Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2018ko otsailaren 15ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko laguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 41
- Hurrenkera-zk.: 1030
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/02/15
- Argitaratze-data: 2018/02/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen hezkuntza-arloan.
Ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak aurreikusitakoarekin bat etorriz (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onesten du), honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2017ko ekainaren 8ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen I. eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen hezkuntza-arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.
(Ikus .PDF)