 9.811

    DE OTRAS ENTIDADES PARA LA PROPIA ENTIDAD

  1. Ustiapen gastuak finantzatzeko beste bazkideengandik jasoko 9.811

    diren transferentzia arruntak.

    Transferencias corrientes a recibir del resto de socios

    para financiar gastos de explotación.

    06 EKITALDIKO GALERA 1.180

    PERDIDA DEL EJERCICIO

    SARRERAK GUZTIRA / TOTAL INGRESOS 25.221

(Milaka Pezetatan) / (Miles PTA)

AKTIBOA / ACTIVO ZENBATEKOA PASIBOA / PASIVO ZENBATEKOA

IMPORTE IMPORTE

IBILGETUA 2.220 FONDO PROPIOAK 98.820

INMOVILIZADO FONDOS PROPIOS

IBILGETU MATERIALA 2.220 KAPITAL HARPIDETUA/FONDO SOZIALA 100.000

INMOVILIZACIONES MATERIALES CAPITAL SUSCRITO / FONDO SOCIAL

– KOSTUA 2.600 GALDU-IRABAZIAK (1.180)

– COSTE PERDIDAS Y GANANCIAS

– KEN: AMORTIZAZIOAK ETA HORNIDURAK (380) EPE LABURRERAKO HARTZEKODUNAK 1.511

– MENOS: AMORTIZACIONES Y PROVISIONES ACREEDORES A CORTO PLAZO

HAINBAT EKITALDITAN BANATZEKO GASTUAK 3.200

GASTOS A DISTRIBUIR EN VARIOS EJERCICIOS

AKTIBO ZIRKULATZAILEA 94.911

ACTIVO CIRCULANTE

ZORDUNAK 1.811

DEUDORES

ALTXORTEGIA 93.100

TESORERIA

GUZTIRA / TOTAL100.331 GUZTIRA / TOTAL 100.331

(Milaka Pezetatan) / (Miles PTA.)

ZENBATEKOA

IMPORTE

USTIAPENEKO SARRERAK 20.023

INGRESOS DE EXPLOTACION

HARTUTAKO SUBENTZIOAK 20.023

SUBVENCIONES RECIBIDAS

USTIAPENEKO GASTUAK 25.221

GASTOS DE EXPLOTACION

PERTSONAL-GASTUAK 19.321

GASTOS DE PERSONAL

IBILGETUAREN AMORTIZAZIORAKO ZUZKIDURAK 1.180

DOTACIONES PARA AMORTIZACIONES INMOVILIZADO

USTIAPENEKO BESTE ZENBAIT GASTU 4.720

OTROS GASTOS DE EXPLOTACION

– KANPOKO ZERBITZUAK 4.720

– SERVICIOS EXTERIORES

USTIAPENEKO MOZKINA (GALERA) (5.198)

BENEFICIO (PERDIDA) EXPLOTACION

SARRERA FINANTZARIOAK 4.018

INGRESOS FINANCIEROS

EMAITZA FINANTZARIOAK 4.018

RESULTADOS FINANCIEROS

IHARDUERA ARRUNTEKO MOZKINA (GALERA) (1.180)

BENEFICIO (PERDIDA) ACTIVIDADES ORDINARIAS

ZERGA AURREKO MOZKINA (GALERA) (1.180)

BENEFICIO (PERDIDA) ANTES DE IMPUESTOS

EKITALDIKO EMAITZA (1.180)

RESULTADO DEL EJERCICIO

(Milaka Pezetatan) / (Miles PTA)

ZENBATEKOA

IMPORTE

FONDO JATORRIAK 100.000

ORIGEN DE FONDOS

ERAGIKETETAN SORTUTAKO (APLIKATUTAKO) BALIAB 0.

RECURSOS PROCED. DE (APLICADOS EN) OPERACIONES

– EKITALDIKO EMAITZA (1.180)

– RESULTADO DEL EJERCICIO

– AMORTIZAZIO FONDOETARAKO ZUZKIDURA NETOA 1.180

– DOTACION NETA A LOS FONDOS DE AMORTIZACION

AKZIODUNEN EKARPENAK 100.000

APORTACIONES DE ACCIONISTAS

– KAPITAL-ZABALKUNTZAK 100.000

– AMPLIACIONES DE CAPITAL

FONDO APLIKAZIOAK 6.600

APLICACION DE FONDOS

HASTAPEN TA HAINB.EKIT. BANATZEKO GAST. GEHITZ. 4.000

AUMENTO DE GTOS. ESTAB. Y A DIST. EN VAR. EJERC.

IBILGETUAREN EROSKETA 2.600

ADQUISICIONES DE INMOVILIZADOS

– IBILGETU MATERIALAK 2.600

– INMOVILIZACIONES MATERIALES

KAPITAL ZIRKULATZAILEAREN ALDAKETA 93.400

VARIACION DEL CAPITAL CIRCULANTE

– ZORDUNAK 1.811

– DEUDORES

– ALTXORTEGIA 93.100

– TESORERIA

– HARTZEKODUNAK (1.511)

– ACREEDORES

KAPITAL ZIRKULATZAILEAREN ALDAKETA 93.400

VARIACION DEL CAPITAL CIRCULANTE

«Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzu Sozialei buruzko» uztailaren 30eko 218/1990 Dekretuaren indarraldian hartutako esperientziak erakusten digu dekretu hori berehala ordezkatu beharra dagoela, bai eta dekretu horretako edukiak eguneratu egin behar direla ere. Dekretu honek, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak arautzen baititu, batetik, pertsona nagusiei eskaintzen zaien babesa hobetzea eta hiritar diren aldetik dituzten oinarrizko eskubideak bermatzea du helburu; eta, bestetik, 218/1990 Dekretuan ikusitako gabeziak konpontzea. Azken horren arrazoia hauxe da batez ere: adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek bete beharreko baldintzak oso zailak eta kostu handikoak ziren, etxebizitza komunitarioentzat, bereziki.

Eusko Legebiltzarreko Lan eta Osasun Batzordeak 1994ko maiatzaren 12an onartutako Euskadiko Plan Gerontologikoak proposatzen duen moduan, pertsona nagusientzako ekintzen bidez hau lortu behar da: ahal dela, pertsona horiek beren familia–ingurunean mantentzea; eta gabezia nabarmenak dituztenak adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuetan, egoitzetan zehazki, sartzea.

Horrekin guztiarekin bat etorriz, dekretu honen bidez hau lortu nahi da: adintsuentzako etxeek bete behar dituzten baldintza teknikoak, materialak eta funtzionalak gehiago zehaztea eta egokitzea; kontu handiz zainduko da bai egoiliar bakoitzak behar duen lekua, bai jaso behar duen laguntza, eta, horretarako, egoiliar bakoitzeko erabilgarri dagoen azalerari eta zentro horietan arituko diren langileei buruzko parametroak aztertuko dira, besteak beste.

Bestalde, etxebizitza komunitarioez gain, beharrezko ikusten zen beste bizileku mota batzuk arautzea, esaterako apartamentu tutelatuak, aski frogatuta dago-eta ezin egokiagoak direla. Izan ere, apartamentuok oso aukera ona ematen dute, egoitzen aldean.

Horregatik guztiagatik, dekretu honen bidez aurrekoa ordezkatzean lortu nahi dena hauxe da: batetik, adintsuek dituzten benetako beharrekin bat etorriz, adintsuen etxeetako gizarte zerbitzuen gutxieneko materialak eta funtzionalak egituratzea eta doitzea, erabiltzaileen eskubideak bermatzeko. Dekretuaren I. eranskinetik IV.era, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek bete beharreko baldintza materialak eta funtzionalak ezartzen dira batetik, eta, bestetik, bakoitzaren sailkapenaren araberako baldintza bereziak. Baldintza horiek adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek bete beharrekoak izango dira, hots, titularitate publikoa dutenek eta titularitate pribatua dutenek bete beharrekoak; baldintzak betetzea ezinbetestekoa izango da baimena lortu ahal izateko. Gainera, V. eranskinean, titularitate pribatua duten adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak homologatzeko irizpideak ezarri dira, homologazioa ezinbestekoa da-eta Administrazio Publikoarekin itunak egin ahal izateko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 9.2 eta 10.3. ataletan, Eusko Jaurlaritzari arauak garatzeko eta gizarte-zerbitzuak antolatzeko ematen zaizkion eskumenen indarrez ematen da dekretu hau. Dena dela, erabilitako araudia dela-eta (Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zerbitzuak ematen dituzten erakunde, zerbitzu eta zentroei buruzko egintza administratiboak arautzen dituen Dekretua - Dekretu Sektorialak), baimena emateko, erregistratzeko, homologatzeko eta ikuskatzeko egintza administratiboak Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko den martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan xedatutakoaz arautuko dira.

Dekretu honetan, halaber, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen jarduera arautzeko oinarri orokorrak zeintzuk diren arautzen da, bai eta erabiltzaileen eskubideak eta egitekoak ere.

Aldibaterako xedapenetatik lehenengoan eta bigarrenean, alde batetik, urtebeteko epea —indarrean sartzen denetik hasita— ezartzen da, jardunean dabiltzan adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen titular diren erakundeek bai funtzionamendurako legezko baimena —sailkapenaren arabera aplikagarri izango zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak bete ondoren—, bai homologazioa —itunduta egonez gero— eska ditzaten. Beste alde batetik, aldibaterako epe bat ezartzen da, bost urtekoa, hor aipatzen diren adintsuentzako etxeetako zerbitzuei baimena eta homologazioa emateko behin behingoz.

Azkenik, aldibaterako xedapenetatik hirugarrena dekretu hau indarrean sartu baino lehen izapidetzen ari diren baimenentzat da soil-soilik, horiei aplikatu beharreko araubide juridikoa zehazten baitu.

Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden organo aholkulariei entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Xedea.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak arautzea da dekretu honen xedea.

  2. – Dekretu honen ondorioetarako, hauxe hartuko da adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzutzat: izena, titularitatea edo ezaugarriak edozein izanda ere, 60 urtetik gorako, edota gorabehera pertsonal eta sozialengatik horien pareko izan daitezkeen bost pertsonei edo gehiagori bizilekua, mantenua eta zainketa diru-truk ematen dizkien establezimendua.

  3. – Dekretu honen aplikazio-eremutik beren-beregi kanpo geratuko dira autogestio-erregimenpeko familia bakarreko etxebizitzak eta familia-harrerako programak.

  4. – Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek osasuna, lana, hirigintza, arkitektura, segurtasuna eta higienearen arloetan indarrean diren arauak bete beharko dituzte, bai eta zerbitzu mota eta era bakoitzerako beren-beregi ematen direnak ere.

  1. atala.– Sailkapena.

    Dekretu honen ondorioetarako, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak honela sailkatuko dira:

    1. Apartamentu babestuak: pertsona bakarreko eta/edo bikoteko etxebizitza autonomoen multzoak dira; taldeko zerbitzuak dituzte, aukeran erabiltzekoak; duten egoera psiko-fisiko eta soziala dela–eta, baliabide gehiagorik behar ez duten pertsona nagusientzat dira.

    2. Etxebizitza komunitarioak: gehienez ere, 14 plaza dituzten elkarbizitzarako zentroak dira; euren kabuz moldatzeko ahalmen jakin bat duten eta familia-giroaren antzeko bizimodua duten pertsona nagusientzat dira.

    3. Egoitzak: 14 plazatik gorako elkarbizitzarako zentroak dira, bizileku iraunkorra eta komuna izateko prestatuak; pertsona nagusiei osoko zainketa, etengabea, ematen zaie; minusbaliotasun handiak dituztenak zaintzeko beharrezkoak diren materialak izan beharko dituzte.

  2. atala.– Egintza administratiboak.

  1. – Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak egintza administratibo hauei loturik egongo dira:

    1. Administrazio baimena, titularitate pribatua dutenentzat:

      • sortzeko, eraikitzeko nahiz instalatzeko eta jardunean jartzeko;

      • hasierako egitura edo funtzioak aldatzeko;

      • lekuz aldatzeko.

    2. Baimena eman zion administrazioko agintariari jakinaraztea:

      • zerbitzuaren uztea;

      • titularitate aldaketa.

    3. Erregistroa.

    4. Homologazioa, titularitate pribatua dutenentzat; administrazio publikoekin itunak egiteko bete beharreko baldintza izango da.

    5. Ikuskaketa.

  2. – Egintza administratibo horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko den martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan ezarritakoaz arautuko dira.

  1. atala.– Printzipio orokorrak.

    Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean ezarritakoaz bat etorriz, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen jarduera bideratuko duten printzipio orokorrak hauek dira:

  1. – Normaltasuna: egoiliarren bizimodua gainerako biztanleentzat normaltzat jotako jokabideen ahalik eta antzekoena izango da, bizitzaren alderdi guztietan.

  2. – Autonomia: eguneroko bizitzan egoiliarrek ahalik eta autonomia pertsonalik handiena izan dezaten bultzatuko da, eta, ondorioz, duten menpekotasun fisiko nahiz psikikoaren mailagatik behar duten sorospena baino ez zaie emango.

  3. – Partaidetza: adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuko elkarbizitzan integratzeko, zerbitzuko egintzetan eta funtzionamenduan egoiliarrek ahalik eta partaidetzarik handiena izan dezaten bultzatuko da.

  4. – Integrazioa: egoiliarrek familia, gizarte, politika eta kulturaren arloetan dituzten ohiturak elkarbizitzako ohiko ingurunean manten dezaten bultzatuko da.

  5. – Osotasuna: egoiliarrari eskainiko zaion zerbitzuak alde guztiak hartu behar ditu, hau da, osasunaren eta ongizatearen eredu oso bat lortu nahi da; osasun, gizarte, psikologia, giro, elkarbizitza, kultura eta antzeko gaiak, guztiak ere ondo koordinatuta, hartu beharko ditu eredu horrek.

  6. – Profesionalizazioa: bolondresei kalterik eragin gabe eta duten balio osagarria aintzat hartuz betiere, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuetako arduradunek eta gainerako langileek bakoitzaren maila profesionalari dagokion kualifikazio teknikoa izan beharko dute.

  7. – Banakako zainketa: egoiliar bakoitzari bere beharretara egokitutako zainketa emango zaio.

  1. atala.– Erabiltzaileen eskubideak.

    Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:

  1. – Etxe horietan sartzekoa eta laguntza jasotzekoa, sexu, arraza, erlijio, ideologia edo beste edozein gorabehera pertsonal nahiz sozial dela-eta inor baztertu gabe.

  2. – Banan banan, errespetuz, zuzentasunez eta ulermenez tratatuak izatekoa.

  3. – Beren intimitatekoak diren datu pertsonalak isilpean izatekoa.

  4. – Pertsonen artean hartu emanak izatekoa eta kanpoko bisitak hartzekoa.

  5. – Egoiliar diren aldetik, beren interesekoak diren eta, ondorioz, eurengan eragina izan dezaketen gaien inguruan informazioa jasotzekoa eta iritzia ematekoa.

  6. – Intimitatea izatekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen egituraren arabera, eta nork bere bizimodua aukeratzeko beregain izatekoa.

  7. – Gizarte, osasun, botika, hezkuntza eta kultura mailetako atentzioa jasotzekoa, eta, oro har, garapen psiko-fisiko egoki bat lortzeko beharrezkoak diren behar pertsonaletarako sarbidea izatekoa.

  8. – Zentroko zuzendaritzari zerbitzuen funtzionamenduari edo horiek hobetzeari buruzko proposamenak edo erreklamazioak aurkeztekoa eta egindakoaren inguruan erantzuna jasotzekoa.

  9. – Zerbitzuak erabiltzen nahiz zentroan bizitzen jarraitzeari borondatez uko egitekoa.

  10. – Eskubide horiei eta eskubideok erabiltzeko bideei buruzko argibideak hizkera ulerterrazean jasotzekoa.

  1. atala.– Erabiltzaileen betebeharrak.

    Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileen betebeharrak hauek dira:

  1. – Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen barne araubidean erabilerarako ezarritako baldintza orokorretako arauak ezagutzea eta betetzea.

  2. – Errespetuz, tolerantziaz eta lankidetzaz jokatzea, elkarbizitza hobea izan dadin.

  1. atala.– Baimena.

    Titularitate pribatuko adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek, administrazio eskumendunak baimena eman diezaien, dekretu honetako I. eranskinetik IV.era artean ezartzen diren baldintza material eta funtzionalak bete beharko dituzte.

    Betekizun horiek titularitate publikoa duten zerbitzuek ere bete beharko dituzte.

  2. atala.– Homologazioa.

    Titularitate pribatuko adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek homologazioa jaso nahi badute, dekretu honetako V. eranskinean ezartzen diren irizpideak bete beharko dituzte.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. – Dekretu hau indarrean sartzen denean jada jardunean ari diren adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek administrazio eskumendunari eskatu beharko diote funtzionamendurako legezko baimena, egun horretatik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Baimen hori eskatzeko, beharrezkoa izango dute dekretu honen 2. atalean ezarritako sailkapenaren arabera aplikagarri zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak beteta izatea.

    Ordura arte, eskabidea ebazten den artean, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek ohiko jarduna burutzen jarraituko dute.

    Baldin eta, urtebeteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek beren tipologiagatik dagozkien baldintza materialak eta funtzionalak bete gabe badituzte, edota beteta izanda ere, funtzionamendurako legezko baimena eskatzeke badute, administrazio eskumendunak itxi egingo du zerbitzu horiek ematen direneko zentroa.

  2. – Baldin eta, eraikitze-teknikengatik edo beste zerbaitegatik, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek dekretu honetan ezarritako baldintza materialak eta funtzionalak ez badituzte betetzen eta ikuskatze-txostenak esaten badu aipatu egoerak ez duela eraginik osasun eta segurtasun mailan, eta, ondorioz, erabiltzaileen bizi–kalitaterako kaltegarria ez dela, administrazio eskumendunak behin-behineko baimena eman ahal izango die bost urterako, gehienez ere.

    Baldin eta, bost urteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek beren tipologiagatik dagozkien baldintza materialak eta funtzionalak bete gabe badituzte, edota beteta izanda ere, funtzionamendurako legezko baimena, behin betikoa, eskatzeke badute, administrazio eskumendunak itxi egingo du zerbitzu horiek ematen direneko zentroa.

  1. – Dekretu honen aldibaterako xedapenetatik lehenengoaren lehenengo idazatian aipatzen diren adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek, baldin eta dekretu hau indarrean sartzean euskal administrazio publikoren batekin itunduta badaude, egun horretatik hasi eta urtebeteko epearen barruan legezko homologazioa eskatu beharko diote administrazio eskumendunari, dekretu honen V. eranskinean aipatzen diren irizpideak bete ondoren.

    Ordura arte, eskabidea ebazten den artean, itunaren ondorioz daukaten erregimenaz jarraituko dute.

    Baldin eta, urtebeteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek homologatzeko irizpideak bete gabe badituzte, edota, beteta izanda ere, eskatzeke badute, administrazio eskumendunak hautsi egingo du dagoen itun-erregimena.

  2. – Dekretu honen aldibaterako xedapenetatik lehenengoaren bigarren idazatian aipatzen diren adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen behin–behineko baimenaren indarraldian, administrazio eskumendunak behin-behingo homologazioa eman ahalko die, baldin eta aurrez itunduta egon badira.

    Baldin eta, bost urteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek behin betiko homologazioa lortzeko irizpideak bete gabe badituzte, edota, beteta izanda ere, eskatzeke badute, administrazio eskumendunak hautsi egingo du itun-erregimena.

Dekretu hau indarrean sartu baino lehen izapidetzen ari diren gizarte zerbitzuen baimenak Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko den martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan xedatutakoaz arautuko dira.

INDARGABETZEXEDAPENA

Indargabetuta geratzen dira «Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzu Sozialei buruzko» uztailaren 30eko 218/1990 Dekretua eta dekretu honen kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

.– Arauzko garapena.

Ahalmena ematen zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren beste xedapen emateko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.

Oro har, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek, titularitate publikoa nahiz pribatua izan, baldintza material eta funtzional hauek bete beharko dituzte:

  1. – Udalerriaren erdialdean egon beharko dute; edo, bestela, garraio publikoaz erdialdearekin egoki lotutako lekuren batean. Behar izanez gero, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak zenbait egun eta ordutan udalerriaren erdialdera garraiatzeko beste bide bat eskaini beharko die erabiltzaileei.

    Gainera, zerbitzua kokatzen deneko lekua ez da zaratatsua izango, ez eta arriskutsua ere erabiltzaileen osasunerako; osasun baldintzak bete beharko ditu eta inguruak ondo argiztatuak izango ditu.

  2. – Lorategiak edo kanpoko gune zabalak izan beharko ditu, paseatzeko modukoak, edo plaza nahiz lorategi publikoetara erraz iristeko modukoak, behintzat.

  3. – Erabiltzaileen egoeretara eta zerbitzuan egingo diren programetara fisikoki egokitutakoak izan beharko dute.

  4. – Araudia izan beharko dute, behar den publizitateaz eta hedapenaz. Araudian honako hauek jasoko dira:

    • zerbitzuaren helburuak;

    • zerbitzua erabiliko dutenen ezaugarriak;

    • sartzeko bete beharrekoak;

    • aukeratzeko irizpideak eta baremoak;

    • edukiera (plaza kopurua);

    • erabiltzaileen eta langileen eskubideak eta bete beharrak;

    • barne-funtzionamendurako arauak;

    • erabiltzaileek edo beren legezko ordezkariek demokratikoki parte hartzeko bideak;

    • onarpenen, bajen eta ausentzien sistema;

    • prezioak, bai egonaldiaren kostuarenak bai eskaintzen diren zerbitzuenak;

    • eskaintzen diren zerbitzuen prezioa kobratzeko sistema;

    • erreklamazioak egiteko prozedura;

      Gainera, egoitzen eta etxebizitza komunitarioen araudiak honako hauek jaso beharko ditu:

    • bisiten ordutegia;

    • irteeren eta kanpoko hartu-emanen erregimena.

      Etxean sartuko den pertsonari edo bere legezko ordezkariari araudiaren kopia bat emango zaio sartu aurretiko bisitaldian.

  5. – Prezioen erregimena.

    Prezioen tarifak ezarriko dira, bai indarraldia adieraziz, bai prezio horiek hartzen dituzten zerbitzuen nahiz zerbitzu multzoarena adieraziz.

    Horrezaz gain, ordainagiri bat emango zaie erabiltzaileei ordainketa egiten dutenean eta zentroko egonaldia bukatzen denean likidazioa egingo zaie.

  6. - Kontularitza.

    Zerbitzua administratzerakoan, legez dagokien kontularitzara lotuko dira.

  7. – Erabiltzaile bakoitzarekin edo bere legezko ordezkariarekin kontratu-bidezko obligazioen edukiei buruz hartutako akordioa.

  8. – Sarrera-espedientea gorabehera, erabiltzaile bakoitzaren banakako fitxategi bat egongo da; bertan, administrazio, osasun eta gizarte gaietako datu nagusienak jasoko dira, bai eta egindako kontratuaren kopia bat ere, zeinetan egonaldiaren baldintzak zehaztuko diren.

  9. – Erreklamazioen liburua; egiten diren kexak eta hartutako neurriak behar den moduan erregistratuko direla bermatu beharko da.

  10. – Iradokizunen ontzia.

  11. – Argiteria eta aireztapena naturalak eta zuzenekoak izango dira, erabiltzaileak gehien ibiltzen diren tokietan batez ere: logelatan eta egonlekuetan. Gainera, gai horien inguruan zehaztasun hauek ematen dira:

    • Logela guztiek kanpoko leiho bat eduki beharko dute, gutxienez logelaren azaleraren 1/10ekoa; aireztapena azaleraren 1/20koa.

    • Erabiltzaileek nahiz langileek normalean erabiltzendituzten leku eta gela itxiek aireztapena eta airea berritzeko sistema izan beharko dute.

  12. – Berogailua; segurtasun neurri egokiak izan beharko ditu eta uneko hotz-beroak eskatzen duen guztietan ibili beharko du.

  13. – Solairu bakoitzean telefono bat izango da gutxienez, kanpoaldearekin harremanetan jartzeko.

  14. – Profesionalizazioaren printzipioaz bat etorriz, langile guztiek izango dute dagokien titulazio akademiko ofiziala, edo, horrelakorik ezean, beharrezkoa ez den kasuetan, beren maila profesionala eta beharrezkoa den esperientzia egiaztatu beharko dute.

    Zerbitzuak langileen etengabeko prestakuntza bermatuko du.

  15. – Pribatutasuna.

    Dekretu honen 5. atalean agindutakoaren arabera, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztietan erabiltzaileen pribatutasuna zorrotz errespetatuko da. Hori dela eta, besteak beste, puntu hauek bete beharko dira:

    • logelako atea edo, kasua bada, apartamentukoa itxita edukitzen utziko da;

    • langileak atea jo beharko du eta sartzeko gonbitea egiten zaion arte itxaron egin beharko du;

    • inoiz ere ezingo da barrualdea ikusi atea itxita dagoela;

    • armairuak eta kaxoiak giltzaz itxi ahal izango dira;

    • logelan nahiz apartamentuan bisitak hartu ahal izango dira;

    • erabiltzaileak ez dira behartuta egongo kanpora ateratzeko baimena eskatzera horretarako jarritako epean, ez eta irteeraren zergatia eta zertarakoa azaltzera ere. Edozein kasutan ere, kanpora ateratzea arriskutsu gerta dakiekeen pertsonentzat zainketa bat aurreikusita egongo da;

    • erabiltzaileek nork bere gauzak izan ditzake logelan edo, kasua bada, apartamentuan. Norberaren segurtasunaren kalterako izan daitezkeenak, ordea, ezingo dira eduki;

    • erabiltzaileen intimitatea gorde egingo da bainua hartzen ari direnean eta janzten eta eranzten ari direnean;

    • logeletan eta denontzako lekuetan dauden komunek kanpotik desblokeatzeko sarraila bat izan beharko dute;

    • askatasuna mugatzea dakarten itxurak saihestu egingo dira eta erabiltzaileekiko tratua errespetuzkoa izango da beti;

    • lan-orduak erabiltzaileen beharretara egokituko dira;

    • erabiltzaileek telefonoa pribatuki erabili ahal izango dute;

    • egiaztatu egingo da, beharrezkoa bada, inkontinentzia-arazoak nola tratatzen diren, eta erabiltzaileentzat kaltegarri izan daitezkeen materialak eta metodoak ez dira behar baino gehiago erabiliko;

      Salbuespen gisa, gaitz psikikoak izan eta judizio mailan ezgaiturik dauden erabiltzaileekin, baldintza honen aurreko punturen batean esandakoa bete gabe utz daiteke, baina gaixoaren segurtasuna arriskuan jartzen den kasuetan soil-soilik, errespetuz eta zuzentasunez jokatuz, betiere.

  16. – Kasua bada, banakako logelak izendatzeko baremoa; ahal bada, itxarote-zerrendan aintzinatasuna izatea ez da esleipenerako irizpide bakarra izango.

  17. – Osasun-atentzioa.

    Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak osasun-atentzioa jasotzeko bideak erraztuko ditu, erabiltzaileek egindako aukera errespetatuz betiere. Dena dela, erabiltzaile guztiek beharrezko duten osasun–atentzioa bertako nahiz besteren baliabideen bidez jaso dezaten bermatu egin beharko da.

  18. – Administrazio eskumendunari ondoren aipatzen diren gaien berri eman beharko zaio, horrek erabakitzen duen aldizkotasunaz:

    • erabiltzaileen zerrenda eguneratua;

    • gizarte zerbitzuak hobeto planifikatzeko eta programatzeko eska daitezkeen estatistika-datuak.

  19. – Aplikagarri zaizkien gaietan indarrean den legea bete beharko dute; bereziki, Osasunaren eta segurtasun eta higienearen alorreko betebeharrak.

    Edozein kasutan, zehaztasun hauek bete beharko dira:

    • Lokalak, instalazioak eta altzariak iraunarazi, zaindu eta, kasua bada, konpontzea kontu handiz zainduko da, horien hondatzea ekiditeko. Dauden makinak, galdarak, instalazioak edo tresnak, arriskuren bat sor badezakete, enpresa instalatzaile baimendunek baino ezingo dituzte erabili.

    • Etxearen eta bertako geletako garbitasuna eta desinfekzioa bermatu beharko da, behar den maiztasunaz.

    • Erabiltzaile guztiei elikadura egokia emango zaie, eta, kasua bada, patologia bakoitzerako elikadura berezi bat; elikadura langile espezializatuek zuzenduko dute eta dieta mailako jarraibideak emango dituzte.

  20. – Titularitate pribatua duten adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek ondo ikusteko lekuan jarri beharko dute funtzionamendurako baimena, bai eta administrazio eskumendunari jakinarazitako prezioen tarifak ere.

  1. Zehaztapen teknikoa: suaren aurkako babes-neurriak.

  1. – Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek arau hauek —gutxienezkotzat jotzen dira— bete beharko dituzte:

    1. Suaren larrialdietarako plana prestatu eta jardunean jarri beharko dute dagokien zerbitzu teknikoekin elkarlanean. Plan horrek honako hauek jaso beharko ditu:

      • sua sortzea galerazteko beharrezkoak diren neurriak;

      • sua gertatzean, langileek eta erabiltzaileek eman beharreko urratsen sekuentzia zehaztu beharko da;

      • eraikinaren zati bat, edo, beharrezkoa gertatzen denean, guztia hustutzeko bideak eta moduak zehaztu beharko dira;

      • plan horren berri erabiltzaileei eta langileei idatziz emango zaie eta sua gertatuz gero, jarraian egin beharreko urratsen laburpen bat jarri beharko da, erraz ikusteko moduan, leku hauetan: zentroko langileak normalean aritzen diren lokaletan, arrisku handiko guneetan, erabiltzaileen logeletan, itxaron gelatan, korridoreetan eta atondoetan.

    2. Langileei prestakuntza ematea sua ekidin eta detektatzeari buruz, sua dagoenean jarduteko arauei buruz eta egoitza hustutzeari buruz, suaren aurkako larrialditarako planari jarraituz.

  2. – Plan hori egoitza kokatuta dagoen eremuko suteak itzaltzeko zerbitzura eta Eusko Jaurlaritzara, zehazki gizarte ongizate eta herri babesaren alorretan eskumenak dituzten sailetara, bidali beharko da.

  3. – Egoitzako Zuzendaritzak, berehala, behar diren erabakiak hartuko ditu, sua itzaltzeko zerbitzuko ibilgailuak libreki ibil daitezen eta ibilgailuok sarrerako atearen, kanpoko eskaileren, suteetarako kanpoko ur-hartuneen edo ur-paldoen ondoan jartzeko lekua izan dezaten.

  4. – Eraikinaren plano eguneratuak emango dizkio egoitzak sua itzaltzeko zerbitzuari eta honako hauek azalduko: suaren aurkako larrialditarako planean jasotako hustutze-bideak, sua itzaltzeko ekipo finko eta mugikorrak dauden lekua eta sua gertatzeko arrisku handia duten lekuak.

    Agiri horien —eguneratuta egongo dira— kopia bat egoitza kokatuta dagoen eremuko sua itzaltzeko zerbitzuak erabakitzen duen berariazko leku batean jarriko da, berak baino ez erabiltzeko.

  5. – Suaren aurkako sergurtasun sistemak establezimenduko zuzendaritzak antolatuko ditu eta berak hartuko du horiekiko ardura, bai prebentzioari dagokionez, bai detektatu, itzali eta hustutzeari dagokienez. Horiek kontrolatzeko, egindako ikuskaketak erregistratu egingo dira.

  6. – Adintsuen egoitzek instalazio hauek eduki beharko dituzte gutxienez:

    • seinaleztapena;

    • larrialditarako argiak;

    • su-itzalgailu mugikorren dotazioa;

    • detektatzeko eta alarmarako instalazioa.

      Hori guztia NBE-CPI.96 Arauko estandarren arabera; arau hori osorik aplikatuko da beharrezkoa gertatzen denean.

      1. Zehaztapen teknikoa: arkitektura eta hirigintza oztopoak.

        Egoitza guztiek Euskal Autonomia Erkidegoan arkitektura eta hirigintza oztopoei buruz indarrean den araudia bete beharko dute; horretarako, beharrezko gertatzen diren berritze-lanak egin beharko dituzte, aipatu araudian jasotako zehaztapen teknikoak betetzeko.

      2. Zehaztapen teknikoa: instalazio elektrikoa.

        Logela bakoitzak eta, behar denean, bere komunak, hauek edukiko dituzte:

      1. – Sentikortasun handiko diferentzial bat eta magnetotermikoak.

      2. – Logelan eta horko komunean deiketa-txirrinak; txirrin horiek nondik datozen jakiteko, kontrol-lekuan ohargailu bat egongo da.

        Gainera, alarmako txirrina jotzerakoan, logelako atearen gainean argi bat piztuko da eta, berriro prest egoteko, sakagailu batekin itzaliko da.

      3. – Lotarako argia: indar txikiko argi lausotu bat duen lanpara baten bidez; lanpara horren mekanismoa parametroan landatuta geratuko da lurretik 30 cm-ra eta bere bertikalean dagoen etengailu batez eragingo da.

      4. Zehaztapen teknikoa: higiene zerbitzuak.

        Adintsuentzako egoitzek, dituzten edukiera eta ezaugarriak gorabehera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. – Gutxieneko zerbitzuak hauek izango dira:

        1. Logelen aldean komun bat, konketa bat eta dutxa bat eskatuko dira lau erabiltzaileko.

        2. Alderdi komunetan konketa bat eta komun bat eskatuko dira 15 erabiltzaileko.

          Zerbitzu horiek arkitektura-oztoporik gabekoak eta gurpil–aulkiaz maniobra askorik egin gabe ibiltzeko modukoak izan beharko dute.

          Txirrin bat ere izango dute, eta txirrin hori nondik datorren jakiteko, kontrol-lekuan ohargailu bat izango dute.

      2. – Dutxek ez dute arkitektura-oztoporik izango lurrean; telefono erako txorrotak izango dituzte; lurrean zurgapen handia duten sifoidun hustubideak izango dituzte, eta gurpil-aulkiak erabili behar dituzten erabiltzaileei «ad hoc» aulkien bidez erraztuko zaie higienea.

      3. – 50 plazatik gorako egoitzek lagunduriko bainu-gela geriatriko bat izan beharko dute. Bainugela, gutxienez, 15 m.2-koa izango da, bainu-ontzi egokitu bat, komun bat eta konketa bat izango ditu eta garabi geriatriko batek maniobratzeko modukoa izango da.

      1. Zehaztapen teknikoa: alderdi komunak.

      1. – Alderdi komuntzat jangelak, egongelak, eta ekintza eta aisialditarako gelak hartuko dira. Guztien artean gutxieneko azalera 4,5 m.2-koa izango da erabiltzaile bakoitzeko.

      2. – Egoitzek indarrean den legedian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte, Taldeko Jantokiei buruzko urriaren 13ko 2817/1983 Errege Dekretuan jasotzen den Osasun eta Teknika Mailako Araudia, bereziki.

      3. – Mahaiek gurpi-aulkietan dabiltzan pertsonek erabiltzeko modukoak izan beharko dute.

      4. – Hobeto da neurri txikiko hainbat leku erabiltzea neurri handiko bat baino. Azken aukera hori erabiltzea baino ez dagoenean, komenigarria litzateke zehaztapen hauek kontutan hartzea:

    • behar den diseinuaz, masifikazioa ekidingo duten hainbat giro sortuko dira;

    • jangelak eta egongelak beheko solairuan egongo dira ahal izanez gero, eta alde bakoitzak altzari propioak izango ditu;

    • gutxienez, liburutarako altzari bat egongo da.

      1. Zehaztapen teknikoa: logelak.

        1. – Logelek baldintza hauek bete beharko dituzte:

          1. – Berariaz horretarako lekuak izan beharko dute; ondorioz, beste leku batera igarotzeko ezingo da hortik pasatu.

          2. – Pertsona batentzako edo birentzako izango dira. Plaza guztietatik %25 gutxienez pertsona batentzakoak izango dira.

            Ehuneko horiek gutxienekoak dira; hala ere, pertsonen intimitateak elkarbizitzan duen garrantzia kontutan hartuta, pertsona batentzako logelak eredugarritzat jotzen dira.

            Ondoren, logela mota horiek azaltzen dira:

            1. Pertsona birentzako logelak:

    • gutxienez 14 m.2-koak, garbitzeko gela kanpo dela.

      1. Pertsona batentzako logelak:

    • gutxienez, 10 m.2-koak, garbitzeko gela kanpo dela.

    • Logela guztiek gurpil-aulkietan maniobra zailik egin beharrik gabe ibiltzeko moduan diseinatutakoak izan beharko dute.

    • Zoladurek erraz garbitzekoak eta ez labainkorrak izan beharko dute.

      1. – Argiak irakurtzeko eta lan egiteko aukera emango du.

      2. – Egoiliar bakoitzak logelan ekipamendu hau izango du gutxienez:

    • gutxienez 90 cm zabaleko ohe bat;

    • armairu bat, giltzarekin eta m.3 1eko gutxieneko edukiaz;

    • kaxoidun gau-mahai bat: ertzak biribilduak edo babesgarridunak izan beharko dute;

    • aulki bat, beso-euskarriak dituena;

    • norberak bakarrik edo besteekin batera erabiltzeko mahai bat, gurpil–aulkietan dabitzanek erabiltzeko modukoa;

    • egoiliarraren egoera fisikoak eskatzen badu, ohe artikulatu bat egongo da.

      1. – Ohe baten eta parametro baten arteko aldea ez da 50 cm baino txikiagoa izango eta bestaldeko eta ohearen oinaldeko tarteak 90 cm baino handiagoak izan beharko dute. Oheen artean ere alde hori gorde beharko da.

        1. – Egoeraren araberako zehaztapena:

          Desoreka psikikoak dituzten egoiliarren kasuan soil-soilik, baldin eta zentroko ohiko elkarbizitza aldatzen badute eta zainketa bereziak behar badituzte, logeletarako prestatutako deseinua A idazatian zahaztutakoaz desberdina izan daiteke, pertsona horien segurtasuna eta atentzioa hobetzeko.

  7. Zehaztapen teknikoa: Taldeko Jantokiei buruzko Teknika eta Osasun Mailako Araudia.

    Sukalde-zerbitzua bertakoa edota kontratatutakoa izan daiteke; kasu biotan, indarrean den legedia bete beharko da, Taldeko Jantokiei buruzko Teknika eta Osasun Mailako Araudia, bereziki.

    Egoiliarek menu biren artean aukeratu ahal izango dute, gutxienez.

  8. Zehaztapen teknikoa: osasun eremua.

    Atentzio geriatrikoko zerbitzua nahiz bertako langileek nahiz itundutakoek eman, 25 plazatik gorako egoitzek gune hauek izan beharko dituzte, gutxienez:

  1. kontsulta-gela:

    • leku nahikoa izan beharko du, hitzezko kontsulta eta egoiliarren azterketa eta miaketa egiteko modukoa;

    • konketa bat izango du ur hotzaz eta beroaz.

  2. Sendaketen eta botika-kutxaren gela.

    • 50 plazara arte, kontsulta-gelarekin batera egon daiteke.

    • sendaketa-gelak konketa bat izango du ur hotzaz eta beroaz.

  3. Fisioterapia eta errehabilitaziorako gela, mantenimendu eta errehabilitazio ariketak egiteko; ezaugarri hauek edukiko ditu:

    • gutxieneko azalera: 2n/5 m.2, n egoiliarren koporua delarik; inoiz ezingo da izan 15 m.2 baino txikiagoa;

    • higiene-zerbitzuak izan beharko ditu gertu.

      1. Zehaztapen teknikoa: hileta-tokia.

        70 plazatik gorako egoitzetan, soil-soilik hiletetarako erabiliko den gela bat egongo da; ezaugarri hauek izango ditu:

    • gutxienez 12 m.2;

    • zuzeneko aireztapena eta hotz-bero egokia;

    • egoitzarekin barrutik komunikatuta egon beharko du; kanporako sarbidea izango du hurrean, duen erabilerarako egokia.

      1. Zehaztapen teknikoa: langileak.

        Langile eta egoiliarren arteko proportzioa edo ratioa zehazteko, honako hauek hartuko dira kontutan:

      1. – Zenbakitzailea: langileak lan egindako ordu guztiak, duten lan-harremana gorabehera (finkoa, aldi baterakoa edo ordezkoa; dedikazio osoa edo partziala; zerbitzu profesionalengatiko ordaina, eta abar), aplikagarri den lan–hitzarmenean, edo, hori ezean, Langileen Estatutuan ezartzen den urteko orduen artean zatituta.

      2. – Izendatzailea: egoitzan hartuta dauden plazen kopurua.

      3. – Langileen eta egoiliarren arteko proportzioa edo ratioa, gutxienekoa, hau izango da:

    • 0,25, egoitzan euren kabuz jarduteko gai diren egoiliarrentzat (aurrerantzean, gai direnak);

    • 0,45 euren kabuz jarduteko gauza ez diren egoiliarrentzat (aurrerantzean, laguntza behar dutenak). Zuzeneko atentzioko langileen —OLT-EDU eta zaintzaileak— proportzioak plantila osoaren % 65a gainditu beharko du.

      Laguntzadun plazak dituzten egoitzetan, erizaintzako zerbitzu bat (OLT edo EDU) egongo da, bere eskumenekoak diren egitekoak betetzeko.

    • Izaera bereziaz, guztira 15etik 29ra egoiliar dituzten egoitzek ondoko taulan adierazten diren langileak izan beharko dituzte gutxienez:

      Egoiliarren kopurua Langileak (kopurua)

      Gai direnentzako plazak baino Laguntza behar dutenentzako

      ez dituzten egoitzak plazak baino ez dituzten egoitzak

      15-19 5 9

      20-24 7 11

      25-29 8 13

      Egoitzak duen edukiera gorabehera, egoitzaren batek gai direnentzako plazak eta laguntza behar dutenentzako plazak baditu, administrazio eskumendunak, «gai direnak/laguntza behar dutenak» ratioa kontutan hartuta erabakiko du langileen gutxieneko kopurua.

      Gainera, egoitza guztiek honako hauek izan beharko dituzte:

    • langileen arteko bilerak, aldizka: ahal baldin bada, astero egingo dira; derrigor, hilero gutxienez;

    • egoiliarrak atenditzeko, langileek jardun onaren gidaliburu bat, propioa edo bereganatua, izango dute;

    • banan-banako eta zuzeneko atentziorako programak: egoiliar bakoitzari langile bat izendatuko zaio, giltzarri eta erreferentziatzat izango duena;

    • langileen jardute-protokoloak;

    • egoiliarrek beharra baldin badute, lagundu egingo zaie beren buruak zaintzen eta garbitzen, bai eta jaikitzen, oheratzen eta komunera eramaten ere;

    • langileek, segurtasun eta higienearen alorrean, Laneko Segurtasun eta Higienerako Ordenantza Orokorrean jasotako baldintza bereziak bete beharko dituzte.

      1. Zehaztapen teknikoa: programazioa.

        Jardueren urteko programa bat ezarriko da; jarduerok antolatuta egon beharko dute eta mota askotakoak izan beharko dute. Programa horretan, bestalde, helburuak, egutegia, burutze metodoak eta teknikak eta ebaluatzeko sistemak jasoko dira.

        Beren-beregi eta ezaugarri berberekin, gizarte eta kultur animaziorako programa bat egongo da eta, behar denean, burutik nahasita dauden pertsonentzat prebentzio eta tratamendurako programa bat.

Etxebizitza komunitarioek, dekretu honen bidez arautzen baitira, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. – Ezgaitasun maila jakin bat dutenentzat ere, erraz iristeko moduko lekuak izan beharko dute, kanpotik nahiz barrutik.

  2. – Igogailua edo pertsonak igotzeko beste baliabideren bat izan beharko dute, bizilekuaren zati bat edo osoa beheko solairua ez den beste solairu batean baldin badago.

  3. – Etxebizitza komunitarioak pertsonako 20 m.2-ko azalera erabilgarria izan beharko du gutxienez; horietarik 4,5 m.2 egongela-jantokiak hartu beharko du pertsonako.

  4. – Etxebizitzako logelak pertsona batentzakoak edo birentzakoak izan daitezke. Pertsona batentzako logelek plaza guztien %25a izan beharko dute, gutxienez.

  5. – Etxebizitzak higiene-zerbitzu bat izan beharko du lau pertsonako. Zerbitzu horrek komuna, konketa eta dutxa edo bainu–ontzia izan beharko ditu.

  6. – Logela bakoitzak deiketa-txirrin bat izan beharko du kontrol-gune bati konektatuta.

  7. – Etxebizitzak kanpoarekin komunikatutako telefono bat izango du.

  8. – Langileak.– Arau orokor gisa, ratio hau izango dute: 0,25 gai diren pertsonentzat eta 0,45 laguntza behar duten pertsonentzat.

    Gai direnentzako plazak eta laguntza behar dutenentzako plazak egonez gero, administrazio eskumendunak, «gai direnak/laguntza behar dutenak» ratioa kontutan hartuta erabakiko du langileen gutxieneko kopurua.

  9. – Etxebizitza komunitarioek suaren aurkako gutxieneko instalazio hauek izan beharko dituzte:

    • Seinaleztapena.

    • Larrialditarako argiak.

    • Su-itzalgailu mugikorren dotazioa.

Babestutako apartamentuek, dekretu honen bidez arautzen baitira, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. – Pertsona fisiko bat izango dute, erabiltzaileentzat erreferentzia izateko ardura izango duena.

  2. – Ezgaitasun maila jakin bat dutenentzat ere, erraz iristeko moduko lekuak izan beharko dute, kanpotik nahiz barrutik.

  3. – Igogailua edo pertsonak igotzeko beste baliabideren bat izan beharko dute, bizilekuaren zati bat edo osoa beheko solairua ez den beste solairu batean baldin badago.

  4. – Apartamentuen gutxieneko azalera:

    • Pertsona batentzako apartamentua: 25 m.2.

    • Pertsona birentzako apartamentua: 35 m.2.

  5. – Apartamentu bakoitzaren gutxieneko ekipamendua hau izango da: sukaldea, egongela-jangela, logela eta garbigela. Azken horrek baino ez du izango leku bereizi baten beharra.

  6. – Apartamentu guztiek elkar-komunikaziorako sistema egoki bat izan beharko dute larrialdietarako.

  7. – Apartamentuen multzoak kanpoarekin komunikatutako telefono bat izango du.

  8. – Zerbitzuak komunak, aukeran erabiltzekoak, eta erabilera askotarako gune bat edukiko dituzte.

  9. – Apartamentuetarako sarbideek suaren aurkako gutxieneko instalazio hauek izan beharko dituzte:

    • Seinaleztapena.

    • Larrialditarako argiak.

    • Su-itzalgailu mugikorren dotazioa.

Legezko baimena eskuratzeko baldintza material eta funtzionalak betetzeaz gain, titularitate pribatua duten adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek, homologazioa borondatez eskatzen badute, kalitate, eraginkortasun eta ekonomia eta gizarte kostuei buruzko irizpide hauei lotu beharko zaizkie:

  1. Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztientzat:

    1. – Baimena emateko baldintzetan jasota egon ez arren, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezaketen gelak edo lekuak izatea.

    2. – Gelak erabiltzaileen ongizatea hobetu dezaketen ekipamenduez hornituta izatea.

    3. – Ekonomia-balantze saneatua izatea.

    4. – Helburuak eta, kasua bada, programak eta jarduerak administrazio eskumendunak plangintza eta programazioaren alorrean ezartzen dituen helburu eta lan-ildoetara egokituta izatea.

    5. – Administrazio eskudunak ikuskatze-lanetan proposatzen dizkion iradokizunak betetzea.

  2. A puntuan zehaztutako irizpideez gain, etxebizitza komunitarioek eta egoitzek ebaluaziorako plan propio bat, prestakuntzaren alorrekoa, aurkeztu beharko dute edo, bestela, gehienez ere hurrengo urtean ezartzeko konpromezua; horri egiten zaion segimenduaren berri administrazio eskumendunari eman beharko zaio urtero.

  3. Eranskin honetako A eta B puntuetan zehaztutako irizpideez gain, egoitzek honako hauek bete beharko dituzte:

    1. – Egoitza kokatuta dagoen gizarte-ingurunean eta komunitatean parte hartzeko jardueren programa berezi bat prestatu eta jardunean jarri beharko dute; horrela, egoitzaren erabiltzaileak gainerako biztanleekin integratuko dira eta komunitateko beste baliabide batzuekin harremanetan jarriko.

    2. – Prozesu dinamiko eta integratzaile bat ezarriko dute; prozesu horretan, egoitza gune irekitzat hartuko da, non komunitateko gainerako taldeek parte hartzeko jarduerak burutzen baitira.

    3. – Langileak etengabe prestatzeko programa bat izango dute.

    4. – Langileei eta egoiliarrei dagokienez, lanera ez agertzeen eta istripuen indizea txikia izan beharko da.

    5. – Ateondoa eta/edo harrera izan beharko dute.

    6. – Errehabilitatze-programa aplikatzerakoan emaitza positiboak lortu beharko dituzte; egoitzei derrigor egin beharreko ebaluazioetan egiaztatuko da hori.