Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, Bedia-Arratia 1 eta 2, 13,2 kV-ko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko babes-eremuaren eraginpekoak Bedia eta Galdakaoko udal mugartean. Linea hori Iberdrola Distribución Eléctrica SAren titulartasunekoa da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2666
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/05/09
  • Argitaratze-data: 2017/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Erreferentzia: L-8297 GHI-TLE

Espedientea: AT-H-2016-09

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko irailaren 30ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea Bediako udaletxera; izan ere, udalerri horretan daude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai ordezkari bidez, behar bezalako baimena emanda; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen edo interes ekonomikoen titularrek, nahi adina alegazio aurkez dezakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere, idazki baten bitartez Bilboko lurralde-ordezkaritzako bulegoan (Concha Jeneralaren kalea, 23. zk., 5. solairua), aldez aurretiko aktak jasotzeko adierazitako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 xedatutakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 9a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik