Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko irailaren 10ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko kirol federazioen 2018ko kirol programetarako aurkeztutako diru-laguntza eskaerak ebazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4681
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/10
  • Argitaratze-data: 2018/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ondorengo lege-xedapenetan ezarritakoaren babesean aurkeztutako eskaerak ikusi dira: Euskadiko kirol federazioetarako kirol programen gaineko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua eta Euskadiko Kirol Federazioen 2018ko kirol-programetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2018ko urtarrilaren 24ko Agindua.

  2. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 24ko Agindua eta goian aipatutako Dekretuaren 7.1 artikulua kontuan izanda, Kalifikazio Batzordeak, Vitoria-Gasteizen 2018ko uztailaren 4an bilera egin eta aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpen-proposamena egin zuen, eta, ondoren, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariari aurkeztu zion.

    Horiek horrela, eta Kalifikazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, aipatu Dekretuak 7.2 artikuluan ematen didan ahalmena erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean jasota dauden Euskadiko Federazioei bertan zehazten diren diru-laguntzak ematea. Kopuru horiek urteko gehienezko diru-laguntzarenak dira, hau da, lehen aipaturiko Dekretuaren 5. artikuluak ordaintzeko moduari buruz ezarritakoari jarraituz 2018. urteko diru-laguntzaren kontura federazioek aldez aurretik jaso dituzten diru-kopuruak horren barruan direla ulertuko da. Aipatutako diru-laguntzak finantzatzeko bideratu den zenbatekoa guztira 2.445.000 eurokoa da.

Bigarrena. Aipatutako aginduaren 6.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskadiko kirol federazioen kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzak zati bakar batean ordainduko dira. Horretarako, emandako diru-laguntza osoari aldez aurretik emandako kopuruak kendu ondoren geratzen den kopurua ordainduko da, betiere aldez aurretik emandako diru kopuruak justifikatu ondoren.

Hirugarrena. Diru-laguntzaren bat jaso duten federazioek diru hori 2018ko urtarrilaren 24ko Aginduan eta diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako helburuetarako erabili dela egiaztatu eta justifikatu behar dute 2019ko otsailaren 15a baino lehenago. Horretarako, ondoren jasotzen diren agiriak aurkeztuko dituzte:

  1. 2018. urteko balantze ekonomikoa, Batzar Nagusiak onartua.

  2. Burututako kirol-proiektuari buruzko memoria zehatza. Horrekin batera, eskabidean zehaztutako jarduerak burutu direla erakusteko dokumentazioa aurkeztu behar da.

  3. Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe utzi eta, ondoren, xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

  4. Gastuaren justifikazioa. Gastuen justifikazioa jatorrizko fakturak aurkeztuz egingo da, edo, bestela, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren edozein lurralde-zerbitzuk konpultsatutako fotokopiak erakutsiz. Jasotako diru-laguntzaren baliokidea izango da justifikazio hori eta ebazpenean finkatutako baldintzetara egokitutakoa.

  5. Eskabidearekin batera, bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa aurkeztu duten federazioei dagokienez, konpromiso hori betetzen dela erakusten duten agirien aleak.

    Laugarrena. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena emango du. Hala badagokio, ebazpen horretan bertan jasoko da dagoeneko ordainduta dagoen eta itzuli behar den kopurua. Kopurua itzuli beharra izanez gero, bi hilabeteko epea egongo da hori egiteko, likidazio-ebazpena jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

    Bosgarrena. Diru-laguntzaren baldintzak ez betetzeak:

  1. Jasotako diru-laguntza 287/2000 Dekretuan aurreikusitako jarduerak egiteko barik, beste batzuk egiteko erabiltzea.

  2. Emandako diru-laguntza ez justifikatzea.

  3. Aurkeztutako eskaeran edo dokumentazioan jasotako edozein datu egiazkoa ez izatea.

  4. Kirol Federazioak ez jakinaraztea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari kirol programak egiteko beste laguntza batzuk jaso dituela.

  5. Bestelakoren bat, baldin eta ezargarri den bestelako xedapenen batean ezarritakoaren aurka badoa.

    Diru-laguntza ematea ebatzi zenean hori egiteko kontuan izan ziren baldintzaren bat ez dela bete egiaztatzen bada, jasotako diru-kopuru eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, bai azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak bai abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duenaren arabera eta modu-moduan.

    Seigarrena. Ebazpen hau interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.

    Zazpigarrena. Diru-laguntza guztiak eta onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, horrenbestez, badago gorako errekurtsoa aurkezterik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hala adierazten baitu urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 10a.

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

    JON REDONDO LERTXUNDI.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.