Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 2017ko ekainaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Donostialdeko Metroko Mirakontxa-Aaso tartea eraikitzeko proiektuak» eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3732
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/22
  • Argitaratze-data: 2017/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko ekainaren 22ko ebazpenean, zeinaren bidez iragartzen baita «Donostialdeko Metroko Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko proiektuak» eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko dena (2017ko uztailaren 5eko EHAA, 127. zk.). Horrenbestez, akatsok zuzendu behar dira hemen.

Laburpenean eta ebazpenaren tituluan, euskarazko bertsioan, 2017/127 Laburpena (4/2) eta 2017/3391 (4/1) orrialdeetan, honela dio:

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, "Donostialdeko Metroko Mirakontxa-Aaso tartea eraikitzeko proiektuak" eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko dena.

Eta honela esan behar du:

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, "Donostialdeko Metroko Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko proiektuak" eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko dena.

Ebazpenaren testuan, 2017/3391 (4/2) orrialdean, honela dio:

Organo honek eskumena du Gobernu Kontseilurako gordeta ez dauden trenbide-sareko proiektuak idatzi eta onartzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari buruzko eta horren egitura organiko eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 174/2017 Dekretuaren 22.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta, onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta daudenean, onespenak berekin dakar nahitaezko desjabetzearen eskakizunen eta prozeduraren ondorioetarako proiektua bera eta horren gaineko aldaketak herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat direla adieraztea, okupatzeko beharra eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla aitortzea.

Eta honela esan behar du:

Organo honek eskumena du Gobernu Kontseilurako gordeta ez dauden garraio-azpiegituraren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari buruzko eta horren egitura organiko eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 174/2017 Dekretuaren 22.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta, onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta daudenean, onespenak berekin dakar nahitaezko desjabetzearen eskakizunen eta prozeduraren ondorioetarako proiektua bera eta horren gaineko aldaketak herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat direla adieraztea, okupatzeko beharra eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla aitortzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.