Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko irailaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baita 2018. urtean publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko jardueretarako emandako laguntzen berri.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4616
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/12
  • Argitaratze-data: 2018/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2018ko ekainaren 27an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Agindua, publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 13.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Halaber, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.