Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

"Isturitzetik Etiopian Barrena"

Donostia-San Sebastián Azaroak 20
  • "Isturitzetik Etiopian Barrena"

Literaktum 2017 jaialdiaren barruan. 

Isturitzetik Etiopian Barrena ikuskizuna Beñat Goitia gasteiztarrak sortutako musika, literatura eta zinearen uztartze bat da. Isturitzetik Etiopiarako, des-paradisurako, deserturako, finean, heriotzerako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte.

Musikaren atalean, euskal arte kostunbristaren eta abangoardiakoaren arteko talkatik sortutako pasarte atmosferikoek bustiko dituzte poesiaren tarteak. Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak lagunduko ditu Beñat Goitiaren gitarra sesio intimoak. Amalur edo El mayorazgo de Basterretxe bezalako 60etako filmetatik ateratako samplerrek osatuko dituzte denboran atzera eramango gaituzten programazioak.

Literatur arloan, Joxanton Artzeren Isturitzetik Tolosan Barrena eta Bernardo Atxagaren Etiopia izango dira literatura pasarteen sostengu. Bi lan hauetatik abiatuko dira pertsonaia oinazera eramango duten 9 urratsak. Bi belaunaldi, bi abangoardiazko lan entzule gaztearen kezketara egokiturik.

Zineman, Aitor Zarzuelo lasartearrak ikuskizun honetarako berariaz zuzenduriko Desparadisua film laburrak zirkuluen gordintasunean barneratuko gaitu. Ibon Esparzaren meneko argazki zuzendaritzak Arantzazuko elurrezko desertu profetikoan kokatuko du pertsonaia, iluntasunaren ilunean desagerrarazi arte.

Kantak, hitzak eta irudia. Diziplina anitzeko kontzertu literario teatralizatua.

 

Literaktum

Laburrean

Non