Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2018ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5079
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/28
  • Argitaratze-data: 2018/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Instituzional; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2017ko abenduaren 20ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2018ko deialdia egiten duena, 2017ko abenduaren 21ean argitaratu zen EHAAn.

Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, Gazteriako zuzendariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteei buruzko ebazpena emango du, baita ordezkoena ere, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita. Horrez gain, ebazpenean jasoko da baita hautatu ez diren pertsonen zerrenda ere.

Agindu horren 10.1.artikuluan xedaturikoa betez, Gazteriako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2018ko martxoaren 11n egindako proposamena ikusita, Ebazpena eman zuen 2018ko martxoaren 14an. Ebazpen horren bidez, 2018an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, Ebazpenean jasota dago hautatu ez diren pertsonen zerrenda.

Aginduaren 10.3. artikuluan xedaturikoari jarraituz, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

Lehen artikulua. EHAAn argitaratzea 2018an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Pertsona horiek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2018ko deialdia egiteko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2017ko abenduaren 20an emandako Aginduaren babespean aukeratu dira (2017ko abenduaren 21eko EHAA).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.