Euskadiko I. Kongresu Ornitologikoa

Ekitaldi-deskribapena

Euskadiko I. Kongresu Ornitologikoa antolatu dugu, Euskal Autonomi Erkidegoko hegaztiei buruzko esperientzia, ezagutza eta iritzi ezberdinak partekatzeko helburuarekin. Nahiz eta Erkidegoan urte askotan hegaztiei buruzko ikerketa lanak ugariak izan diren, orain arte ez da inoiz Ornitologia Kongresurik egin. Bertan,  Euskadiko hegaztien ezagutza, jarraipen estrategiak eta monitorizazioa, eta kontserbazioan ageri diren arazoak modu espezializatu batean lantzea izango da helburua.

Ornitologian lan egiten dugun profesional, nahiz zaleei zuzenduta dago Aranzadi Zientzia Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin prestatu den Kongresu hau. Beraz, guztiei animatzen zaituztegu bertan parte hartzea hitzaldiak aurkezten, mahai-inguruan parte hartzen edo entzule bezala bertaratzen.

Kongresua Euskadiko ornitologia bultzatzeko antolatu da ere bai, harremanak, kolaborazio sareak eta komunean dauden proiektuak sustatzeko. Azken batean, hegaztiei buruz dagoen ezagutza eta kontserbazioa hobetzeko.

+info

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Madariaga Dorretxea
San Bartolome35
Axpe-San BartolomeBizkaia (España)
Izen-ematea
Jarraibideak :