Gure Artea '08

Mikel Eskauriaza

Bilbo / Bilbao 1969

Enekuri P-L Sign seriea, 2008

Paisaiaren generoak natura hartzen du abiaburutzat kultura-produktu bat sortzeko. Industria-giroko paisaian, kultura-arloa ez dago irudian bertan bakarrik, irudiaren barruan ere bai baitago, hau da, aski organikoa den naturaltasun eta artifizialtasun aldiak gainjartzeko prozesuan. Etengabe andeatzen ari diren guneetan, industrialdeetan, batera agertzen zaizkigu gizakiaren esku-hartzea eta forma naturalak; eta, horren ondorioz, espazioa loturarik gabeko zatiz osaturiko unitate ezegonkor bat da. Ezbairik gabe, bere testuingurutik bereizirik eta beregaina dela, kartela informaziokoa edo publizitatekoa da formarik bereiziena, zarata sortzen duten forma horien artean.

Enekuri P-L Sign lanean, leku berberaren hainbat ikuspegi jaso dira, eta leku horretan andeatutako lurzoruaren osagai paradigmatiko bat gailentzen da; osagai hori terraza itxurako zementuzko zabortegi bat da, eta haren gainean letra batzuk agertzen dira, lema desberdinak eratuz. Sail horretako argazkiak errealitatearen erakusle zuzenak dira ia, baina ez da horrela, lema hutsal eta kriptiko horiek txertatu baitira geroago. Testuaren muntaia ez da paisaian ezkutatzen eta paisaia, bestalde, generikoa eta motela da, nahiz eta industria ondorengo nolabaiteko edertasun goibela izan; ez-ezkutatze horrek arrozte sentsazioa sortzen du. Izan ere, paisaiaren osagaietako bat arroztuta dagoela nabarmentzen da, eta paisaia hori ez da errealitate desegituratu eta zatikatu bat bezala hautematen

Enekuri P-L Sign seriea, 2008
Enekuri P-L Sign seriea, 2008
Enekuri P-L Sign seriea, 2008
Enekuri P-L Sign seriea, 2008
Mikel Eskauriaza

Ikasketak
1993 - Arte Ederretan Lizentziatua. EHU/UPV, Leioa.
1998 - Euskal Herriko arte garaikidean espezializatutako Masterra. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo
2000-02 - International Center of Photography. Full time certificate programme, New York

Tailerrak
2003 - Habitaciones. Anne Lacaton eta Santiago Cirugedak koordinatutako arkitektura tailerra. Arteleku, Donostia-San Sebastián

Bakarkako erakusketak
2007 - Satyat nasti paro dharmad. Getxophoto, Getxo
2007 - The darkest hour. Galería Juan Silío, Santander
2005 - Death is not the end. Galería Valle Ortí, Valencia
2004 - Galería 44, Barcelona.
2000 - Galería Berta Belaza, Bilbo

Talde erakusketak
2007 - DFOTO. Galería Juan Silío, Donostia-San Sebastián
2007 - Arco 07. Galería Valle Ortí, Madrid
2006 - Arco 06. Galería Valle Ortí, Madrid
2006 - ArteSantander. Galería Valle Ortí, Santander
2005 - ArtValencia. Galería Valle Ortí, Valencia
2005 - Meanwhile in another place rekalde aretoa, Bilbo
2004 - Generación 2004. Madrid / Barcelona / Santander / Cascáis / Santiago de Compostela / Sevilla
2003 - XIX Premio LOréal de arte contemporáneo. Conde Duque, Madrid
2001 - Gaur, Hemen, Orain. Bilboko Arte Ederretako Museoa, Bilbo
2001 - VII Mostra Unión Fenosa, La Coruña
2001 - International Center of Photography, New York

Sariak eta bekak
2004 - 1er Premio Generación 2004. Cajamadrid
2004 - Egotaldi programaren bekaduna. Bilbaoarte, Bilbo
2003 - Mención de honor Generación 2003. Cajamadrid
2002 - 1er Premio Proyecto cities. Fundación Metrópoli
2001 - Arte-sormenerako laguntza. Bizkaiko Foru Aldundia