Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jardunaldia: "Gure elikadura-sistemaren iraunkortasunaren alde: 0 xahuketa"

Ekitaldi hau Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak Saileko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzaren Jarduketa Planaren barruan dago; Plan hori Elika Fundazioarekin elkarlanean garatzen ari dira, eta helburua da Euskadin elikagai gutxiago xahutu daitezela lortzea.

Jardunaldiaren xedea da arlo horretan egiten ari diren jarduketen berri ematea eta herritarrengan kontzientzia sortzea elikagai-xahuketaren arazoaren garrantziaren gainean.

Jardunaldia hauei zuzentzen zaie:

- Euskal administrazioak.

- Elikakateko langileak.

- Nekazaritzako elikagaien kate osoan zehar esku hartzen duten askotariko eragileak ordezkatzen dituzten sektore publiko nahiz pribatuko erakunde eta elkarteak (elikagaien hasierako ekoizpenetik hasi eta kontsumitzaileenganaino).

- Ikerketa-zentroak, teknologia-zentroak, unibertsitateak, etab.

- Erakunde sozialak.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Saila eta ELIKA
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
09:00etatik 14:15a arte
Europa Biltzar Jauregia
Gasteiz85
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Francisco de Vitoria auditoriuma
Prezioa:
Doakoa (leku-kopuru mugatua)
Izen-emate epea:
2018/10/31 - 2018/11/27

IZEN-EMATEAREN ORRIA