Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bertsoaroa 2017: "Mundu bat ahoz aho"

Pamplona/Iruña Azaroak 21
  • Bertsoaroa 2017: "Mundu bat ahoz aho"

Bertsoaroa 2017ren barruan. 

Hizlaria: Beñat Gaztelumendi.

Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean. Hala transmititu da historia ez ofiziala sarri, ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi. XXI. mendean ere, zenbait gizartetan behar-beharrezkoa da kantu inprobisatua, liburuetan agertzen ez diren begiradak adierazteko. Hasi Euskal Herritik eta Mexikora, Sardiniatik Kurdistanera, inprobisatzaile bakoitzak bere izaera emango dio kantu inprobisatuari, eta kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango du. Hango eta hemengo kantu inprobisatuetarako bidaia da dokumental honek dakarrena. Proiekzioaz gain, Beñat Gaztelumendi filmaren zuzendariaren hitzaldia jasoko du Bertsoaroak.

 


Laburrean

Non