Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, EAEko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren entzunaldi-izapideak egiteko eta proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 4373
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/07/17
  • Argitaratze-data: 2018/08/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Aipaturiko lege-proiektuaren onarpenak herri-administrazioei eragingo die nagusiki, dokumentu publikoak eta horiek administratzeko sistemak arautuko dituen neurrian, baina eragina izango du, baita ere, partikularrengan, dokumentu-ondareaz eta dokumentaziorako sarbideaz diharduelako.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldutakoagatik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 3.2.e) eta 10 artikuluen arabera, hau

  1. Jendaurrean jartzea Ebazpen hau EAEko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Artxiboen Legearen aurreproiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  2. Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko edo pribatuek, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 01 94 70) eta Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki taulan (euskadi.net), kontsultatu ahal izango dute Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren edukia, eta egokitzat jotako alegazio, dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.

    Kulturako sailburuordea,

    JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik