Gure Artea '08

Xabier Salaberria

Donostia / San Sebastián 1969

Attitude erakusketarako diseinatutako kartela - 2006

Part II of An Unbuilt Project izenburu misteriotsua da, eta burutu ez zen aurreko obra bati egiten dio aipamena. Pabellón Donostia proiektua 2003. urtean sortu zen, DAE elkartearekin lankidetzan, Donostiako Alderdi Eder pasealekurako. Forma aldetik, bi obra horiek lotura gutxi dute elkarren artean; hauxe baizik ez: biak ala biak egurrezko eraikuntzak dira, eta modernismoko diseinuaren, arkitekturaren eta eskulturaren hiztegi formalean dituzte sustraiak. Horretaz aparte, ez dago bestelako antzik. Lanik zaharrena eraikuntza txikia da, eta gune publikoan erabiltzeko sortu zen. Besteak, berriz, apalategi bat dela ematen du, galeriako espazio kodetuan erakusteko jarria.

Loturak sentimenduzko logika bati erantzuten dio. Ez-gauzatze hori, nolabait ere, porrota da, baina, aldi berean, aurkakoa ere bada; eta artistaren obraren bereizgarria den izaera disfuntzionala nabarmentzen du. Sorrarazten dituen tresnak egiteko, diseinu-lana egin behar du eta, zenbaitetan, beste artista eta komisario batzuekin ibili behar du tratuan; eta tresna horiek desegokiak dira aurkezten diren testuinguru guztietan. Ez dira egokiak altzari bezala. Ezta eskultura bezala ere. Erdi ironikoak eta erdi malenkoniatsuak diren objektu horiek atsekabe bat azaleratzen dute, aldi berean desira ere baden atsekabe bat: ez dute izan nahi eskatzen zaien zer hori, eta beste zerbait izan nahi dute zer den jakin gabe.

Part II of an Unbuilt Project, 2007 - Pinuzko kontratxapatua eta gabila
Donostia Pabilioia (gauzatu gabeko proiektua) - Gara egunkariko gehigarri kulturala den Mugalarian, Ad Hoc gunean egindako esku-hartzean  (04/11/06) erabilitako materiala
Artelekuko lorategian egindako esku-hartzea. (Donostia, 2002) - Hormigoizko plataforma
Xabier Salaberria

Bakarkako erakusketak
2008 - Cold Front. 10 Reasons to be a Member, Frankfurter Kunstverein, Frankfurt
2007 - Galería CarrerasMugica, Bilbo
2006 - Liquidación Total, Madrid

Talde erakusketak eta proiektuak
2008 - U-TURN Quadrennial for Contemporary Art. Tap E Carlsberg, Copenhagen
2007 - Group show. Halle 14, Leipzig
2006 - Attitude. Atle Gerhardsen Gallery, Berlin
2006 - Share your time drink and food in Kunstverein. (Gorka Eizaguirrerekin) Frankfurter Kunstverein, Frankfurt
2006 - Sessió Continua, CCCB (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona), Barcelona
2005 - The Invisible Insurrection of a Million Minds. (Luca Frei-rekin) rekalde aretoa, Bilbo
2004 - Film Ideal Siempre. (L. Vergara, P. Aguirre, G. Eizagirre-rekin) D.A.E. (Donostiako Arte Ekinbideak), Manifesta 5, Donostia-San Sebastián
2004 - Donostia Pavilion-Unbuilt Project (con Leire Vergara-rekin) Ad Hoc espazioa Mugalarin, Gara (06/11/04)
2002 - Gure Artea 2002. rekalde aretoa, Bilbo
2002 - Garai Txarrak. Arteleku, Donostia-San Sebastián Proiektua: hormigoizko plataforma. Artelekuko lorategia. Arteleku, Donostia-San Sebastián
2002 - Elektronikaldia 2001. Kursaal, Donostia-San Sebastián
2002 - Superkongresua. D.A.E. (Donostiako Arte Ekinbideak), Egia Kultur Etxea, Donostia-San Sebastián

Tailerrak eta egotaldi programak
2008 - HIAP (Helsinki Internacional Artist-in-residence Programme). Helsinki
2007 - ACC. Internationale Atelierporgramme. Weimar, 2007
2005 - Rosseum-Center for Contemporary Art, Malmo, Sweden
1997 - Taller dirigido por Txomin Badiola & Angel Bados. Arteleku, Donostia-San Sebastián
1997 - Taller dirigido por Pello Irazu. Arteleku, Donostia-San Sebastián