Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 21ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita aireporturako lurrazpiko sarrerari buruzko informazio-azterlana. Tartea: Ola-Sondika.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1694
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/21
  • Argitaratze-data: 2017/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gaur egun, Txorierrin Deustu-Lezama linea dago, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak kudeatuta. Halaber, Artxandako tunela eraikitzeko proiektua ari da gauzatzen. Artxanda mendiaren azpiko bide bikoitzeko trenbide tunel horri esker, maiztasun handiagoa egongo da gaur egun baino, haranean ustiapena hobetuko da, eta Loiuko aireporturako sarbidea erraztuko da.

Olatik Sondikako lurrazpiko geltoki berrira arteko trazatu saihesbide bat (egungo aire zabaleko geltokiaren ondoan) definitu behar da, eta, horri esker, zaku-hondoa den eta Txorierriko linearen trenbide funtzionalitatea eta ustiapena zigortzen duen Sondikako egungo trazatua ezabatuko litzateke.

«Aireporturako lurrazpiko sarrerari buruzko informazio azterlana. Tartea: Ola-Sondika» izeneko azterlanaren xedea da Olatik Sondikako lurrazpiko geltoki berrira arteko bide bikoitzeko trenbide saihesbidea gauzatzeko behar diren lanak definitzea. Bertan, Sondikako Ola auzoan aire zabaleko geltoki berria proiektatu da, Lutxanako Arriaga garajeetarako sarbidearen eta Lezamarako linearen arteko lotura konpontzeko, bide bakarreko egungo linearen arazoa konpontzeko eta, era berean, etorkizuneko trafiko handitzea eta ustiapen erregimena bideratzeko.

Proiektu honen saihesbidearen trazatua 1.890 m luze da enbor nagusian; horietatik, 1.455 m % 75 lurrazpikoak dira (742 m meatzeko hondeaketan, gainerakoa, berriz, «cut and cover» edo tunel faltsuan). Era berean, proiektuak bi adar xedatzen ditu: 545 m luze (Lezamako egungo bidearekiko adarra) eta 754 m luze (Lutxanako garajearekiko lotura adarra). Trazatuak, orotara, 3.189 m ditu, eta, horietatik, 2.020 m % 63 lurrazpikoak dira.

Tarteak meatzean hondeatutako bi tunel 812 m dira guztira eta lurrazpiko gainerakoa dauzka, hau da, funtsean, trenbideko lurrazpiko egiturak, Arestiko tunelaren irteeratik Sondikako lurrazpiko geltokiraino, egungo adarrarekiko lotura, aire zabalera atera arte.

Lutxanarainoko adarra proiektatu da, Sondikako lurrazpiko geltoki berritik, egungo bidetik Sondikako aireportuko antzinako terminalerako sarbidera, eta 30 milareneko desnibelarekin egungo bidearekin lotzen da.

Sondikako lurrazpiko geltoki berritik, trazatua «cut and cover» eta Mitxine kalearen azpitik bide bikoitzean doa, 45 milareneko desnibela du, egungo bide bakarrarekin lotu arte, Berreteagako industria poligonorako sarbidearen gainetik pasa aurretik. 70 m luze den tunela proiektatu dute eraikin bakartu baten azpian; garaiera egungo geltokiaren altueraren antzekoa da, trazatua iparralderantz ez desbideratzeko eta etxebizitza bloke batzuen sotoetan eraginik ez izateko.

Administrazioak jakin dezan, aurrekontua, guztira, BEZa barne, hirurogeita hamazortzi milioi zazpiehun eta berrogeita hiru mila eta berrogeita lau euro eta hogeita hamalau zentimokoa (78.743.044,34) da.

Garraio Azpiegituren Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek gainbegiratu dute proiektua, eta egiaztatu dute teknikoki zuzena dela eta trenbideen arloko legeria betetzen duela, bai eta Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 11. artikulutik 16.era bitartekoetan eta indarrean diren gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa ere.

Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen duenez (Erregelamendu hori abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren bidez onartu zen), azterlana, behin betiko onartu baino lehen, hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean izan beharko da, nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan trazaduraren sorkuntzari buruz, baldin eta horrek interes orokorreko alderdiei eragiten badie.

Halaber, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoari jarraituz, proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean erakutsi beharko da, organo sustatzaileak aplikatu beharreko prozeduraren barruan.

Kontuan harturik gorago aipatutako xedapenak, horiekiko bateragarriak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.b) artikuluan eskumenei buruz xedatutakoa (dekretu hori abenduaren 30eko 248/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen). Horrek indarrean dirau Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat 24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Jendaurrean jartzea «Aireporturako lurrazpiko sarrerari buruzko informazio azterlana. Tartea: Ola-Sondika» izeneko proiektua, udal, elkarte eta partikularrek jarduketa horren edukiaz, interes orokorreko aitortzeko arrazoiez, trazaduraren sorkuntzaz eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaz alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Horretarako, hogeita hamar egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Epe horretan, informazio-azterlana jendearen eskura izango da, aztertzeko aukera izan dezan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean), Sondikako udaletxean eta www.euskadi.eus webgunean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren atalean.

Eta horren berri ematen da, herritar oro jakitun egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 21a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik