Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 23koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan, 2017tik 2019ra, izozki-postuak jarri eta ustiatzeko baimenak esleitzeko prozedura hasteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1239
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/02/23
  • Argitaratze-data: 2017/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 74.b) artikuluak ezartzen du baimena lortu beharra dagoela ondasun higigarriekin, instalazio desmuntagarriekin edo halakorik gabe portuetan jabari publikoa gehienez hiru urtez okupatu ahal izateko.

Bigarrena. Urriaren 21eko 236/1986 Dekretuak onartutako Portu Jardueren Erregelamenduaren 3. artikuluari jarraikiz, portua arautzea, portuko zerbitzuen azterketa eta kontrola eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan eta portu-instalazioetan aurrera eramaten diren lanei buruzko guztia Ekonomiaren garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dago.

Horregatik guztiagatik, eta Zuzendaritza honen eskumena denez, apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14.1.m) artikuluetan jasotakoaren arabera, zeinaren bitartez Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala zehazten baitzen (indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera),

Lehenengoa. 2017tik 2019ra, biak barne, izozkiak saltzeko postuak instalatu eta ustiatzeko baimenak esleitzeko prozedura hastea, honako portu hauetan:

Bizkaian:

Armintza: postu 1

Bermeo: postu 1

Elantxobe: postu 1

Lekeitio: postu 1

Ondarroa: postu 1

Gipuzkoan:

Donostia: postu 1

Deba: postu 1.

Getaria: 2 postu.

Hondarribia: 4 postu.

Mutriku: postu 1

Zumaia: postu 1.

Bigarrena. Esleipen-prozeduraren inguruko informazioa Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuaren bulegoan (Elkano 3, behea, 48011 Bilbao), Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuaren bulegoan (Intxaurrondo 70, 2. solairua, 20015, Donostia) eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I, 7. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), izango duzu eskuragarri astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Halaber, esleipen-prozeduraren inguruko informazioa eskuragarri egongo da helbide elektroniko honetan: http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus

Hirugarrena. Prozeduran parte hartzeko eskariak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Epea azken egunaren eguerdiko 14:00etan bukatuko da, edo, jaieguna balitz, lehenengo lanegunean.

Laugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 23a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik