Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

"Eden Club"

Pamplona/Iruña Azaroak 24
  • "Eden Club"

Konpainia SenZa TemPo, Giulia Valle Group Sorkuntza eta zuzendaritza eszenikoa Inés Boza Konposizioa eta musika-zuzendaritza Giulia Valle Aktore-dantzariak Inés Boza, Viviane Calvitti, Toni Mira, Carla Pérez Mora, Junyi Sun Musikariak Giulia Valle (kontrabaxua), Edurne Arizu (akordeoia), Pablo Selnik (flautak), Josep Cordobés (bateria eta perkusioa), David Pastor (tronpeta)

“Eden Club'” Inés Boza koreografoaren eta Giulia Valle kontrabaxu-jotzaile eta jazz musikagilearen proposamen berezia da. Ikuskizuna aretoko dantzen areto batean hasiko da, adinean sartuak dauden bikote batzuk dantzan ari direla, boleroen eta txatxa- txaren erritmoan gozatzen. Ikus-entzuleak haiek dantzan ari diren bitartean sartuko dira, eta musika amaitzen denean eta bikoteak joaten direnean, orkestrako musikariak aske sentitu eta benetan maite dutena jotzen hasiko dira: jazza. “Eden Club” iragana, oraina eta etorkizuna nahasten diren tokia da. Bertan, pasiozko istorio desberdinak gertatzen dira…

SenZa TemPo
Bere ikuskizun bisualak, poetikoak eta ohikoak ez diren narratibak dituztenak dantzarekin, antzerkiarekin, proiektatutako irudiekin eta hitzekin jolasten dira. Taldearen ibilbideak dituen hogei urteetan bere hizkuntza garatu du, ikus-entzuleengana hurbiltzea berrikuntzarekin, arriskuarekin eta modu eta formatu berrien etengabeko bilaketarekin konbinatzen duena.

Giulia Valle Group
Giulia Valleren boskotea, egun, munduan zehar hedadura handien duen gure herrialdeko taldeetako bat da. Soinu emozioen aukera zabala erakusten du bere musikak, ñabarduraz betea dago, jazz irudimentsua, ustekabekoa eta zirraragarria da, atal erritmiko ahaltsu batek eta lehen mailako bi bakarlarik elikatua.

Inés Boza (Pamplona, 1962) antzerkigilea eta zuzendaria da, Carles Mallolekin batera, Senza Tempo dantza-antzerki taldearen sortzailea. Bartzelonan du egoitza, 1990eko hamarkadaz geroztik.es autora y directora teatral, cofundadora de la compañía de danza-teatro SenzaTempo, junto a Carles Mallol, con sede en Barcelona desde los años noventa.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaSenZa TemPo + Giulia Valle Group
  • Data Azaroak 24
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Gayarre Antzokia
    Carlos III. etorbidea, 1
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa8/14/18€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Gayarre Antzokia

Non