Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 7koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita telefonista-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 874
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/02/07
  • Argitaratze-data: 2018/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zerbitzu Zuzendaritzako telefonista-lanpostua hutsik dagoenez 520203 kodea, 16. dotazioa, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, non eta ez dauden honako egoera hauetako batean:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badaukate. Egoera horrek dirauen bitartean ezingo dute parte hartu.

    2. Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora bete ez badute.

  3. Eskatutako baldintzak deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira. Esleitutako lanpostua jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

  2. Hautagaiek, eskaerarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako datu hauek eman:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio Publikoan eta enpresa pribatuetan jardundako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Agiri horiek guztiak dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandakoez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

      Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

      Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

      JESUS MARIA PEÑA MARTINEZ.

Deialdiko lanpostua: telefonista.

Kodea: 520203.

Dotazioa: 16.

Kidegoak: D1/E1.

Destino-osagarriaren maila: 16.

Berariazko osagarria: VII-B.

Kokapena: Zerbitzu Zuzendaritza.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

Derrigorrezkotasun-data: 1991-10-31.