Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko urriaren 17koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2017ko ekitaldirako, enpresa-arloko I+G bultzatzeko Hazitek programaren II. fasearen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 199
  • Hurrenkera-zk.: 4987
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/17
  • Argitaratze-data: 2017/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez, arautzen da enpresa-arloko I+G bultzatzeko Hazitek programa (2017ko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.).

Aipatutako agindu arautzailearen 12.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, II. fasearen deialdia egin behar da, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak esleitzeko, 2017ko ekitaldian, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12.3 artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusitako I. fasean onartu diren proiektuentzako laguntzak esleitzeko II. fasearen deialdia egitea; agindu horren bitartez, enpresa-arloko I+G bultzatzeko Hazitek laguntza-programa arautzen da, 2017ko ekitaldiari dagokionez.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 82.800.000,00 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, 2017ko ekitaldiari dagokionez, hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin. Apirilaren 11ko 2/2017 Legearen bidez onartu ziren aurrekontu horiek.

Deialdiaren guztizko zenbatekotik, 40.800.000,00 euro bideratzen dira izaera lehiakorreko I+G proiektuak finantzatzera, eta 42.000.000,00 euro izaera estrategikoko proiektuak finantzatzera (15.000.000,00 euro 2017. urtean, 17.000.000,00 euro 2018. urtean eta 10.000.000,00 euro 2019. urtean.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Hazitek programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 20. artikuluetan proiektu eta onuradunei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla.

  1. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 20. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea; agindu horren bidez arautzen da enpresa-arloko I+G bultzatzeko Hazitek programa.

  2. Eskabidea lortzeko eta hori betetzeko, ondoren adierazten den egoitza elektronikoan bakarrik egin ahal izango da:

    http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania).

    http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara).

  3. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko azaroaren 2ko 12:00etan amaituko da.

Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria Iosu Madariaga Garamendi jauna izango da, teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra; ordezkoa: Estíbaliz Hernáez Laviña andrea, teknologiaren arloan eskuduna den sailburuordetzako titularra.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

Alejandro López Cárcamo jauna, Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra; ordezkoa: Agustín García Pérez jauna, industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikaria.

SPRIren ordezkari Alberto Fernández González jauna; ordezkoa: Miguel García Altuna jauna.

Larraitz Segurola Bereciartua andrea, teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikaria; ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé andrea, zeinak idazkari-eginkizunak burutuko dituen.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)