Infoday Horizon 2020
Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, itsasokoa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia
Informazio-jardunaldi honen xedea da "Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, itsasokoa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia" H2020 gizarte-erronkaren eremuan 2016-2017 eperako ikerketa-ildoen informazio zehatza ematea.
Ekitaldia zuzenduta dago enpresa eta enpresa-elkarteetako, teknologia-zentroetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko pertsonentzat, I+G+b eremuan zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenentzat, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikertzaile eta eragileentzat.
Elkarrizketak Harremanetarako Puntu Nazionalarekin:
NCPk zure proiektu-proposamena berrikustea nahi baduzu, hemen bete bilkura-inprimakia eta igorri Mónica de Pradori (mdeprado@elika.eus). Betetako inprimakiak jasotzeko azken eguna 2015eko abenduaren 1a izango da.
Izen-ematea doakoa da eta formulario hau bete behar da.