Animalien Babesari buruzko X. Euskal Jardunaldiak

Ekitaldi-deskribapena

Animalien babesari buruzko X. euskal jardunaldiakEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ANIMALIEN BABESERAKO X. EUSKAL JARDUNALDIAK babesten ditu. Jardunaldi hauek erreferente bihurtu dira Estatu mailan, eta azkenaldiko gairik mediatiko eta eztabaidagarrienetakoa dugu irizpide: 'Animalien Auzia' deritzona.

Aurtengo ediziorako oso egitarau erakargarria (monografikoa: kalekokatuak) egin da, adituentzat zein ezjakitunentzat, hiru saiotan bananduta, egunero 19:30ean hasita, Vitoria Gasteizko 'Aldabe' Gizarte Etxean. Sarrera doakoa.

Lehen saioak (hilak 14, arteartea), katuen maneiuari buruzko esperientzia personal bat dakarkigu. Katuen gainean ia dena dakigula sinetsita egoten garen arren, oso ezaguera txikia dugu; eta horrexegatik hizlariak eskaintzen digu beraien gaineko jakintza psikosozial sakona. Dudarik gabe, beharrezko ezagutzak datu biolokikoak nahiz portaerari dagokiona biltzea dakartza. Bakarrik honela lortuko bait dugu gure katuekiko harreman zintzo eta bidezkoa edukitzea.

Bigarren saioan (hilak 15, asteazkena) aurkezten zaigu urteak daramatzan katuak bebeserako proiektu bat, kalean bizi izandakoak kudeatzen dituzten ekimenei laguntza baliogarri gisakoa. 'Katu hospitalea' dela esan liteke, bertakoentzat iragaitzazko gunea izanik, helburua betiko familia aurkitzea bait da, behin sendatuta.

Hirugarren saioak (hilak 16, osteguna) kale katuen taldeen kudeaketa [humanitario] adibide praktikoa erakusten digu. Izan ere, komunitate hauen kideek eguneroko gorabehera ugari pairatzen dituzte, bizitza laburrak edukiz, eta kalidade urrikoak, gainera. Halabaina, protokolo egoki eta proaktiboak emaitza aberatsa ekar dezake, beraien ongizatea (hitzaren zentzu zabalean) gora egiten bait du nabariki.

Saio bakoitzaren hitzaldiaren ostean parte hartzeko aukera izango du publikoak denboraldi batez, iritzia eman dezan.

Informazio gehiago: adpa.adbe@gmail.com

Egitaraua osoa ikusi

Informazio zehatza
Antolatzailea:
ADBE, Animalien Defentsa eta Babeserako Elkartea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
19:30etan
Centro Cívico Aldabe
Portal de Arriaga41
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Goiko aretoa