Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 27koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programaren diru-laguntzak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1695
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/27
  • Argitaratze-data: 2017/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13an emandako Aginduak arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-elkarteentzako laguntza-programa. (2011ko ekainaren 28ko EHAA, 81. zk.).

Aginduaren 8. artikuluan aurreikusita dago araututako laguntzetarako deialdi publikoa egingo dela urtero, eta publikotasun-, lehiakortasun- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango direla. Aipatu artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2017ko ekitaldiko laguntzetarako deialdia egiten da.

Horiek horrela, hau

Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa garatzen duen aginduan 201tko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak emateko deialdia egiten da.

Helburu horretarako 2.400.000,00 euro erabiliko dira, honelaxe banatuta: 1.200.000,00 euro ordainketa-kreditukoa, eta 1.200.000,00 euro konpromiso-kreditukoak. Guztiarekin ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko ekitaldirako aurrekontu orokorretan (2017ko ekitaldirako luzatuak) horretarako ezarrita dauden aurrekontu-kredituen arabera, eta kontuan hartuta 2016. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legea, Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. tituluari lotuta (dekretu horren bidez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen da, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatuko zaien aurrekontu-erregimena arautzen da).

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa garatzen duen aginduan aipatzen da diruz lagundu daitekeen ordu-kopurua mugatua dela (5.1.a.artikulua), eta gehienez 17.000 ordu direla, hau da, 10 pertsonaren urteko dedikazioaren baliokidea.

  2. Kluster-erakunde onuradunaren gastuen gehienekoa izango da (5.1.b. artikulua) diruz lagundutako langile-gastuen % 15.

  1. 2016ko apirilaren 13ko Aginduaz araututako laguntzak emateko deialdi honi dagozkion eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainontzeko gestioak bide elektronikotik egin beharko dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 artikuluan xedatutakoarekin. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-elkarteentzako laguntza-programa lantzen da.

  2. Eskabideak, erantzukizunezko deklarazioak eta gainontzeko agiriak bide elektronikotik zelan izapidetu, ebazpen honen eranskinean zehazten da; eta haiek bideratuko dira Internet-eko www.euskadi.eus helbide elektronikotik.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko maiatzaren 12ko 12:00etan amaituko da (EHAAn argitaratu eta hilabete bat geroago).

Eskabideak aztertzeko, ebaluazio-organo bat eratuko da, hango presidentea Agustín Arostegi izango da, eta haren ordezkoa Iñaki Ezkurra.

Honako kide hauek bokalak izango dira:

Aitor Patxi Oregi. Ordezkoa, Antton Arrieta.

Alexander Armentia. Ordezkoa, Imanol Rodríguez.

Juan Domingo Olabarri. Ordezkoa, Susana Larrea.

David Fernández. Ordezkoa, Alberto Méndez.

Ebaluazio Organoko idazkaria Alexander Armentia izango da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 27a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)